AZALPENA
Elgoibar Ikastolaren eta Elgoibar BHIren Euskara Batzordeak birplanteatu ditugu ikastetxeek eta Elgoibarko Izarrraren Atxutxiamaika Sailak elkarlanean. Batzordeon helburua, ikasleak ikastetxean bertan eta herrian euskararen eragile bihurtzea da. Horretarako, Atxutxiamaikako sustatzaileek dinamizatutako saioak izaten dira ikastetxean; bi astean behin.
Batzordeak 2024-25 ikasturtean aurera eramango dituen erronkak adosteko, DBHko ikasle guztiek galdetegi bat bete dute, non beren hizkuntza ohiturak jaso diren. Behin egoera komunikatibo ezberdinetan duten hizkuntza ohitura jasota, diagnostikoa egin ahal izan dugu. Diagnostiko hori kontuan hartuta, batzordeko partaideek lehentasunak markatu dituzte, eta horiek aurrera eramateko pausoak diseinatu dituzte.
HELBURUAK
· Ikasleen artean euskalduntasuna sustatzea.
· Ikasleei euren berdinkideekin euskalduntasuna sustatzeko baliabideak eskaintzea.
· Bi ikastetxeetako nerabeen elkar ezagutza ematea eta euren arteko komunikazio hizkuntza euskara izatea ahalbidetzeko espazioaeskaintzea.
· Ikasleak, ikastetxean zein herrian, euskalgintzako eragile bihurtzea.