Txistulariak laguntzen atabalari moduan ibiltzea tokatu izan zait. Txistua jotzen ez badakit ere, aspalditik izan dut instrumentu honen inguruko interesa. Musika tresna zaharra da, euskal tradizio musikalari estuki lotua. Partitura ugari aztertu, txisturako musika anitz entzun eta txistulariekin hitz egin ondoren, instrumentuak eskaintzen dituen aukera tekniko eta adierazkorren berri izan dut, baita beretzako nola idatzi ere. Herri-tresna izanik, txistuarentzako musika sortzera ere animatu naiz, eta zenbait pieza estreinatzeko aukera izan dut.
He solido acompañar a los txistularis con el atabal. Aunque no sé tocar el txistu, desde hace tiempo siento interés por este instrumento. Es una instrumento musical antiguo, muy ligado a la tradición vasca. Tras analizar numerosas partituras, escuchar mucha música escrita para txistu y hablar con txistularis, he podido conocer las posibilidades técnicas y expresivas del instrumento, así como la manera adecuada de escribir para él. Al ser un instrumento popular, también me he animado a componer para txistu, y he tenido la oportunidad de estrenar algunas piezas.
Jatorrizkoak / Originales
Biribilketak
1122
I.Biribilketa
Izenburuak Santa Zeziliari egunari egiten dio erreferentzia
Artazelai
II.Biribilketa
Artazelaiko erreka Lesakako hidronimo bat da.
Nabaztulegi
III.Biribilketa
Nabaztulegiko erreka Lesakako hidronimo bat da.
IV.Biribilketa
"Llaburra" (Biribilketa)
Ostarte
VI.Biribilketa
Burlatako Ostarte ostatuko familiari, haien 10.urteurrenean
Dianak
Fandangoak
Jotak
Badostain
Jatorrian Musika Bandarako idatzitako jotaren moldaketa
webgunean argitaratua
Zortzikoak
Besteak
Igantzi
2018.urtean, Amadeo Arretxeak Igantziko bestetarako pieza bat konposatzera animatu ninduen. Proposamen hori gogoz hartu nuen, eta inguruko herri aunitzek beren musika propioa zutela ikusirik, gisako zerbait sortzea egoki iruditu zitzaidan Igantzirentzat ere. Horrela, hainbat pieza osatu nituen: fandangoa, arin-arina, zortzikoa, biribilketa edo karrikadantza eta zortziko bat. Dena arratsalde batean.
Lan horiek 2018ko San Migeletan estreinatu ziren, eta ordutik aintzinera urtero jotzen dire bestetan, herriaren errepertorio musikalaren parte bilakatuz. Txistuarentzat idazten nuen lehenengo aldia izan zen, eta esperientzia horrek nire ibilbide musikalari norabide berri bat eman zion.
Amadeo Arretxeari bihotzez eskertu nahi diot konposatzera emandako pizgarri eta bultzada hura, haren laguntzari esker abiatu baitzen gaur egun tradizio bihurtzeko bidean dena.
(Bertsio eguneratua bidean da)
Moldaketak eta egokitzapenak / Arreglos y adaptaciones
“Artzain Ona” izenaz ezagutzen dugun doinu hau jatorriz Iparraldeko melodia tradizional bat da, Charles Bordes musikologoak bildua eta lehen aldiz “Huna Jauna, ardi bat…” izenarekin argitaratua. Geroago, Iratzederrek (Jean Marie Ihartza apaiz eta idazleak) doinu berari letra berria jarri zion, eta horrela kantua “Artzain Ona” izenez ezagun egin zen.
Harmonizazio aldetik, lehen urrats garrantzitsua A. Lesbordesek eman zuen, hark 1951. urtean moldaketa koral bat sortu baitzuen. Urte batzuk geroago, Aurelio Sagasetak bere bertsioa eskaini zuen, eta horrek izan du hedapen handiena. Bereziki Iruñeko Katedraleko Musika Kaperak maiz interpretatzen du Sagasetaren moldaketa, katedraleko liturgia eta ospakizunetan finkatutako abestia bihurtuz.
Nere lagun min MIkel Garziandia Palentziako gotzain ordenatu zutenean abesti hau abesteko eskatu zuen. Orduantxe bururatu zitzaidan nere bertsioa egitea, izan ere bera eta bere anaiak txistulariak baitira.
Hementxe nere moldaketa, 3 txistu eta silboterako egina, euskal musika tradizioaren soinu bereziari balioa emanez eta doinu honen edertasuna egurrera eramamez.
webgunean argitartua
Kantu hau Lesakak bere-bere duen gabon kanta bat da, zortziko erritmoan idatzia eta aspaldidanik herriko ahozko ondarearen parte izan dena. Ez dakigu zehazki noizkoa den, baina argi dago belaunaldiz belaunaldi transmititu dela, herriko familiek eta elizkizunek bizirik mantendu dutelako. Eguberritan, ia egunero entzun ohi da Lesakako elizan, herriaren eta koruaren ahotsen bidez, organoa edo akordeoia lagun.
Kantu honek giro berezi bat sortzen du, betiko doinu ezagun horren bidez gabonetako barneko eta kolektiboko sentimendua piztuz. Horregatik, askorentzat ez da abesti bat bakarrik: memoria kolektiboaren eta herri nortasunaren parte da.
Jakina da Santiago Irigoyenek txistuarentzat moldatu zuela bere garaian (bertsioa ez dut topatu), eta Lorenzo Ondarrak ere bildu eta korurako moldaketa ederra egin zuela, Euskal Herrian zabalkundea izan zuena. Besteak beste, Iruñeko Orfeoiak abestu izan du maiz, eta horrek are gehiago zabaldu du kantuaren sona.
webgunean argitartua
Obra hau Antxon Gisasolari esker topatu nuen, ia kasualidadez. Pepito Yantziren artxiboko obra ugari erakutsi zizkigun eta hau tartean ikusi nuen. Delako "Etxepare" hori nere biratatxia zen, nere atatxi Tomasen atta. Hipólito Etxepare Aroztegi Lesakako ezpatadantzarien aitzineskua izan zen II. Errepublika garaian. Dantzari bikain gisa nabarmendu zen, eta Pepitok fandango hau eskaini zion omenaldi gisa. Gerra Zibilaren hasieran, Endarlatsako zubia leherrarazteagatik San Cristobal gotorlekuan preso egon zen (kontu hau luze eta korapilatsua da). Jatorriz akordeoirako konposatua, 1930eko hamarkadaren lehen urteetakoa da. Bi txistu eta silbotearentzako moldatu dut.
webgunean argitartua
Pieza hau Pepito Yaciren biribilketa baten egokitzapena da, eta Antxon Gisasolari esker lortu ahal izan da, hark baitu Pepitoren artxiboa gordeta. Lan honek hiru zati ditu: lehenengo biak 6/8 konpasean idatzita daude, eta hirugarrena 2/8 konpasean. Egitura hau bat dator Nafarroako gaitariek Rigodon izenez ezagutzen duten formarekin, bertako musika tradizioan ohikoa den moduan.
Bestalde, akordeoiarentzako bertsioak hirugarren zatiaren gainean bariazio konplexu bat jasotzen du, baina hori moldaketa honetatik kanpo utzi da, txistuarekin jotzeko ez baita batere egokia.
webgunean argitartua