HAUEK GARA, MEMENTUZ, BASO BIZIAK PLATAFORMA OSATZEN DUGUN TALDEAK

UHANDRE 

ARTIAKO LAGUNAK

WEB ORRIRAKO TAULA

BASO BIZIEN ALDE, EUKALIPTORIK EZ

Bertako baso bizien alde sinadura bilketa abian

 ( Garazi Zabaleta @tirikitrann 2021eko ekainaren 03a )

ALOÑA JAUREGI. BASO BIZIAK PLATAFORMAKO KIDEA

«Bertako basoen eta espezieen hedapena bultzatu behar da»

Hainbat herritako elkarteak batu dira Baso Biziak plataforma berrian. Eukaliptoa espezie inbaditzaileen zerrendan sartzea nahi dute, legez landaketa horiek debekatzeko eta bertako basoen alde apustu egiteko.

BASO BIZIEN ALDE, EUKALIPTORIK EZ   dokumentua aurkeztu genuen ekainaren 12an, Dimako baserri batean. Ikusi HEMEN.

2021-06-28

Diman Baso Biziak Plataforma aurkeztu da. Plataforma talde ekologista (tartean Eguzki), natur talde eta batez ere herri eta eskualde mailako basogintzaren beste eredu bat aldarrikatzen duten hainbat elkartez osatua dago. Prentsaurrekoan Biolur eta EHko nekazal munduko elkarteen babesa jaso du. Prentsaurrekoaren ostean, eukalipto landaketa bat bota dute, baso bihurtzeko asmoz,  bertako espezieen landaketa batez ordezkatzeko.