Search this site
Embedded Files
BasquESG Ekimenaren Irakasleen hautaketa
  • Hasiera
  • BasquESG
  • Hautaketa-prozesua
  • Baldintza ekonomikoak
  • Zure hautagaitza aurkeztu
  • Harremana
BasquESG Ekimenaren Irakasleen hautaketa
  • Hasiera
  • BasquESG
  • Hautaketa-prozesua
  • Baldintza ekonomikoak
  • Zure hautagaitza aurkeztu
  • Harremana
  • More
    • Hasiera
    • BasquESG
    • Hautaketa-prozesua
    • Baldintza ekonomikoak
    • Zure hautagaitza aurkeztu
    • Harremana
CASTELLANO

BASQUESG 

EKIMENA


BasquESG ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Ogasun eta Finantza Sailak eta Lehendakaritzak sustatu dute, eta Euskadiko 2030 Industria Planean jasota dago. Haren helburua ESG ebaluazio-sistema sinple, komun eta Europarekin bat datorrena jartzea EAEko ETE industrialaren eskura da. BasquESG ekimenak euskal ETEei erraztuko die jasangarritasun-txostenen eskakizunak betetzea eta negozio-aukera berriak eskuratzea, haien lehiakortasuna bultzatzeko eta finantzaketarako eta merkatu berrietarako sarbidea hobetzen ere lagunduko du.

BasquESG ekimenak aukera emango die ETE-ei:

  • Ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-arloetan (ESG) egindako lana ebaluatzea.

  • Iraunkortasunari buruzko informazioa ematea, Europako VSME estandarraren arabera.

  • Bere sektorearekiko balorazio konparagarria eta posizionamendu erlatiboa lortzea.

  • Hobekuntza-arloak identifikatzea eta haien lehiakortasuna, erresilientzia eta balio-katean duten zeregina indartzera bideratutako ekintza-planak definitzea.

ESG (Environmental, Social and Governance) sistemak enpresen ingurumen, gizarte eta gobernu oneko jarduna neurtzea du helburu. Europako Batzordeak azpimarratu du ESGa funtsezko elementua dela merkatu globaletan Europako enpresen gardentasuna, konfiantza eta lehiakortasuna bermatzeko, eta dagoeneko gomendatu du EFRAGek garatutako VSME estandarra, ESGaren ebaluazioa eta txostena egiteko. EFRAGek aurkezpenean parte hartu du, eta Europako Batzordearen finantza- eta jasangarritasun-informazioaren arloko entitate aholkularia da. Horregatik, ETEetan ESGa ezartzea bultzatzen du, finantzaketa lortzeko, inbertsioak erakartzeko eta bezeroen eta erregulatzaileen eskariei erantzuteko bide gisa.

BasquESG ekimenarekin, Euskadi erreferentziazko lurralde gisa finkatzen da Europan ESG estandarrak ezartzeari dagokionez, lankidetza publiko-pribatu eredugarri bati esker.

Euskal enpresa traktore handiek eta finantza-entitateek bat egin dute sektore estrategikoetan lurraldeko industria-sarea eraldatzeko proiektu honekin; sektore hauetan, hain zuzen: energia, erregai berriztagarriak, aeroespaziala, sare adimendunak eta biltegiratzea, mugikortasun jasangarria, automobilgintzako osagaiak eta metalurgia.

Parte hartuko duten euskal enpresa handiek beren enpresa hornitzaileak trakzionatuko dituzte, batez ere ETEak. Horiez gain, EAEko bi finantza-entitate nagusiak daude, eta horien zeregina izango da kapitala mobilizatzea ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-irizpideak (ESG irizpideak) betetzen dituzten enpresetarantz.

Enpresa traktoreak eta finantza-entitateak ez ezik, Euskalit ekimenaren parte ere bada, ETEei laguntzeaz eta parte hartzen duten ETE guztiei prestakuntza eta trebakuntza eskaintzeaz arduratzen den entitatea. 

Ihobe sozietate publikoak jardungo du proiektuaren idazkaritza teknikoan, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila proiektuaren buru dela, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailarekin eta Lehendakaritza Sailarekin lankidetzan.

Ekimenak kanpoko aholkulari talde bat ere izango du, Confebaskek, Elkargik, MONDRAGON Corporationek eta Eusko Ganberek osatua. 

Proiektu pilotu baten bidez jarriko da abian ekimena, VSME tresnak euskal enpresetan duen aplikagarritasuna ezagutzeko eta gainerako euskal ETEetan behin betiko hedapena prestatzeko. Proiektuaren iraupena 2026-2028 bitartekoa izango da.


Google Sites
Report abuse
Page details
Page updated
Google Sites
Report abuse