🗓📌Bihar 17.00etatik aurrera Erribera Kulturgunea parean egongo gara zuen sinaduren zain!
🗓📌¡Mañana a partir de las 17.00 estaremos esperando vuesrras firnas frente a la Erribera Kulturgunea!
💚Eta gainera, herriko honako puntuetan ere izango duzue sinatzeko aukera:
💚Recordad que también se puede firmar en los siguieten lugares:
Merke Azoka
Kiroldegia
Erribera Kulturgunea
Aek
Kiriketa Haurreskola
Ametsa Haurtzaindegia
Ixa Coviran
Ezpela Belar Denda
Ogi-berri (Urumea Berri)
Gnomos
Astihortz
More Kolore Ileapaindegia
Maieko Ileapaindegia
Yoss Ileapaindegia
Frantxilla Berri Jatetxea
Gerizpe Kafetegia
Eskerrik asko guztioi! 💪
Astigartarren aspaldiko ametsa da bertako haurrek Derrigorrezko Hezkuntza herrian bertan jaso ahal izatea. Aspaldiko ametsa, gauzatzeko bidean dena, duela 16 urte herritik sortu zen aldarrikapenak egindako bideari, eta azken hilabeteetan Astigarra gako Udalak eta Hezkuntza Sailak lankidetzan egin duten lanari esker.
Duela 20 urte Astigarragak 3.500 biztanle zituen. Gaur 7.200 biztanle pasatxo. Bikoiztu egin da biztan leria, eta EAEko jaiotze-tasarik altuenetakoa dugu. Udalak 2019an egindako biztanleriaren azterketa prospektiboaren arabera, 2025erako 8.000 biztanle ra iritsiko gara. Biztanle kopuru hori duten udalerri gutxi izango dira EAEn, baten bat baldin bada, DBHko ikastetxerik gabe.
Astigarragako Udal Gobernuaren ardurak amaituta, Hezkuntza Sailak eman behar ditu hurrengo pausoak, eta horietatik lehena da proiektua 2019-2023ko aurrekontuetan sartzea. Horregatik eskatu nahi diogu Eusko Jaurlaritzari har ditzala kontuan Astigarragako herriaren beharrak eta jar dezala martxan lehenbailehen institutua eraikitzeko prozedura, herriko haurrek herrian ikasteko aukera izan dezaten.
* 16 urtetik gorakoek bakarrik / S
DBH Astigarraga mugimenduaren lehen abesti ofiziala. Ikas itzazu gure abestia eta dantza!
Primera canción oficial del movimiento DBH Astigarraga. ¡Aprendete la letra y la coreografía!
📌Mugimenduarekin bat egiteko eta gure aldarrikapena gehiago ikusarazteko🧐
📌Martxoko azken ostiraletan umeak eskolara gure kamixetekin joateko deialdia luzatuko dugu aurrerago eta martxoak 29ko Giza Katean denok kamixeta horiekin joatea animatu nahi ditugu herritarrak.
ANIMA ZAITEZTE‼
DBH Astigarraga ORAIN!
Amaitu da DBH Astigarragako marrazki lehiaketa. Epaimahaiak lan oso zaila izan du jasotako artelan ugarien artean irabazleak aukeratzeko. Baina eztabaida ugariren ondoren hemen ditugu talde bakoitzeko irabazkeak:
6 urte baino txikiagoak: Maren
6-12 urte bitartekoa: Amets
12 urte baina handiagoak: Olatz
Zorionak hiru artistei eta mila mila esker partaide guztiei.
Handitzen ari den herria da Astigarraga. Dagoeneko gainditu dugu 7.000 biztanleko langa, eta goruntz jarraitzen dugu. Populazioa handitzeak, ordea, zerbitzuen beharra dakar, besteak beste, hezkuntzari lotutakoenak, tartean DBHa.
Gurean haurrek soilik 12 urte bete arte ikas dezakete herrian, hortik aurrera ez dute kanpora joan beste aukerarik. Bada denbora Astigarragan institutu bat eskatzen ari garela, baina Hezkuntza Sailak horren beharra badagoela onartu arren, ez dio lehentasunik ematen.
