Arautegia

Zirkulazioko Udal Ordenantzaren artikulu nabarmenak: 

Bizikletek zirkulatuko dute...

67 artikulua

Bizikletek bizikletentzako espresuki egindako bide-gorrietan zirkulatuko dute, betiere, oinezkoei lehentasuna emanez oinezkoen pasabideetan. Bizikletentzako bide-gorririk ez dagoen lekuan oinezkoen gune partekatutik edo galtzadatik zirkulatu beharko dute. Oinezkoen gune partekatuak seinaleztatua egongo dira bizikletek bertatik zirkulatu ahal dezaten.

Hamasei urtetik beherakoek espaloitik zirkulatu ahalko dute bizikletaz, betiere, oinezkoei lehentasuna emanez oinezkoen pasabideetan eta 10 km/h-ko abiadura gainditu barik. Halaber, etxeetako fatxaden ondotik zirkulatzea saihestuko dute.

Motorik gabeko patinek edo antzerako aparatuek...

68. artikulua

Motorik gabeko patinek edo antzerako aparatuek bizikletentzako bide-gorrietan, oinezko gune partekatuetan eta parke eta lorategietako ibilbideetan baino ez dute zirkulatuko, hortaz, ezingo dira zirkulazio-karriletan sartu. Dagozkien lekuetan dabiltzala egokitu egin beharko dute euren martxa oinezkoenari, eta, aldi oro, saihestu egingo dituzte oinezkoei eragozpenak edo arriskuak sortzea.

Oinezkoak ezin dira bizikletentzako bide-gorrietan ibili, bizikleta gainean doazenentzat baino ez direlako. Nolanahi ere, oinezkoek zeharkatu ahalko dituzte aipatutako bide-gorriak beste norabide bat hartu nahi dutenean, betiere, une horretan bide-gorrian bizikletarik ez dabilela konprobatu eta gero. Bizikletentzako karrilak gurutzatzeko horretarako jarrita dauden zebra-bideak erabiliko dituzte, eta zebra-biderik ez dagoen lekuan, perpendikularki gurutzatuko dituzte karrilok, betiere, ondo begiratuz bizikletaren bat edo patinen bat ote datorren.

Ziklistak taldean doazenean...

69. artikulua

Ziklistak taldean doazenean hirigunean zehar, semaforo-seinaleak errespetatu behar dituzte.

Bizikleta, motozikleta eta ziklomotore gidariek debekatuta daukate...

70. artikulua

Bizikleta, motozikleta eta ziklomotore gidariek debekatuta daukate gurpila altxatuz zirkulatzea galtzadan daudenean. Halaber, ziklomotor, bizikleta, monopatin edo antzerako aparatuekin doazenek debekatuta daukate martxan doan ibilgailu bati helduta joatea.

Oinezkoek, bidegurutze seinaleztatuetan, beti izango dute lehentasuna...

71. artikulua

Oinezkoek, bidegurutze seinaleztatuetan, beti izango dute lehentasuna bizikleta, patin eta motordun ibilgailuekiko. Bidegurutzetako ordena honako hau da:

1) Oinezkoak.

2) Bizikletak edo/eta patinak.

3) Motordun ibilgailuak.

Oinezkoen bideen eta bizikletentzako bide-gorrien arteko pasabideetan oinezkoek izango dute lehentasuna.

Bizikletentzako karrilen eta galtzadako bidegurutzeetan, lehentasuna bizikletadunek izango dute, salbu eta seinaleren bat ez badago kontrakoa adieraziz.

Bizikleta-karriletan doazen bizikletariek eta patinatzaileek abiadura...

72. artikulua

Bizikleta-karriletan doazen bizikletariek eta patinatzaileek abiadura geldoan joan behar dute eta, betiere, abiadura hauek gainditu barik:

Pilaketaz hauxe ulertzen da: bizikletaren eta oinezkoen artean metro 1 baino gutxiagoko tartea egotea edo, zuzenean joanda, 5 metro baino gehiago ezin zirkulatu daitekeenean. Pertsona asko pilatzen diren kale eta hiribideetan, Udalak egoki deritzon murrizketak ezarri ditzake eta, betiere, gunea behar den moduan seinaleztatuko du eta alternatibak eskainiko.

Bizikletek eraman behar dute...

73. artikulua

Bizikletek txirrina eraman behar dute, eta gauez doazenean argiak eta elementu erreflektagarri homologatuak ere bai, oinezkoek eta auto-gidariek ikusi ahal ditzaten.

14 urtetik beherako bizikletari eta patinatzaileek kaskoa eraman behar dute.