Itsas hondakinak jatorri antropikoa duten solido manufakturatuak dira, itsaso edo kostalde inguruetan baztertuta gelditzen direnak.
Gaur egun, 2018an egindako estimazioen arabera 150 milioi tona plastiko daude itsasoan, planetaren egonkortasunari begira kopuru jasanezina dena. Baina etorkizuna are okerragoa da, 2040 urterako kopurua 788 milioi tonetara iritsiko dela aurreikusten baita.
2016ean egindako ikerketen arabera, hondakin hauen %80a barnealdeko herrietan sortua da eta %20ak soilik du itsas jatorria.
Iturria: Informe de resultados 2021 España PROGRAMA DE SEGUIMIENTO DE BASURAS MARINAS EN PLAYAS (MITERD). MATERek sortutako grafikoak.
Datuetan ikusi daitekeen bezala, hondakin nagusiak plastikoak dira, zehazki mikroplastikoak (2.5mm-0,5mm arteko plastikoak) edo mesoplastikoak (5mm edo gutxiagoko plastikoak).
Plastikoak itsas hondakinen gabezia larriena agerian uzten dute, ez baitira inoiz desagertzen; txikitu besterik. Hala eta guztiz ere, gainantzeko produktuak desagertze denbora oso luzeak dituzte. Bitarte horretan itsas inguruan noraezean ibiltzen dira.
Iturria: Informe de resultados 2021 España PROGRAMA DE SEGUIMIENTO DE BASURAS MARINAS EN PLAYAS (MITERD). MATERek sortutako grafikoak.
Itxura honetako mikroplastikoak gaur egun edozein hondartzatan topatu ditzakegu.
©Australian Institute of Marine Science 1996Hondakinen erabilera neurrigabe honek ingurumenean eta gizakiongan ondorio larriak ditu: pilaketa, plastikozko irlak sortzea, ozeanoen kutsatzea eta berotegi efektua areagotzea, beste batzuen artean.
ITSAS HONDAKINEN PILAKETA
Hondakinen pilaketak ilusio faltsu batean bizitzea eragiten digu, izan ere, itsas-hondakinen %15a bakarrik pilatzen da kostaldean. Beste guztia hondoan ezkutatzen da, gizakiak ikusi ezin dugun lekuan.
PLASTIKOZKO IRLAK
Nahiz eta %15ak gutxi dirudien, pentsamendu hori errealitatetik oso urrun dago. Itsasoko plastikoaren %15a nahikoa da 5 plastikozko uharte sortzeko ozeanoen erdian. Baina uharte horiek ez dira Laida edo Santa Klarakoen antzekoak: Ipar Ozeanoko Irlak 3 aldiz Frantziaren azalera du (1,6 milioi km2).
Iturria: Lebreton , L.. Slat, B., Ferrari, F. et al. Evidence that the Great Pacific Garbage Patch is rapidly accumulating plastic. Sci Rep 8, 4666 (2018). https://doi.org/10.1038/s41598-018-22939-w
OZEANOEN KUTSATZEA
Erlazio zuzena dago ozeanoaren eta gure osasunaren artean.
Ozeanoko fitoplanktonek sortzen dute planetako oxigenoaren %50-%75. Nahiz eta Amazonas ohian tropikalari atxikitzen zaion, ozeanoak dira planetaren birika. Gainera, itsasoko bizidunak gure dietan funtsezkoak diren nutrienteen (proteina, bitamina,..) iturri dira.
Ozeano eta itsasoak milaka espezierentzat habitatak eta planetako biodibertsitatearen euskarri nagusienetako bat dira. Baina, bere kutsaduraren eraginez, Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa berri baten arabera, itsas espezieak lehorreko espezieak baino bi aldiz azkarrago ari dira desagertzen. Desagerpen abiadura horren arrazoietako bat itsasoko bizidunak plastiko hondakinetan trabatzea eta plastikoa jatea dira. Horrela banako asko ito edo egiten dira. Animaliek jasandako ondorioak atalean (orriaren amaieran) irudi harrigarriak ikusiko dituzu.
BEROTEGI EFEKTUAREN AREAGOTZEA
Ozeanoak klima erregulatzaileak dira karbono gordailu gisa jarduten dutelako. Horrela, klima aldaketa moteltzen dute. Giza jardueretan sortutako karbonoaren %30 bereganatzen du itsasoak, atmosferara isurtzea saihestuz.
Gainera, hondakin plastikoak itsasoan flotatzen ari direla eguzki erradiazioaren eraginpean zatitzean, berotegi efektua areagotzen duten 2 gas sortzen dituzte: metanoa (CH4) eta etilenoa (C2H4).
Iturria: IPCC
EAEn plastikoaren kudeaketa onargarria den, oraindik badago hobekuntza aukera.
PLASTIKO KUDEAKETA
1950 eta 2015 urteen artean 6.300 MT plastiko sortu zirela estimatzen da. Baina plastikoaren birziklatze tasa %9koa soilik da gaur egun. Beste %91ak ingurunean bukatzen du, gas moduan atmosferan edo biosferan solido egoeran.
2021ean Foru Aldundiak hirietako hondakinen kudeaketari buruz publikatu zuen txostenaren arabera, Gipuzkoako hondakin guztiak erraustegietara edo birziklatze plantetara bideratzen dira.
Gaikako hondakinen bilketa %40ekoa da. Ondorioz, %60 errefusa moduan erraustegietara doa
Birziklatze tasa orokorra %55,3koa zen.
Eduki ontzi horien birziklatze tasa %76,94 zen. (Baina birziklagarria edo birziklatuari dagokio ehuneko horrek?)
Iturria: https://www.ghk.eus/mapa de-infraestructuras.htm https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/gipuzkoak- birziklapenean duen lidergoa - sendotu - du eta - gaikako bilketa- 60tik- gorakoa- da.
Sartu zure bizilekua eta zure plastikoek itsasoan egiten duten bidaia ikusi
Galdera azkar batzuk erantzunda, munduko biztanle guztiek zure bizimodu bera izango balute beharko liratekeen Lur Planeta kopurua zenbat den jakingo duzu.