Txaranga
Oso gaztetan hasi nintzen txarangaren munduan, nerabezaroan oraindik. Nire lehen urratsak ia kasualitatez eman nituen, Txakain Txarangan Bandako kide bat kaxarekin ordezkatzeko aukera izan nuenean. Esperientzia hura laburra baina erabakigarria izan zen, handik gutxira Doneztebeko Beti Alai txarangan parte hartu bainuen. Talde horri maitasun berezia diot eta garai hartako oroitzapenik onenetako batzuk gordetzen ditut. Bertan hasi nintzen konpositore bezala lehenengo pausoak ematen eta talderako doinu dexente sortu nituen eta bertze batzuk gure txarangarako egokitu. Zoriotxarrez ez dut garai hartako konposizio bakar bat ere gordetzen.
Urte dezentetan Beti Alaiko kide izan nintzen, 18 urte bete berritan erdi profesionaltasunera jauzi egiteko unea iritsi zen arte, jai-zirkuituaren barruan oso ezaguna zen talde batean sartu nintzelarik. Paper gainean aurrerapausoa zirudien arren, ez zen nire esperientziarik onena izan. Nire gaztetasunak eta nolabaiteko heldugabetasunak eragina izango zuten, eta horrek eragotzi egin zidan nahi nuen bezala gozatzea.
Gerora Elutxa txarangarekin aritu naiz momentu puntualetan eta haiekin lotura handia daukat. Atera zuten diskoan nere bi moldaketa daude: Xabier Solanoren "X" fandangoa eta Lesakako Kanka taldearen kantuekin egindako bilduma bat.
Lagunartean jotzen jarraitzen dut oraindik, nere belaunaldikoek zorte handia dugu Zizkuitz txarangako kide zirenek adoptatu gintuztelako, nolabait. Neretzako, Txarngan mundua, eskola haudi bat izan da.
Empecé muy joven en el mundo de la txaranga, todavía en la adolescencia. Mis primeros pasos los di casi por casualidad, cuando tuve la oportunidad de sustituir con caja a un miembro de la Banda en la Txaranga Txakain. Aquella experiencia fue breve pero decisiva, ya que poco después participé en la txaranga Beti Alai de Doneztebe. A ese equipo le tengo un cariño especial y guardo algunos de los mejores recuerdos de aquella época. En ella comencé a dar mis primeros pasos como compositor y creé bastantes melodías para el grupo y adapté otras para nuestra charanga. Por desgracia no conservo ni una sola composición de aquella época.
Durante bastantes años formé parte del Beti Alai, hasta que llegó el momento de dar el salto a la semi-profesionalidad a los 18 recién cumplidos, entrando en un grupo muy conocido dentro del circuito festivo. Aunque parecía un paso adelante sobre el papel, no fue mi mejor experiencia. Mi juventud y cierta inmadurez habrían influido, lo que me impidió disfrutar como quería.
Posteriormente he tocado con la charanga Elutxa en momentos puntuales y tengo muy buena relación con ellos. En el disco que sacaron hay dos arreglos míos: el fandango "X" de Xabier Solano y un recopilatorio con canciones del grupo Kanka de Lesaka.
Sigo tocando entre amigos, los de mi generación tenemos mucha suerte de que, de alguna manera, fuimos adoptados por los que formaban parte de la txaranga Zizkuitz. Para mí, el mundo de la Txaranga, ha sido una gran escuela.
Dantza
Nahiko gaztetxoa nintzelarik hasi nintzen dantza talde desberdinekin musika jotzen. Lesakako Tantirumairu Dantza taldearekin lehenik, Gure Txokoa Dantza taldearekin beranduxeago eta hortik aurrera hainbat talderekin aritu naiz han eta hemen. Azpian doazen bi pieza hauek 2016ean Gure Txokoa Dantza taldearekin egindako bidaia barten ondotik idatzi nituen. Cork hirian egon ginen eta bidaia haren oroitzapen moduan egin nituen. 2018ko bestetako emanaldian estreinatu ziren.
