Ciclos Iturriaga

Nortzuk gara?

40 urte daramatzagu lanean. Eibarren bost urte eman genituen eta geroztik Durangon hogeita hamabost. Gure denda Txibitena auzoko 17. Zenbakian dago.

Zerbitzuari dagokionez bizikletak saltzen eta konpontzen ditugu. 

Zer aurki dezakegu dendan? 

Bi urteko umea izanda edo jubilatua izanda ere zuretzat aproposa den bizikleta aurki dezakezu dendan, bizikleta mota guztiekin egiten baitugu lan. Era guztietako bizikletak saltzen ditugu, mendian ibiltzekoak, elektrikoak, mendikoak etab. 

Zein da dendara datorren txirrindulariaren profila?

Lehen esan dudan moduan perfil oso ezberdinak dituzten pertsonak datoz, umeak, gazteak, hasi berriak, betidanik bizikletan ibiltzen direnak, profesionalak etab.

Eta arloari dagokionez badatoz Enduron, Trailen eta Coast countryn dabizenak besteak beste baina baita errepidean edota pistan ibiltzen direnak.

Oso zabala da. 

Ze gomendio emango zenioke bizikleta bat erosi behar duenari? 

Aurrekontutik abiatu behar gara, argi izan behar duzu zenbat nahi duzun gastatu, bestela zoratu zaitezke prezioekin eta bestetik jakin behar duzu zer egin nahi duzun bizikleta horrekin.

Mendira joan nahi duzun edo ez, egin nahi dituzun ibilbideak nolakoak izango diren etab. 

Bizikletak mantentzeko gomendioa

Errepideko bizikletak mendikoak baino asko lan gutxiago eskatzen dute baina guztiak garbi mantentzen saiatu behar gara, eta horretaz aparte lubrikazioa ere oso garrantzitsua da.

Garbitasunak bizikletaren bizitza luzatuko du, hori dela eta oso garrantzitsua da lehenengo egunetik garbi mantentzea.


Ciclos Iturriaga.mp4