Araubizi

Sketchak

01_Elementuak_eus.mp4

ELEMENTUAK


Mikele bizikletarekin paseatzera joango da, baina badirudi zerbait ahaztu duela.

Aholkulariak bertara gerturatu dira irten aurretik eraman behar dituen segurtasun-elementuak gogorarazteko.


ABIADURAK


Oraingoan, erreportariak lagun bikote bat elkarrizketatuko du bizikleta erreitik edo partekatutako guneetatik bizikletaz ibiltzean har daitezkeen abiadurei buruz.

Aholkuak itzuli dira eta oraingoan trikimailu txiki batzuekin abiadura guztiak kudeatzen jakiteko

02_Abiadurak_eus.mp4
03_Lehentasunak_eus.mp4

LEHENTASUNAK


3 gurutzaketa, 2 aukera eta tablet 1.

Nork gurutzatu behar du lehenago?

Norena da lehentasuna?

Behar bezala aukeratuko al dituzte erantzunak gure parte-hartzaileak egoera bakoitzean?


DURANGOTIK_30Km/Ora


Sarean dabiltzan challengeak ez dute beti imitagarriak izan behar. Zoritxarrez erronkari aurre egin ez zioten bi pertsona elkarrizketatu genituen. Hala ere, udalerrian zirkulatzeko abiadura murriztuari esker (30 km/h), ez zuten lesio larririk izan.

04_Durango30_eus.mp4
05_Seinaleak_eus.mp4

SEINALEAK_BIZIKLETAN_JOANDA


Durango bizikleta-sare bat duen herria da, eta hainbat seinale aurki ditzakegu bertan. Aholkulariek elkarrizketan parte hartzen dute, modu seguruan zirkulatzeko ezinbesteko argibide batzuk emateko.


SKATE_ETA_PATINETETEAK


Skateak eta patineteak bizikletaren lekua irabazten ari dira. Gero eta pertsona gehiago animatzen dira joan-etorriak egiteko, baina gaur egun nondik joan behar dute?

Aholkularien taldea bueltan ditugu, modu seguruan patinatzeko argibide berriekin.

06_Skate_eus.mp4
07_Bidegorria_eus.mp4

EZ_IBILI_BIDEGORRITIK!


Oinezkoen artean modan jarri den arrisku handiko erronka bidegorritik ibiltzea da. 

Jabetzen al dira zein arrisku dakarren beraientzat eta txirrindularientzat?

Aholkulari-taldea serio jartzen da honako gomendio hauek emateko.


BIZIKLETAK_ETA_ESPALOIAK


Ikasgeletan lanzten diren bide-hezkuntzako saioek, mugikortasun seguru eta prebentiboa lortzeko behar diren trebetasunak garatzeko balio dute.

Lagunartean izandako WhatsApp elkarrizketa honetan, bizikletekin eta oinezkoekin partekatutako guneetan modu desegokian zirkulatzearen arriskuaz hausnartzen dute eta Maialenen amamari gertatutakoa kontatzen digute.

08_Espaloitik16_eus.mp4
09_Pasapalabra_eus.mp4

HITZAPASA 


Hezkuntza eta Bide Segurtasunarekin lotutako edukiak biltzen dituen hitzapasa dibertigarri batekin amaitzen da saioa.


Galdera guztiak asmatuko zenituzkete?


AZKEN_HITZAK


Behin programa amaituta, taldekideak programa egiteko jantziak eranzten dituzte eta errealitate honen beste aldea erakusten digute, istripuen kopuruak jaisten jarraitzeko deia eginez

10_Azken hitzak_eus.mp4
Iragarkia_01_eus.mp4

1. IRAGARKIA._ABIADURA_NEURGAILUA


Abiadura neurgailu bat erostea pentsatu duzu eta ez zara erabakitzen zein hartu?

 Agian hau izan daiteke zurea!


2._IRAGARKIA._ARGIAK


Segurtasun-agintariek ohartarazten dute bizikletako elementu islatzaileak nahitaezkoak direla

Horrelakoa behar izanez gero, joan zaitez hurbilen duzun konfiantzazko dendara

Beti ere, kaskoarekin eta tinbrearekin ekipatuz.

Iragarkia_02_eus.mp4