JOLAS-ORDUETAN EUSKARA GEHIAGO ERABILTZEKO ESTRATEGIAK
Jolas-orduetan egiten dugun euskararen erabilera (euskara hutsean) % 11 da. Euskara Batzordetik, jolas-orduetan euskara gehiago egin eta entzun nahi dugu.
IZAN ZAITEZ BERBALAGUN
Jolas-orduan euskaratik gertu eta urrun daudenak batzeko egitasmoa da. Euskaratik urrun daudenei euskaraz hitz egiteko tartea eskaintzeko helburua du.
Izena emanteko EGIN KLIK
EUTSIKO AL DIOZU EUSKARARI?
Jolas-orduetan euskararen erabilera areagotzeko, Eusle figura sortu dugu. Eusle direnek, jolas-orduetan euskarari eusteko konpromisoa hartzen duten pertsonak izango dira.
Zu ere horretarako prest bazaude, IZAN ZAITEZ EUSLE JOLAS-ORDUETAN.
Izena emateko EGIN KLIK!
KIROLEAN ERE EUSKARAZ
Bi ikastetxeok landu nahi dugun gaia da. Dena den, oraindik ez dugu asmatu nola landuko dugun.
Spotifyko zerrenda bat egin dugu, eta kirola egiten duzuen bitartean euskal musika entzutera animatzen zaituztegu. Baita zuek kirol-taldeetan hori jartzeko proposamena egitera ere.
GAZTELEKUAN EUSKARA GEHIAGO ERABILTZEKO EUSKU-HARTZEA
Gaztelekuko langileekin bildu gara, eta ekintza batzuk eramango ditugu aurrera, baina oraindik ez dugu zehaztu.
EUSKARA GEHIAGO IKASI NAHI DUTEN PERTSONAK
Oraindik euskaraz ikasi ez duten ikasleek beren egoera azaldu digute Euskara Batzordean. Euskaraz ikasteko baliabide gehiago nahiko lituzkeela aipatu digute. Hori horrela, Udalean eta Ikastetxean bertan hau lantzen dihardugu.
IKASTURTE AMAIERAKO JAIA
Ekaineko azken astean DBH osorako jai bat prestatzen ari gara. Oraindik ez dakigu ez eguna ez ordutegia, baina joango gara honen inguruko informazioa ematen.