Bike for Yemen

Bushra Al Fusail

#BikeforYemen 

Yemen, ofizialki Yemengo Errepublika (arabieraz: الجمهوريّة اليمنية Al-Jumhla riyya al-Yamaniyya), Ekialde Hurbilean eta Afrikan dagoen bi kontinenteko herrialdea da. Bere asiar zatia Mashreqen dago, Arabiako penintsularen hegoaldean, arabiar itsasoak, Aden golkoak eta Itsaso Gorriak inguratua Asian. Socotra uhartea Afrikako plataforma kontinentalean dago. Oman eta Saudi Arabiarekin muga egiten du. Arabiar penintsulako estatu errepublikar bakarra da eta bere hiriburua Sanaah da. 

Yemengo hiriburuan, Sanaahn, Bushra Al Fusail aktibista gaztea bizi da eta berarekin, #BikeforYemen mugimendua jaiotzen da. 

2015ean, hiria kontrolatzeko gerra zibilean, Yemengo portua blokeatuta geratu zen, erregaia eta bizi-baliabideak herrialdean sartzea galaraziz. Horren ondorioz, Yemengo gizonak bizikletak garraiobide gisa erabiltzen hasi ziren.

Baina zer gertatu zen emakumeekin? Haiek ez zuten bizikletarik, eta haietako askok ez zuten ezta ibiltzen ikasteko aukerarik ere izan, Yemengo emakumeak baztertuta eta haien eskubideak mugatuta baitzeuden. Egoera honi erantzuteko Bushra Al Fusailek sare sozialen bidez antolatutako #BikeForYemen kanpaina sortzen da. 80 emakume gonbidatu zituzten bizikleta klase batera eta hirian zehar paseatzera, euren eskubideak aldarrikatuz eta egoera zibilagaren aurka eginez

Ordu eta erdiz Bushra Al Fusailek argazkia atera eta ekitaldia grabatu zuen Nina Aqlanekin batera, aireportua bonbardatu baino lehen maiatzean Sana 'a-tik atera zen neska gaztearekin batera. 

Nina Aqlan y Bushra Al Faisal. https://thecorrespondent.com/ 
Biking for Yemen film laburra. Journeyman Pictures kanalak Youtuben partekatutako bideoa.

Ekitaldiaren ostean, Bushrak honako hau argitaratu zuen: "Txirrindularitza izan zen gure modua erakusteko ezerk ezin gaituela geldiarazi, ez bonbardatu, ez tabu kulturalak, hau da gure eskubidea; bizitzeko eta mugitzeko eskubidea dugu" 

Bushra al-Fusailen argazkia
Yemengo emakumea presidentearen jauregitik igarotzen den errepidean. Bushra al-Fusailen argazkia. 

Sare sozialetan izandako erantzuna hain handia izan zen, New Yorketik Kairora eta Australiatik Parisera bizikletaz ibilaldi solidarioak antolatu zituztela. 

Yemeni Women Bike facebook web gunean publikatutako argazkia. Solidarity from Netherlands izenpean
Yemeni Women Bike facebook web gunean publikatutako argazkia. Solidarity from Afghanistan izenpean
Yemeni Women Bike facebook web gunean publikatutako argazkia. Solidarity from Madrid izenpean

Hurrengo sare sozialetan mugimenduarekin loturiko argazki guztiak ikus daitezke:

YemeniWomenBike 

#bikeforyemen

#bike4yemen






Astiberri argitaletxeak eleberri grafiko bat argitaratu du Bikeforyemen mugimenduari buruzko informazioa zabaltzeko, baita emakumearen egoerari eta herrialdeko gatazkari buruzkoa ere .