Batzutan, materiaz hitz egiten dugunean halako hitzak aipatuko ditugu: sistema materiala, gorputza...
Adibidez, sistema material bat izan daiteke putzu bat eta bertan dagoen guztia, eguzki sistema, gela bat, ... Baina ez genuke esango horiek gorputzak direnik. Aldiz, pilota bat, egur zati bat, mahai bat, ilargia ... gorputzak izango lirateke.
Beraz gorputz hitza entzuten duzuenean ez duzue pertsona baten gorputzean pentsatu behar, argi dago? Inguratzen gaituen guztia materia izanik, propietate oso desberdineko materia motak daudela konturatuko zara, eta propietate horiek aztertuko ditugu orain.
Materiaren propietate horietako batzuk dira adibidez: masa, bolumena, elastikotasuna, gogortasuna, eroankortasun elektrikoa, distira, kolorea, usaina ...
Propietate hauek, irizpide desberdinen arabera sailka ditzakegu. Ikus dezagun...
Zure buruari galdetu ea propietate horren balioa ezagutzeak lagunduko dizun zein substantzia den bereizten. Baiezkoa bada erantzuna, orduan propietate espezifikoa da. Aldiz, ez bada lagungarria datu hori ezagutzea, orduan propietate orokorra da.Ea ulertu duzun...
Zure buruari galdetu ea propietate horren balioa aldatuko zen substantzia horren kopuru erdia (edo bikoitza) hartuta. Baiezkoa bada erantzuna, orduan propietate estentsiboa da . Aldiz, ez bada aldatzen balioa materia kopurua aldatuz gero, orduan propietate intentsiboa da.Ea ulertu duzun...
Kontutan izan espezifikoak diren propietate guztiak substantzia bakoitzarentzat berezko balioak badituzte, derrigorrez intentsiboak izan behar direla, ez?Materia kopurua adierazten duen magnitudea da
Propietate orokorra eta estentsiboa da.
Materiak espazioan hartzen duen lekua adierazten duen magnitudea
Propietate orokorra eta estentsiboa da.
Masa eta bolumenaren arteko erlazioa adierazten duen magnitudea.
Site interesgarria euskeraz!
Bertan aurkituko duzu aurten materiaren gaian landuko ditugun kontzeptu gehienak:
Euskeraz, beste site oso interesgarria!