Zurriola Ikastolako ikasle talde bat gara eta Karramarro Ermitaua izena jarri genion geure buruari. Partaideak Intza Alejandro, Leire Ikatzategi, Iraia Troitiño eta Uxue Uriarte gara, eta ingurumen bizi eta osasuntsu baten alde egiten dugu.
Produktu hau egiteko ideia ikastolako gure bizipen propiotik bururatu zitzaigun. Konturatu ginen, txikitan, batez ere LHn eta HHn, itsas hondakinei buruz jaso genuen informazioa ez zela nahikoa eta jasaten ari garen larrialdiaren aurrean itsututa genbintzala.
Hori horrela ikusita, errekurtso falta bati atxikitu genion arazoa. Beraz, informazio garrantzitsu guztia bilduko zuen biltegi bat bezala enfokatu genuen gure web orria. Baina dibulgazioan soilik arreta jartzea ez zitzaigun erabilgarria iruditu eta arazoari aurre egiteko alternatibak eta umeentzako ekintza dibertigarrik gure web orrian barneratzea erabaki genuen.
Egoera kontuan izanda, hauek dira gure helburu nagusiak:
Adin guztietako pertsonengan kontzientzia sortzea
Hondakinen kontsumoa murriztea
Lur planetari etorkizun duin bat ematea
Fauna eta flora babestea
Itsas hondakinen egoerari buruz kontzientzia sortu eta zabaldu nahi genuen. Adin guztientzat zuzendua dago, metodologia desberdinak erabilita modu didaktiko eta entreteniagarrian barneratu daitezen edukiak. Beraz, eskoletan itsas hondakinei buruz irakasteko baliabide egokia da, irakasle zein ikasleei zuzenduta baitago.