Bizibike

Nortzuk gara?

Bizibike Zeharkale 12n gaude. Orain dela 9 urte ireki genituen ateak. Barrenkalen bost urte eman eta gero orain dela hiru Zeharkalen finkatu genuen egoitza.

Bizibiken salmenta zein tailerreko zerbitzua eskeintzen dugu 


Zer aurki dezakegu dendan? 


Bizikleta urbanoak zein bidaiatzekoak dira nagusi. Urbanoen artean plegableak azpimarratu ditzakegu, hala ere mota guztietako bizikletak aurkitu ditzakezue dendan, horien artean mendiko bizikletak edota umeentzako bizikletak ere.

Bizikletetaz aparte mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako ibilgailuak, umeentzako patineteak, umeak bizikletan eramateko aulki homologatuak, arropa, bizikletan eramateko balijak etab aurki ditzakezue. 

Zein da dendara datorren txirrindulariaren profila?

Sailkapen bat egin behar bagenu lehen esan dugun moduan gehien saltzen dena modu urbanoan erabiltzen den bizikleta da, gero mendian ibiltzekoak izango genituzke eta umeentzako bizikleta dezente ere saltzen dira. 

Ze gomendio emango zenioke bizikleta bat erosi behar duenari? 

 Erosleak argi izan behar du zertarako erabili nahi duen bizikleta, zein den emango zaion erabilera. Ez da berdina etxetik lanera joan etorriak egiteko erabiliko den bizikleta edota mendira joateko erabiliko dena. Hala ere kontuan izan behar da etxetik lanera egiten duzun ibilbidea nolakoa den eta mendira baldin bazoaz zer nolako erabilera emango diozun mendian edota zer nolako ibilbideak egingo dituzun.

 Hori dela eta oso garrantzitsua deritzot bizikleta erosi aurretik bizikletan aditua den dendariarekin elkarrizketa bat edukitzea eta ondo azaltzea zertarako erabiliko duzun erosi nahi duzun bizikleta.


Bizikletak mantentzeko gomendioa

Kataia eta biratzeko puntuak engrasatuta edukitzea oso garrantzitsua da, hiru tantarekin noizean behin nahiko izaten da eta horretaz aparte bizikleta garbi mantetzeko ahalegina egin behar da. 

Bizibike.mp4