MENDI IBILBIDE GIDATUA AKOLAN BARRENA
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak garatzen duten "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza azaroaren 9an izango da, mendi ibilbide gidatua Akolan, hain zuzen ere.
Ibilbidean zehar Iñaki Sanz Azkue izango dugu gida lanetan. Berak lagunduko digu inguruko paisaia ezagutzen. Naturaren eta gizakion jardueraren elkarrekintzak emandako emaitza ulertzeko klabeak emango dizkigu, eta beraz, Hernaniko txoko hau sakonago ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
Mendirako arropa eta oinetako aproposaz gain, jatekoa eta edatekoa eraman beharko da.
Plazak mugatuak dira.
Izen ematea: KLIK
ORDUTEGIAK:
Autobusez egingo dugu joan-etorria
- 8:00etan Txankakuako autobus geltokian.
- 17:00etan bueltako autobusa hartuko dugu Hernanin.
- 18:00etan iritsi Txankakuako autobus geltokira.
IBILBIDEA:
Epele - Igorin (459m) – Igorin Akola estazio megalitikoa – Ereñotzu – Hernani
- Luzeera: 15km
- Desnibela: 550m
- Ereñotzun bazkalduko dugu (norberak dakarrena). Taberna bat ere badago auzoan.
ORDAINKETA:
Izena eman duen pertsonaren izen-abizenak jarri kontzeptuan. kontu honetan egin ordainketa: ES55 3035 0007 23 0070065514
MIKOLOGIA MUNDUA EZAGUTZEKO JARDUERA
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak aurrera eramaten dugun dugun "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza urriaren 25ean izango da: Mikologia mundua ezagutzeko jarduera, hain zuzen ere.
Oraingoan, Azoka Biziz proiektuarekin elkarlanean, hilabete amaierako nekazaritza eta abeltzaintza azokarekin burutzen den proiektua da, mikologia mundua ezagutu eta gerturatzeko hainbat jarduera proposatuko dira.
Kultur etxeko sotoan Karakate elkarteko kideek sortutako erakusketa egongo da. Kanpoan berriz, familian, lagunekin edo nahi den bezala jolasteko ginkana egiteko aukera izango duzue.
AUZOLANA SARGOATEN
Izen ematea
Bertan dagoen urmaela hesituko dugu, Lizagasarren egindako saguzarren habiak eta intsektuen hotelak jarriko ditugu, narrastientzako espazioak sortuko ditugu, eta abar.
09:30ean elkartuko gara Mintxetako aparkalekuan.
Zeinentzat? interesa duen ororentzat.
Oinetako eta arropa erosoa eta zikintzeko modukoa ekartzea gomendatzen dizuegu.
Nork bere jatekoa ekarri beharko du: bertan iturria badago.
SAGUZAR HABIAK ETA INTSEKTUEN HOTELA EGITEKO TAILERRA
Izen ematea
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, tailer berria antolatu dugu domeka honetarako. Oraingo honetan, Lizagasarren izango da eta Asier Lizarralderen laguntzarekin eramango dugu aurrera. Mokadutxoa ere izango dugu. Sortuko ditugun elementuak Sargoaten jarriko ditugu auzolanean ekainaren 1ean.
ZUMAIAKO MAREARTEKO FAUNA ETA GEOLOGIA EZAGUTZEKO IRTEERA
Izen ematea
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak aurrera eramaten dugun dugun "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza martxoaren 30ean izango da: Zumaiako marearteko fauna eta geologia ezagutzeko irteera, hain zuzen ere.
Goizean, marearteko fauna ezagutuko dugu Algorri Zentroaren eskutik. Arratsaldean, aldiz, Ibabe Urzelaik eta Kizkitza Agirrek inguruko geologia ezagutzeko azalpenak emango dizkigute.
Plazak mugatuak dira.
ORDUTEGIAK:
Trenez egingo dugu joan-etorria
Joanaldia: 10:15ean Elgoibarko Tren Geltokian.
Itzulera: 18:00etan Tren Geltokian.
OHARRA:
Mareartean ibiltzeko oinetako egokia ekartzea gomendatzen da.
ZUHAITZ LANDAKETA-MARTXOAK 9
Izen ematea
Martxoaren 9an egingo dugu haurrentzako zuhaitz landaketa 09:30ean hasi eta 13:30 aldera arte. Ondoren, hamaiketakoa egingo dugu.