AUZOLANA SARGOATEN
Izen ematea
Bertan dagoen urmaela hesituko dugu, Lizagasarren egindako saguzarren habiak eta intsektuen hotelak jarriko ditugu, narrastientzako espazioak sortuko ditugu, eta abar.
09:30ean elkartuko gara Mintxetako aparkalekuan.
Zeinentzat? interesa duen ororentzat.
Oinetako eta arropa erosoa eta zikintzeko modukoa ekartzea gomendatzen dizuegu.
Nork bere jatekoa ekarri beharko du: bertan iturria badago.
SAGUZAR HABIAK ETA INTSEKTUEN HOTELA EGITEKO TAILERRA
Izen ematea
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, tailer berria antolatu dugu domeka honetarako. Oraingo honetan, Lizagasarren izango da eta Asier Lizarralderen laguntzarekin eramango dugu aurrera. Mokadutxoa ere izango dugu. Sortuko ditugun elementuak Sargoaten jarriko ditugu auzolanean ekainaren 1ean.
ZUMAIAKO MAREARTEKO FAUNA ETA GEOLOGIA EZAGUTZEKO IRTEERA
Izen ematea
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak aurrera eramaten dugun dugun "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza martxoaren 30ean izango da: Zumaiako marearteko fauna eta geologia ezagutzeko irteera, hain zuzen ere.
Goizean, marearteko fauna ezagutuko dugu Algorri Zentroaren eskutik. Arratsaldean, aldiz, Ibabe Urzelaik eta Kizkitza Agirrek inguruko geologia ezagutzeko azalpenak emango dizkigute.
Plazak mugatuak dira.
ORDUTEGIAK:
Trenez egingo dugu joan-etorria
Joanaldia: 10:15ean Elgoibarko Tren Geltokian.
Itzulera: 18:00etan Tren Geltokian.
OHARRA:
Mareartean ibiltzeko oinetako egokia ekartzea gomendatzen da.
ZUHAITZ LANDAKETA-MARTXOAK 9
Izen ematea
Martxoaren 9an egingo dugu haurrentzako zuhaitz landaketa 09:30ean hasi eta 13:30 aldera arte. Ondoren, hamaiketakoa egingo dugu.