Teknologia eta Fisika bateratuz proiektu batzuk egingo dituzue, etxean dituzuen gauzak erabiliz. Proiektuek energiaren eraldaketak eta transferentziak azaltzeko aukera eman behar dute eta muntaketa parte bat eduki behar dute.
Behin muntaia amaitu duzuela, bideo labur baten bidez erakutsiko diguzue egindako lana eta bertan, ematen diren energia transferentzia eta aldaketa guztiak azalduko dituzue.
Hemen argitaratuko ditugu lanik hoberenak, animo eta sormena martxan ipini!