Topaketak Portugaleten izango dira. Espazio nagusia (hitzaldiak, harrera, otorduak) Sastraka Gaztetxea da. Merkatuan larunbat gaueko kontzertua eta igande eguerdiko mobilizazioaren hasiera kokatuko dira.
GARRAIOA
Sastrakara iristeko Metroz onena, “Abatxolo” geltokian jaitsi eta hortik oinez (5 min).
Eskuinaldetik datozenentzat, Bizkaiko Zubia gurutzatu eta 10 min oinez.
PARKING
Ahalegindu etortzen garraio publikoan! Larrialdi klimatikoan gaude!
Sastrakan bizikleta lotzeko tokia egongo da.
Ez dago furgonetentzako tokirik bertan!
LO EGITEKO
Sastrakan doako lo egiteko aukera egongo da: estera eta lozakua ekarri.
Hizlari eta behar bereziak dituztenentzako zenbait gela daude (adierazi formularioan)!
Kanpin denda jartzeko aukera ere.
Komunak eta dutxak badaude.
Erosotasun gehiago nahi dutenentzat, inguruan ostatu har dezakete.
Gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera egongo da bertan. Prezio herrikoi eta gomendatuekin. Aukera beganoa bermatua egongo da.
Igandean ez dago bazkaririk.
Otorduetarako txartelak bertan erosi ahalko dira.
Gomendatutako prezioak jarri ditugu: ez dira derrigorrezkoak, onesten direnak baizik, orientaziozkoak. Bakoitzari behar duenaren arabera, bakoitzetik ahal duenaren arabera!
Garrantzitsua: gomendatutako prezio horiekin ez da soilik janariaren “kostua” ordaintzen. Prezio horiek jarri ditugu ekotopaketak finantzatzen laguntzeko: azpiegitura, esku-orriak, hizlariak… Horrez gain, hitzaldien sarrera eta harrera puntuan borondatea uzteko aukera izango duzue. Hau denon artean egiten da!
Ezin da kreditu txartel bidez ordaindu, soilik eskudiruz.
Produktu ekologikoak eta gertukoak lehenetsiko ditugu.
EKARRI ETXETIK ZURE EDALONTZIA!
HAURREN ZAINTZA ZERBITZUA
Hitzaldien bitartean haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.
TXANDAK
Hauek ez dira “kontsumozko” topaketak, denon artean egiten dira, beraz txandetan parte hartu! Auzolana!
OHARRA:
Umore ona derrigorrezkoa da, izango dugu eta negarrerako aukera! Ekotxiste onenak saria izango du baina “umore berdea” ez da onartzen jejejeje
Erakunderen bat dago zuen atzean?
EZ! Ekotopaketak Euskal Herriko toki ezberdinetako jende anitzak antolatu ditugu, borondate hutsez! Bertan ibili gara herritar arruntak, gizarte mugimendu ezberdinetakoak, akademiako jendea, nekazariak… Zuk ere parte hartu nahi baduzu, idatzi komunikazioa@ekotopaketak.eus helbidera!
Ze hizkuntzatan izango dira Ekotopaketak?
Komunikazioan euskara lehenetsi dugu, baina, gazteleraz ere helarazten dugu informazio garrantzitsuena. Hitzaldi batzuk gazteleraz izango dira eta besteetan itzulpena bermatzen ahaleginduko gara!
Edonor joan daiteke?
Noski!
Zenbatgarren edizioa da?
Lehenengo aldia!