PARTE HARTZEKO ALDEZ AURRETIK IZENA EMON BEHAR DA
a) mungianeuskeraz@gmail.com edo b) 688745109 zein 946749089 telefonoetan
JOKATZEKO MODUA
1- Parte hartuko dauan talde bakotxeko kideek esakuneak ulertu eta prestatu egiten dabez aurreko egunetan: helburua zera da buruan esakunea eukitea eta euren testuingurua ulertutea (Normalean euren artean bananduten dabez ikasi edo prestatu egin behar dabezanak). Lehian, bertso bat entzungo dabe eta zein esakuneri jagokon esan beharko dabe.
2- Berba Proben egunean parte hartzaileak eta parte hartu gura daben guztiak (eta ikusle zein laguntzaileak, besterik ez bada be) 10:30ean Mungiako Andra Marin batu eta txanden zozketa egiten dabe: zein taldek zein ibilbide egingo dauan, zein ordenatan erantzungo daben, erreboteetarako ordena...
Zer esanik ez, ibilbide bakotxean parte hartzaileez ganera epaileak, bertsolaria eta antolatzaile arduraduna joaten dira.
3-Horren ostean, ibilbide batean hasten dira Mungian zehar, tabernarik taberna (kontsumitzea ez da derrigorrezkoa) trikitilariek lagunduta, epaileek eta gura daben guztiek lagunduta. Bi ibilbide izaten dira normalean.
4-Geltoki bakotxean zozketan tokatu jaken bertsoa entzuten dabe eta bertso hori zerrendako zein esakuneri jagokon asmatu behar dabe, ostantzean errebotea beste batentzat.
Esate baterako:
Bertsolariak hauxe kantatu dau (2015)
Monagilloa dator
otzarea dauko,
eta dirudienez
txanponakaz lepo.
Emongo nizuke nik
zeozer baneuko.
zelako momentua
kartera galtzeko!
Emondako zerrendatik hauxe dala asmatu behar dabe:
Emon gura ez dauenak, atxaki asko.
5-Eta holan goizean zehar, ibilbide bakotxeko irabazlea erabaki arte edo azken finalistak erabagi arte. Eguerdi aldean azken puntuazioak batu eta
6-Eguerdi aldean beste proba arin batzuen bidez bi finalisten arteko irabazlea erabagiten da, final handian.
7- Ostean, gura dabenek kanta eta dantza bazkaria eukiten dabe.
Oso giro ederra, naturala eta lagunartekoa sortuten da.