Hona hemen 2026eko Berba Probetarako esakuneak
Berbaprobak 2026
Ahia egiteko nagia, jateko nahia.
Ahuntzentzat hesirik ez.
Amore bako ezkontzea eta harri bako kaminoa, antz-antzekoak.
Ardao gozoak, lau begi eta oinik ez.
Aupadeak dau makilakadea atzetik.
Ave Mariaren pupua, txitximariaren trapua.
Bakea ez da diruz erosten.
Bide luzean, luma bere astuna.
Bihar ez bada etzi, eta ezin bada itxi.
Bilbao, han bere dongeak birao.
Dabilen harriari goroldiorik ez.
Diruak txakurrari bere dantzan eragin ei eutson.
Ebagi otea, ez itxi atzera hartzen brotea.
Emon gura ez dauenak, atxaki asko.
Ez dan bedarra, berez igartu.
Ez dok eta badok, demanda txarra dok.
Gabaz errondan eta goizean logura, gazte nagiak horixe gura.
Gari ona arkan saltzen da.
Garritik beherako inuzenterik ez dago.
Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat.
Gauontzari bere umeak eder.
Gaztaro alperra, zahartzaro okerra.
Gizon tabernerua dagoen etxean, sermoia segurua astelehen goizean.
Gure diruek arrak dozak!
Gure pozak pozura, amets zoroen modura.
Herioak begiak larri.
Horrek ez dauka ez puntarik ez hondorik.
Idirik barik bere, gurdia aldapan beherantza.
Inoren soinekoa darabilena, sarritan biluzik.
Inozenteak Herodesek hil zituan!
Irri eta farra, azkenean astoarekin ezkondu beharra.
Jokoan bat irabazle, gehienak galtzaile.
Kaka, txizagaz tapa.
Katarraren umea, katarkumea.
Katea labur eta estramina altu.
Koitadua, zorriaren koinatua.
Lehenengoa bitxi, bigarrena lore, hirugarrena kake.
Lur bigunean, harra sakonago.
Mutilaren ondoan neska, geldi egoteko ez eska.
Nahi dauenak luzaroan bizi, oiloakaz ohera, txoriakaz jagi.
Nahi gari nahi galtzu, emona isilik hartu.
Nire errotan ez da sartzen gariaren ordez artoa.
Okila kantetan, euria atetan.
Olgetan hasi, benetan akabau.
Ondo lotu zorroa, eta hobeto ahoa!
Pekatu arina, norberak egina.
“San Antonio, San Antonio”, txarria gaixo danean; San Antonio ez da esaten urdaia jaten danean.
Santa Barbara, Santa Kurtz, jauna balia zakiguz!
Soldadua, amaren seme galdua.
Su eta ura, morroi onak eta nagusi txarrak.
Tarrapata lan, kaka lan.
Txikitan buru arina, handitan bardina.
Umeari emon ezkero kordela luze, umeak egin lei edozein gauze.
Umerik ez daukanak ume minik ez.
Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza.
Uzkerra burduntzian sartzea gauza gatxa da.
Zaharraren zainak, luzeak.
Zenbat eta urrunago, lagunago.
Zeruak ez dau habe beharrik.
Zuztarra sukaldetik hartu behar da.
AZALPENAGAZ

a) Gauza onak berez saltzen dira, ez dago publizitaterik egin beharrik. Gauza onak saltzeko zarata handirik egin behar ez dela adierazteko erabiltzen da.
b) Antzina hau neska gazteei esaten zitzaien, senargaia bilatzeko ez zela eta beharrezkoa jairik jai ibiltzea adierazteko.
Garritik beherako inuzenterik ez dago.
Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat.
Gauez kontuz ibili behar da, jeinuak eta mamuak (mitologikoak) orduantxe urteten diralako.
Gauontzari bere umeak eder.
Gaztaro alperra, zahartzaro okerra.
Gaztetan lan egiten duenak gerorako emaitzak gorde ahal izango ditu (adib. Jubilazinorako dirua).
Gizon tabernerua dagoen etxean, sermoia segurua astelehen goizean.
Gizon tabernazalea kaltegarria da etxerako.
Gure diruak arrak dozak!
Gure diruek ez dute kumerik egiten. Gure dirua beti da bera (edo gutxiago), ez da biderkatzen.
Gure pozak pozura, amets zoroen modura.
Herioak begiak larri.
Horrek ez dauka ez puntarik ez hondorik.
Idirik barik bere, gurdia aldapan beherantza.
Inoren soinekoa darabilena, sarritan biluzik.
Inozenteak Herodesek hil zituan!
Norbait ergela ez dela esateko erabiltzen da.
Irri eta farra, azkenean astoarekin ezkondu beharra.
Jokoan bat irabazle, gehienak galtzaile.
Kaka, txizagaz tapa.
Katarraren umea, katarkumea.
Katea labur eta estramina altu.
Koitadua, zorriaren koinatua.
Lehenengoa bitxi, bigarrena lore, hirugarrena kake.
Lur bigunean, harra sakonago.
Mutilaren ondoan neska, geldi egoteko ez eska.
Nahi dauenak luzaroan bizi, oiloakaz ohera, txoriakaz jagi.
Nahi gari nahi galtzu, emona isilik hartu.
Nire errotan ez da sartzen gariaren ordez artoa.
Ni ez nau inork engainatuko!
Okila kantetan, euria atetan.
Okila kantetan entzunez gero, euria dakarrela esaten da.
Olgetan hasi, benetan akabau.
Ondo lotu zorroa, eta hobeto ahoa!
Kontuz ibili zer esaten dugun!
Pekatu arina, norberak egina.
Norberak egindako hutsa hainbesterakoa ez dela uste izaten dugu, besteek egindako akatsak izaten direla larriagoak.
“San Antonio, San Antonio”, txarria gaixo danean; San Antonio ez da esaten urdaia jaten danean.
Animaliak gaixo daudenean errezatu egiten zaio santuari (San antonio da abereen santua). Baina, okela jaten dugunean, ez gara animaliarekin (ez eta santuarekin) gogoratzen.
Santa Barbara, Santa Kurtz, jauna balia zakiguz!
Trumoia eta ihusturia dagoenean esaten da errezo edo esamolde hau.
Soldadua, amaren seme galdua.
Gerrara joaten zirenak sarri itzultzen ez zirelako esaten zen.
Su eta ura, morroi onak eta nagusi txarrak.
Sua eta ura erabilgarriak dira oso, are gehiago: beharrezkoak. Hala ere, haien kontrolik ez dugunean kaltegarriak izan daitezke oso (adib. uholdeak, eurite handiak, tsunamiak, itsaso zakarra, suteak…).
Tarrapata lan, kaka lan.
Arin egindako lana ezin daiteke ondo egon. Lan ona egiteak denbora jakin bat eskatzen du.
Txikitan buru arina, handitan bardina.
Pertsona batzuk egundo aldatzen ez direla esateko erabiltzen da.
Umeari emon ezkero kordela luze, umeak egin lei edozein gauze.
Umerik ez daukanak ume minik ez.
Seme-alabak hazteak buruko min handiak eta arazoak sortzen ditu, ardura handia da ume bat haztea. Umerik ez daukanak, halako buruko minik ez du izaten.
Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza.
Uzkerra burduntzian sartzea gauza gatxa da.
Zaharraren zainak, luzeak.
Pertsona adindunen ohiturak eta usteak ez dira erraz aldatzen.
Zenbat eta urrunago, lagunago.
Zeruak ez dau habe beharrik.
Zuztarra sukaldetik hartu behar da.
Ohitura onak umetatik hartu behar dira.