Izen-ematea

Izena emateko formulario bat bete beharko duzu eta kitto! (sakatu azpiko botoia)

Izena eman gabe ere joan daiteke hitzaldietara, baina, asko eskertuko dizugu, hala ere, ze egunetan joango zaren adierazten baduzu (gomendatutako eguna: denak!). Otorduentzat bai, aldez aurretik izena ematea derrigorrezko! Gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko aukera egongo da! Ikusi hemen info+

Prezioak:

  • Hitzaldiak dohakoak dira (borondatea uzteko aukera egongo da, ekotopaketen finantziazioan laguntzeko!).

  • Otorduek "gomendatutako" edo "orientaziozko" prezioa dute, hau da, prezio bat proposatuko dugu, baina, norberaren ahalmen ekonomikoaren arabera gehiago edo gutxiago ordaindu daiteke: bakoitzari bere beharren arabera, bakoitzetik bere ahalmenen arabera! Beraz, dirua ez dadila izan ez etortzeko arrazoia! Gomendatutako prezioa ezartzeko, janariaren kostuaz gain, ekotopaketak finantzatzen laguntzeko gehigarria estimatu dugu. Gomendatutako prezio horiek bertan adieraziko ditugu.

  • Ez da aldez aurretik ezer odaindu behar, dena bertan. Eskudirua soilik (kreditu txartela ez).

Hau baldin bada azken krisia, hau da gure garaia! Zatoz!

Oharra: ezin baduzu izena eman idatzi komunikazioa@ekotopaketak.eus helbidera.