Tutera Kantuz abesbatzak, hemengo elkarte kulturala denez, Tutera eta Erriberako musika taldeen artean, erreferente bat izateko helburua dauka, bereziki euskeraz abesten dugu, baina gaztelaniaz eta beste hizkuntz eta kulturetan ere bai.
Elkarte hau, laguntzaile bazkide bezela edo ta kolektiboko parte hartzaile bezela, parte hartu nahi duen edozein pertsonari irikita dago.
Tutera Kantuz, ikastolako umeekin, olentzero egunean eta ikasturteko beste ekintzetan ere, lagundu eta parte hartzeko asmoarekin, 2005eko azaroan hasi zen.
Kantu-zale talde txiki bat Elena Etxezarretarekin harremanetan jarri zen, eta bere zuzendaritzapean, Alberto Santosek harmonizatutako bi eguberrietako kanta prestatu zituzten.
Ondoren, Agate deunaren koplak, eta hortik hilabete gutxira, 2006an, batez ere euskaraz ziren dozenaren bat abestirekin, Castel-Ruizeko areto nagusian, lehenengo kontzertua antolatu zen.
Hurrengo urteetan, ahots berrien gehitzearekin eta errepertorioaren handitzearekin batera, urteroko egutegi honekin ohizko emanaldiak egiten dira.