Euskaraldia urtea izango da 2025a: maiatzaren 15etik 25era, hain zuzen ere.

Orain arte, bertan parte hartzeko 16 urtetik gora izan behar ziren, baina aurtengoan 6 eta 16 urte bitartekoek ere parte hartu ahal izango duzue. Baina, zer da Euskaraldia? Gure herrietan eta Euskal herrian, oro har, euskararen erabilera handitzeko herritarrei proposatzen zaien ariketa da. Helburua, beraz, orain erabiltzen duguna baino euskara gehiago erabiltzea da. 

 

Jakinekoa da, baina, euskarari eustea zein zaila den; are gehiago, gure inguruak gaztelerarako joera baitu. Elgoibarren, esaterako, % 71k badaki euskaraz hitz egiten, baina erabili, % 36k erabiltzen du. Beraz, euskaraz bizi nahi dugunok, euskarari eusteko ahalegin berezi bat egin behar dugu. Hala ere, nahiz eta euskara gehiago erabili nahiz izan, ohikoa da gure elkarrizketetan, nahi gabe, gaztelerara pasatzea. Hori denoi pasatzen zaigu: umeei, nerabeei, gazteei eta helduei. Hori horrela, aurtengoan 16 urtetik beherakoei ere Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena egiten dizuegu.

Nola? Xaxatzaile izateko izena emanez.


Egin klik!