Durango MTB Sapubike

1- Nortzuk zarete?

"Mountain Bike" arekiko pasioa batzen gaituen lagun talde bat gara. Mendian pedalei emateko geratzen ziren talde txiki bat bezala hasi zena, handitzen joan zen eta gaur egun, kirol klub ofizial bihurtzen amaitu du. Gure pasioa partekatu nahi dugulako egin dugu.

Gaur egun txirrindularitza modalitate ezaguna da, baina gure klubaren hastapenetan ez zuen orain duen bultzada. Ikusi genuen Durangon hutsune bat zegoela txirrindularitzak biltzen dituen diziplinen artean.

Gaur egun 105 bazkide gara. 

2- Zein da Elkartearen helburua?

Gure klubaren helburua Durangaldeko jendea kirol polit honetara hurbiltzea da, gure ingurua ezagutzea, ditugun mila bidezidorrak, bideak, saltoak ezagutzea, naturaz eta inguruan ditugun naturguneez gozatzea. Eta jakina, hori guztia ingurunearekiko errespetuaren premisatik abiatuta.

"Mountain Bike" hasi zenetik, gizonen parte-hartzea bakarra edo nagusia izan da. Gure klubaren lehentasunezko helburua emakumeek kirol hau gozatzea eta partekatzea da, gaur egun gizonezkoen parte-hartzea nagusi baita. Gure ustez, parte-hartze hori funtsezkoa da berdintasunezko gizartea lortzeko, sexuagatik diskriminatzen ez duena. 

3- Zein nolako ekintzak burutzen dituzue urtean zehar?

Urtero "Mountain Bike" martxa antolatzen dugu, 400 parte-hartzaile biltzen dituena eta Mugarra eta inguruko bidezidorrak zeharkatzen dituena. Asteburuetako irteerak antolatzen ditugu gure kirolaz, paisaia berriez, bidezidorrez, bideez eta abarrez gozatzeko. Igandero klubeko irteera bat dago, Durangoko mugikortasunaren astean parte hartzen dugu, LILAKROSAn parte hartu dugu, bidezidorrak sasiz garbi mantentzen ditugu itxi ez daitezen, Movember mugimendua...

4- Pandemiaren ondorioz, askok bizikleta hartzera animatu dira lehenengoz. Txirrindulari berri hauei aholku bat eman beharko bazenie, zein izango litzateke? 

Jarraitutasuna eman diezaiotela, pertseberantzia, onura asko dituela, oso dibertigarria eta osasungarria dela, lagun asko egiten dituzula, ingurua ezagutuko duzula, ziur hurbilean espero ez zenuen txokoren bat ere aurkituko duzula, eta beti ere, pedalei ematean, ez ahaztu kaskoa. 

Hasi badira, badakigu lotu egingo direla! Zalantzarik baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan, mundu guztiarentzako mailak baititugu.

5- Elkartearen inguruko informazio gehiago izatea gustatuko litzaidake. Non aurki dezaket? 

Web orri bat dugu (www.durangomtb.com), bertan informazio guztia aurki dezakezu, Facebook (Durangomtb Sapubike), twitter edo info@durangomtb.com helbide elektronikora mezu bat bidal dezakezu. 


6- Kide berria izatea gustatuko litzaidake, zer egin beharko nuke

18 urte baino gehiago izan behar dituzu. Gurekin harremanetan jar zaitezke gure web-orriaren bidez. Bertan, "Klikatu" egin behar duzu bazkide egiteko, inprimaki bat jasoko duzu eta zurekin harremanetan jarriko gara.