Sortu zure podcasta, DBHkoentzako ikastaroa
Sortu zure podcasta, DBHkoentzako ikastaroa
DBHko ikasleen artean ahozkotasuna sustatzeko, bereziki, antolatu du Atxutxiamaikak "sortu zure podcasta" ikastaroa; Danobat kooperatibaren babesari esker. Horrez gain, nerabeentzako ikus-entzunezko edukia, euskaraz, sortzea ahalbidetuko du ikastaro honek.
Zure ahotsa entzunarazi nahi al duzu?
DBHko ikaslea zara, eta zure podcast propioa sortu nahi duzu? (banaka nahiz taldeka sortu daiteke)
Ikasi grabatzen, editatzen eta istorioak kontatzen ikastaro honetan
Doakoa
Urritik abendura
Astean behin, 14:30-16:00 (interesdunekin zehaztuko dira eguna eta ordutegia)
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak garatu du ikastaro hau, Danobat kooperatibaren babesari esker.