La Duranguesa Txirrindulari Elkartea

La Duranguesa Txirrindulari Elkartea

1- Nortzuk zarete?

Duranguesa Txirrindulari elkartea 1936an sortu zan. Klubak kategoria guztietako lasterketak antolatzen dauz, Eskolateko, karrera, juniorrena (Bugallo Memoriala), Elite/23 azpiko karrera (Bugallo Memoriala) eta Durango Durango Emakumezko saria UCI. Karreren antolakuntzatik aparte kategoria desberdineko taldeak daukaz.

Eskolak: Duranguesa DURANGALDEKO BIZKLETA ESKOLAREN barne dago. Bertan 6tik-14 urte bitarteko umeak daukaguz (40-50 inguru). Mountain Bike eta bidezko txirrindularitza praktikatzen dabe.

Kadeteak: 14-16 urte bitarteko txirrindulariak Gaursa Taldean korritzen dabe.

Juniorrak: 16-18 urte bitarteko txirrindulariak Gaursa Rent a Car La Tostadora taldean korritzen dabe

23 urte Azpiko Txirrindulariak: Eiser-Hirumet Taldean korritzen dabe

Neskak: BIZKAIA DURANGO Talde profesionala 

2- Zein da Elkartearen helburua?

Umeei eta gazteei bizikletako disziplina desberdinetan hasteko aukera emotie (Pista, MTN eta bidezkoa). Umeekaz helburu haundiena ondo pasatzea da eta noski kirola egitea. Txangoak egiten doguz Landa-ko edo Garaiko pantanora eta bertara gurasoak etorten dira ere euren bizikletakaz.

3- Zein nolako ekintzak burutzen dituzue urtean zehar?

Aurretik azaldu dodanaz aparte Elkartruke programa bat daukagu inglesa ikasteko. Azkenengo urteetan ia 30 txirrindulari programa honetan parte hartu dabe Inglaterrara eta eskoziara joan da.

4- Pandemiaren ondorioz, askok bizikleta hartzera animatu dira lehenengoz. Txirrindulari berri hauei aholku bat eman beharko bazenie, zein izango litzateke? 

Astiro astiro hastea lesioak ekiditzeko. Beti trafikoko normak errespetatuz.

5- Elkartearen inguruko informazio gehiago izatea gustatuko litzaidake. Non aurki dezaket? 

6- Kide berria izatea gustatuko litzaidake, zer egin beharko nuke

Telefonoz deitu edo email bat bialdu aurretik idatzi dodazan telefonoetara edo emailetara