Joku Digitalak

MAPA INTERAKTIBOA

Zertan datza?

Jarduera hau OMEk argitaratutako infografian ingurumenarekin lotutako heriotzen 10 kausa nagusiak definitzean datza. 

Zelan jolastu?

Lehenengo txandan, azalpen-txanda da. Mapa interaktiboak 10 kausa ordenean aurkeztuko dizkizu. Bigarren txandan aldiz, kausa bakoitza dagokion ordenean zehaztu beharko duzu. 

LETRA-ZOPA

Zertan datza?

Letra zopa honetan, Bide Segurtasunaren urrezko 8 arauak ezkutatuta daude.

Zelan jolastu?

Bide-segurtasunarekin lotutako arau bakoitza aurkitzean egin klik lehengo letraren gainean eta eraman sagua azken letraraino. Hitzak norabide guztietan idatzita egon daitezke.


BIKOTEA BILATU

Zertan datza?

Jarduera honetan 2030erako planteatzen diren Garapen Jasangarrirako 17 helburuak ezagutuko ditugu.

Zelan jolastu?

Jarduera honetan Garapen Jasangarriaren helburuak erlazionatzean datza. Alde batetik piktogramak izango ditugu eta bestetik helburuaren izenak. Elkar lotu beharko dituzu. Bi saiakera izango dituzu jarduera ondo egiteko. 

GURUTZEGRAMA

Zertan datza?

Gurutzegrama honetan Mugikortasun Segurua eta jasangarriaren inguruko hitzen bila gabiltza. Horretarako 11 definizio aurkezten zaizkizu. 

Zelan jolastu?

Hitz bat osatzeko, edozein laukitxoren gainean klik egin, eta hitzaren definizioa agertuko da.

Horizontalean, bertikalean, ezkerretik eskuinera eta goitik behera idatzi beharko dituzu.

Trabatzen bazara, laguntza eska dezakezu letra-pista baten bidez, edota hitz-pista osoa eskatuz baina adi! laguntza eskatzen duzun bakoitzean emaitzari puntuazioa kenduko zaizu.