Amsterdam Kasua

1930

II. Mundu Gerra baino lehen, herbeheretar gehienek bizikleta erabiltzen zuten haien ibilbideak egiteko.

1950

II. Mundu Gerraren ondoren, 50. eta 60. urteetatik aurrera gero eta auto gehiago erosten hasi zirenez, bizikleten erabilera murrizten hasi zen, eta urtero % 6 jeitsiz. Ondorioak laster agertu ziren.

Alde batetik, hiriko hirigintza aldatzen hasi zen, auzo osoak bota zituzten motordun ibilgailuari lekua emateko eta, bestetik, istripu eta harrapaketen kopuruak igotzen hasi ziren.

1970

1971. urtean, harrapaketen ondoriozko heriotzak 3.300 izan ziren, eta horietatik 400 umeak ziren, horietako bat, Vic Lan-Genhoff kazetariaren semea izan zen. Ondoren, aldizkari baten izenburupean Stop de Kindermoord (Stop haurren heriotzari) hitza sortu zuena izan zen.

Stop Kindermoordek oso garrantzitsuak izan ziren protesta-mugimendu sozial talde aktibista bat bideratu zuten heriotza horien amaieraren alde eginez, haurrak automobiletatik babesteko eta bide-segurtasuna areagotzeko kanpaina bat abian jarriz.

Hamarkada honetan, haurrek berebiziko garrantzia izan zuten. Haur gisa zituzten eskubideak eskatuz mobilizatu ziren, askatasunez eta segurtasunez jolastu ahal izateko. Sinadurak biltzen hasi ziren eta mahai politikoetaraino iristea lortu zuten, proposamenak azaltzeko.

Fotografía: https://www.cinetecamadrid.com
Fotografía: https://www.dutchreach.org
Fotografía https://www.dutchreach.org
Fotografías: https://medium.com/ 
Fotografía: https://lcc.org.uk/ 

"Film honek hunkitu egin ninduen. Auzo dekadente honetan bizi diren haurren egoera modu ederrean erretratatu zen euren begien bidez. Amsterdamgo Han Lammers errejidoreak une zaila izan zuen beraiekin, nahiz eta nahi duten gauza bakarra jolastea izan. Ez da erraza izango trafikoari kaleak ixtea, gidari amorratuarekin izandako gertaeraren berri eman zuten bezala; izan ere, gidari amorratua oldartu egin zitzaien helduei, eta haurrei lagundu zieten kalea ixten. (Leeuwarder Courant, 1972ko martxoaren 17a).

1972ko telebista-dokumental baten laburpena, Amsterdamgo auzo zahar bateko haurren trafikoaren egoerari buruzkoa. http://pueblobicicletero.org/ninasyninosdeamsterdamcombatenalosautos/ 

Eta gaur egun...

Hitzak soberan daude