Siendo bastante joven empecé a acompañar a diferentes grupos de baile. Primero, al grupo Tantirumairu Dantza Taldea de Lesaka y un poco más tarde a la agrupación Gure Txokoa Dantza Taldea de Bera. A partir de ahí, he estado con varios grupos aquí y allá. Estas dos piezas que van debajo las escribí después de un viaje en 2016 con el Gure Txokoa. Estuvimos en la ciudad de Cork (Irlanda) y compuse estas dos obritas en recuerdo de aquel viaje. Se estrenaron en 2018.
Mariatxi
Musika mexikarrak beti izan du lekua gure etxean. Betidanik entzun izan ditugu Pedro Infante, Jorge Negrete, Aceves-Mejia, Vicente Fernandez... Gustokoa izan dut, baina inoiz ez nuen mariatxi batean parte hartzerik espero. 2014.urtean Txamukos mariatxia sortu zen eta bertan gitarroia jotzea tokatu zitzaidan, zerbait ikasi banuen ere nahiko zaila suertatu eta baxuarengatik aldatu nuen. Ez zen, Nafarroan dauden gehienak bezala, mariatxi mexikarraren formatuan sartzen, bibolinik ez genuen eta akordeoia erabiltzen genuen, kitarroirik ere ez, vihuelarik ezta ere eta hare gutxiago mariatxi jantzirik. Baina plaza asko alaitu genituen eta kalitate ona eskeini. Taldeak hiru diska grabatu zituen, nik bitan (Nos vemos en el camino eta Txamukos) hartu nuen parte. Jarraian datozenak taldean jotzeko moldatu nituen.
La música mexicana siempre ha tenido cabida en nuestra casa. Hemos escuchado a Pedro Infante, Jorge Negrete, Aceves-Mejía, Vicente Fernández... Me ha gustado, pero nunca esperaba participar en un mariachi. En 2014 surgió el mariachi Txamukos y allí me tocó tocar el guitarrón, aunque algo aprendí me resultó bastante difícil y lo cambié por el bajo. No entraba, como la mayoría de los que hay en Navarra, en la formación del mariachi mexicano, no teníamos violín y usábamos acordeón, ni guitarrón, ni vihuela, ni mucho menos traje de mariachi. Pero animamos muchas plazas y ofrecimos buena calidad. El grupo grabó tres discos, yo participé en dos (Nos vemos en el camino y Txamukos) . Las piezas que siguen las arreglé para tocarlas con en grupo.
Jatorrian Te vas ángel mío izena badu ere, Tapia eta Leturiak Maddalen bezala bataiatuta egin zen ezaguna Euskal Herrian. 2017an argitaratu genuen "Txamukos" diskorako moldatua eta letra bat gehiago idatzi nion. Betidanik jo nahi izan nituen bi piezari omenalditxo bat egin nien moldaketa honetan: Valentín de la Sierra eta El martes me fusilan.
Niko Etxartek ezaguna egin zuen xuberotar abesti herrikoia. Korridoaren estilora egokitu nuen Etxartek jatorrian grabatu zuen bertsioan oinarrituta.
Sparx taldeak egin zuen ezaguna korrido hau eta bideoklipetik transkribatua dago aldaketa ttikiekin. Gerora, Julen Zelaietak Jalisko Band taldearentzat idatzitako letrakekin abestu genuen Ezkondu aurreko pentsamenduak izenarekin.
Honen harira / Al hilo de...
Euskadi Irratia: Amarauna
Besteak / Otros
METALAK / Metales
Jose Luis Olaetxea Albistur organista lesakarrak organoarentzat idatzitako Oración lanaren egokitzapena. Fliskornoa, tronpa, tronboia, bonbardinoa eta tubarentzat jarria.
EGURRA /Madera
2017-VI-10. Tomas Rekondo bere klarineteekin.
Tomas Rekondo Andueza lagunari bere omenaldi egunean jotzeko egina. Aurreskua bezala ezaguna den doinua, 3 klarinete eta klarinete baxuarentzat moldatua txistu eta silbotearen paperetatik abiatuta.
Idatzi nuen Requiemaren XI.zatiaren egokitzapena. Nere ezkontza egunerako moldatua.
BERTZEAK
Albokarentzako idatzitako lantxo bakarra. Xabier Maritxalar Errandoneari idatzia.