Astigarragan DBH-ko institutu bat lortzeko sortu den herri mugimendua da, Astigarragako guraso elkarteak bultzatua.
Astigarragako udalak lur sail bat erosi eta hiritartu behar du
Hezkuntzak eraiki behar du DBH-rako eraikina
Astigarragako haurrak Martuteneko Arantzazuko Ama BHI eskolara joaten dira 12 urtetik aurrera.
Dagoeneko ikasleen 2/3 astigartarrak dira
Jangelako leku faltagatik 2018/2019 ikasturtean egunero jarduera trinkoa egiten hasi dira
Eskolaz kanpokoetara edo jangelara geratzen diren haurrek ez dute autobus zerbitzurik bueltatzeko. Autobus publikoan bueltatu behar dira herrira beraiek bakarrik (1 eta 2 mailakoak, 3 eta 4 mailakoak beti egiten dute joan etorria bere kontura)
Martuteneko DBH-ko eskolak gaitasunik ez duenean inguruko haur denak hartzeko (Martutene, Txominenea, Astigarraga) Hezkuntzan "alarma gorria" piztuko da eta momentu horretatik aurrera hezkuntzak DBH berri bat eraikitzeko makinaria martxan jarri beharko du. Momentu horretan etxerako lanak eginak egon behar dute (partzela hiritartua eta eraikitzeko baimena duen eremua eskuratua). Momentua iristen denean Txominen etxerako lana eginda badago eta Astigarragan ez, DBH Txominen egingo litzake, ez Astigarragan.
Zure ingurukoekin gaiaz hitz egin eta antolatzen joango diren asanblada eta mugimendu ezberdinetan parte hartu. Lan talderen batean parte hartu nahi baduzu idatz ezazu AstigarragaDBH@gmail.com helbidera eta ongi etorria izango zara.