Durangoko

MUGIKORTASUN SEGURUA

Programa

Ongi etorri

Web gune hau helburu nagusia batekin sortu da: informazioa partekatzea, kontzientziatzea eta pertsona guztientzako mugikortasun seguru eta iraunkorra sustatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaintzea. 

Zergatik?

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, bideko ezbehar-tasa 10 eta 19 urte bitarteko gazteen heriotza-kausa nagusietako bat delako, eta giza faktorea da kasuen %98an. 

Zertarako?

Joan-etorri seguru eta iraunkorrak sustatzeko beharrezkoak diren hezkuntza-tresnak ikastetxeen, ikasleen eta gainerako bide-erabiltzaileen eskura jartzeko.

Gure helburu nagusia arazo horri eraginkortasunez heltzea da, gorabeheren tasa murriztuz, trebetasunak, balioak eta jarrera positiboak sustatuz hezkuntzaren bidez. 

Zelan?

Gure udalerriko 3.000 parte-hartzaile baino gehiagori Hezkuntza eta Bide Segurtasuna hurbiltzea, 6 urteko ikasleetatik hasi eta hirugarren adinekoetaraino.

Talde bakoitzarentzako material pedagogiko espezifikoa garatzen lan egiten dugu. Hori lortzeko, Udal Hezkuntza Programa integral bat sortu genuen, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak ardatz nagusi gisa proposatutako Mugikortasun Segururako Gaitasunak eskuratzea ardatz duena. 

3. Helbura. Osasuna eta ongizatea.

3.6 2020rako, erdira jaistea munduan zirkulazio-istripuek eragindako heriotzen eta lesioen kopurua 

4. Helburua. Kalitazteko hezkuntza

4.1 Hemendik 2030era bitarte, haur guztiek lehen eta bigarren hezkuntza amaitzen dutela ziurtatzea, doakoa, ekitatiboa eta kalitatezkoa izan behar baitu, eta ikaskuntza-emaitza egoki eta eraginkorrak sortu behar baititu.

4.7 Hemendik 2030era bitartean, ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoak eskura ditzaten ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako hezkuntzaren eta bizimodu jasangarrien, giza eskubideen, genero-berdintasunaren, bakearen eta indarkeriarik ezaren kultura sustatzearen, munduko herritartasunaren eta kultura-aniztasunaren balorazioaren eta kulturak garapen jasangarriari egiten dion ekarpenaren bidez. 

11. Helburua. Hiri eta Komunitate jasangarriak. 

11.2 Hemendik 2030era bitarte, garraio-sistema seguruak, eskuragarriak, irisgarriak eta jasangarriak eskaintzea guztientzat, eta bide-segurtasuna hobetzea, bereziki garraio publikoa zabalduz, arreta berezia jarriz zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen, emakumeen, haurren, desgaitasunen bat duten pertsonen eta adinekoen beharrizanei.


11.7 Hemendik 2030era bitarte, berdeguneetarako eta espazio publiko seguru, inklusibo eta irisgarrietarako sarbide unibertsala ematea, batez ere emakume eta haurrentzat, adinekoentzat eta desgaitasuna duten pertsonentzat.

Prebentzioa sustatzen dugu bakoitzaren autonomia eta erantzukizuna partekatzean, helburu komun batean