Basati

Nortzuk gara?

Basati bike gara, Gernikan sortu ginen 2011n eta aurtengo martxoan Durangon irekitzeko saiakera egin genuen baina irekitzear geundenean Covida dela eta osasun alarma aktibatu eta maiatzera atzeratu zen dendaren irekiera, azkenik, maiatzak 4 ireki genituen ateak Mikeldi kaleko 4. zenbakian.

Tailerreko, erakusketako eta salmentako zerbitzua dugu.

Salmentari dagokionez, ahalik eta pertsonalizatuen egiten saiatzen gara, eta horretarako hainbat tresna ditugu.

Zerbitzu integral bat ematen dugu eta erosleak ez du zertan edozein bizikleta erosi behar bere neurrira egokitutako bat baizik. Bike fittingari esker neurriak hartzen ditugu eta horren arabera bizikleta bate do beste bat gomendatzen dugu. Horretaz aparte batzuetan “a la carta” saltzen ditugu bizikletak, erosleak nahi beste konponenteekin.

Bizikleta bat erosi aurretik, inbertsio handi bat egin behar denean, ulertzen dugu erosten ari diren produktua aldez aurretik ezagutu nahi izatea; horregatik, batzuetan, erosi aurretik elementuak frogatzeko aukera ematen dugu.

Bestalde arlo soziala ere lantzea gustokoa dugu, ibilbideak egiteko “kedadak” antolatu, nutrizioari buruzko pautak emateko ikastaroak antolatu etab. Osasun egoerak honetan lanean jarraitzea ahalbidetzen duenean emakume txirrindularien topaketa bat antolatu nahi dugu. 

Zer aurki dezakegu dendan? 

Dendaren barruan gune ezberdinak ditugu.

Tailerra non formakuntza oinarrizkoa ikusten dugu. Hori dela eta gure profesionalak formakuntza ezberdinak jasotzen dituzte urtean zehar, Madrilera eta Italiara joaten gara besteak beste merkatura ateratzen diren produktuen berri izateko.

Gure dendaren beste atala bizikleten salmentan dago oinarrituta, alde batetik bizikleten esposizioa dugu eta bestalde neurriak hartzeko gunea, eta azkenik konplementuentzako lekua daukagu non arropak, zapatilak, segurtasun elementuak etab. aurki daitezkeen. 

Zein da dendara datorren txirrindulariaren profila?


Errepideko jende asko daukagu bai zikloturista eta baita konpetitzen duena. Basokoak ere badatoz, esan dezakegu basoan dabilen profila helduagoa dela eta azken aldia bizikleta elektrikoa ere fama handia hartzen dabil eta hori dela eta jendea badator horren eske zein konpontzera. Beraz momentu honetan daukagun profila oso zabala denez bizikletaren erabilera sustatzen gaudela ikusten da. 

Ze gomendio emango zenioke bizikleta bat erosi behar duenari? 

Lehenengo eta behin helburuak izan behar ditugu argi, ez gara bakarrik aurrekontutik abiatu behar, askotan egiten den gauza bat da eta errakuntza dela deritzot. Basatira pertsona bat datorrenean bere helburuetaz galdetzen diogu, demagun errepidean ibiltzeko bizikleta bat nahi duela, baina horren barruan hiru edo lau mota ezberdinak daude eta zer egin nahi duen arabera bata edo bestea gomendatuko genioke. Bestalde oso garrantzitsua da bizikleta zure neurrietara egokitzea, ez bakarrik hanketara baizik eta besoetara, ipurdiko hezurretara etab.

Ergonomiari eta biomekanika edo bike fittingari pisu handia ematen diogu, batzutan  bizikletari aldaketa konkretuak egiten dizkiogu erosleak ahalik eta erosotasun handiena lortzeko asmoarekin. 

Bizikletak mantentzeko gomendioa

Bada jendea bizikleta sarritan dakarrena mantenimendu lanak egiteko tailerrean, eta beste askok sarritan egin beharrean berandu ekartzen dutenak, horren ondorioz tailerreko faktura ere handiagoa izaten da.

Bideko bizikletak mantenimendu lan gutxiago behar dute mendikoak baino, baina kataiak, pastillak eta kubiertak beti izan behar ditugu egoera egoki eta seguru batean. 

Basati.mp4