Basque Country Bike

Nortzuk gara?

Basque Country Bike ,2017an bizikleta alokairu sortutako enpresa gara. Denda bai baina salmenta eta alokairu kontzeptu hori baino gehiago hartzen dugu, hau da , bizikletaren inguruan dagoen egoera guztiak garatzen saiatzen gara: kirola, garraiobidea eta bizimodua.
Abadiño, Zelaietan gaude.


Zer aurki dezakegu dendan?

Denda mota guztietako bizikletak, osagarriak, taillerra eta ordezko piezak aurki dezakezue, taillerra ere baitaukagu. Hortaz aparte bai erosteko, bai kirola praktikatzeko edo bizikleta gure egunerakotasunaren barnean sartzeko behar dozun edozer gauza edo aholku ere.

Gure helburu nagusia alokairua da, bai dibertitzeko edo bai bizikletan gainean ibiltzeko gustua berreskuratu.

Zein da dendara datorren txirrindulariaren profila?

Hasieran perfila kirolekoa izan zen ia ia %80. Itxialdia eta gero jende asko konturatu da , bizikleta ez dela bakarrik kirola egiteko modua baizik eta lanera joateko garraioa, paseoa emateko modu desberdina, oporretan joateko tresna, familian gozatzeko beste modu bat etb.. eta asko pozten gaitu aldameneko jendea hurbiltzea euren bizikleta konpontzeko etortzea edo aspaldi ibili barik dagoen jendea ohitura hori berreskuratzea eta garraio tresna ere ikustea bizikleta.

Jende asko hurbildu da bizikleta elektrikora, bai osasunagatik bai oso kirolari ez denentzako goi mailako kirola egiteko aukera ematen diolako. Aukera honekin ruta asko egin dezake ia edonork, bai mendian, bai oporretan (Landak, Europan zehar, Santiagoko bidea etb..). Esan dezakegu bizikleta elektrikoa "demokratizatu" egin duela kirola mundua.

Gure perfila asko zabaldu da: Kuadrillak, familiak, bikoteak, umeekin etb.. Lehen gehinak mutilak eta atzerritarrak ziren, orain gero eta gehiago bertoko jendea hurbiltzen da.


Ze gomendio emango zenioke bizikleta bat erosi behar duenari? 


Guretzat , garrantzitzuena erabilera da. Hori da lehenengo eta behin galdetzen duguna. " Zertarako nahi duzu bizikleta?" Hortik aurrera aurkezten ditugu aukerak. Askotan karuena ez da izaten ez hoberena ez egokiena. Guk dekoguzen modeloak probatu ahal dira ere. Hau da, salmentan ditugun ia modelo guztiak alokatu al dira eta horrela ikusten duzu zein komodo edo ez zabizan bizikleta horrekin, talla etb... 

Bizikletak mantentzeko gomendioa

Bizikleta tresna bat da eta mantenimendua behar du , jakina. Normalean ez dute gauza haundirik behar. Egunero erabiltzen badugu apur bat kataia garbitu, ez utzi olio zaharrez beteta, ez utzi kanpoan herdoildu egiten da eta..Baina nahiko erraza da. Noizean behin mantenimendu txikia egiz gero nahikoa da.

Beste gauza bat da elektrikoak, hau beste mundu bat da. Baina garbitasuna mantenduz gero bizikleta luze eta pozik biziko da.

Txirrindulari mordoa behar ditugu espazioa lortzeko, pentsatu Islandian, Finlandian eta herrrialde hauetan neguan ere erabiltzen dute bizikleta, hauek ez baitira udarako bakarrik!!