Oraingoz gauden bezala konpondu gaitezkeela. Hori da Jaurlaritzaren erantzuna. Unean uneko beharrei erantzuten die hark, denboran aurrera gehiegi begiratu gabe. Baina zenbakiek erakusten dute gero eta haur gehiago daudela herrian, eta beraz, gero eta gehiago izango direla urtetik urtera DBH ikastera herritik kanpo joan beharko dutenak.
Adibide bat jartzearren, aurten 43 haur daude Lehen Hezkuntzako azken mailan; baina datoren urtean 47 izango dira, eta bi barru 61.
Arazoa ez da bakarrik autobusez edo kotxez mugitu behar dutela beste herri batera joateko, baita gertuen ditugun institutuetan (Hernani eta Martutene) gero eta toki gutxiago izango dutela Astigarragatik doazen ikasleak ugaritu ahala.
Kontuan izanik, Astigarragako haur koputua biztanle kopuruarekin batera haziz doala, eta institutu bat ez dela bi egunetan eraikitzen, argi eta ozen eskatzen diogu Hezkuntza Sailari lehenbailehen has ditzala Astigarragan DBH bat egiteko tramiteak.
Astigarragak DBHa behar du, ez bihar, ez etzi, ORAIN baizik!!
Marraz ezazu zure irudimenean duzun Astigarragako DBHko eskola eder hori. Zuk nahi duzun materiala erabil dezakezu. Bidal iezaguzu zure arte lanaren argazki bat AstigarragaDBH@gmail.com helbidera egilearen izena eta adina adieraziz. Jasotakoen artean 3 saridun aukeratuko ditugu, bakoitza talde batekoa:
6 urte baina txikiagokoak
6-12 urte bitartekoa
12 urte baina handiagoak (helduak ere bai!)
Irabazleen marrazkiak sare sozialetan zabalduko ditugu eta leku oso berezia izango dute datorren hilabeteetan izango diren ekintzetan. Arte lanak bidaltzeko azken eguna abenduak 13.
Anima zaitez!
Pasa den asteko bileran urteko plangintza onartu zen. Ekintza desberdinak egingo dira urtean zehar. Ekintza hauek aurrera eramateko taldeak osatu dira eta hainbat tokitan jendea behar da. "Giza katean" taldean 4 pertsona behar dira. "Eragileekin bilerak" taldean ere jendea behar da (dokumentuan azalduta dago zer egin behar den). Animatzen dena whatsapetik abisatu edo emailez astigarragadbh@gmail.com. Koordinazio talde bat badago eta lan taldeak osatzen direnean hauekin biltzeko aukera izango duzue edozein zalanta argitzeko
Astigarragako Udal Gobernu berriak lehen bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin eta hitz egindakoari buruzko informazioa zabaltzeko bilera antolatu zuen Astigarraga DBH Orain plataformak. Bertan izan ziren Xabier Urdangarin alkatea, Roxali Fernandez Hezkuntza zinegotzia eta Andoni Gartzia Hirigintzakoa.
Ikastola handitzeko lanak
Astigarragako ikastola handitzeko asmoa ez da berria, eta joan den legealdian hainbat proiekturen artean Arrobitxulon eraikin berri bat egitea erabaki zuen Udal Gobernuak. Horrek hainbat abantaila izango lituzke, besteak beste, lanek ez luketela eraginik izango ikastolako jardunean eta inoiz haur kopurua gutxituko balitz, eraikin hori beste hainbat lanetarako erabili ahalko litzatekeela.
Arazoa da, une honetan eraikin hori ezin dela egin Ur agentziak uholde arriskuko eremuan sartua duelako Arrobitxulo. 2016tik indarrean den lege baten arabera eraikin publikoak ezin dira eraikin 500 urtez uholde arriskua duten eremuetan, eta horietako bat litzateke eraikin berria egin nahi zen eremua.
Egia da Urumea ibaiaren inguruetan lanak egiten ari direla uholde arriskua gutxitzeko, baina horien zain egoteak esan nahiko luke beste zortzi edo hamar urtean zain egotea. Bestetik, Lurralde Antolaketarako Departamentuari ere ez zaio tokia gustatu eraikina harrobi batean egongo litzatekeelako.
Hezkuntzak, hala ere, jakinarazi zien Udaleko ordezkariei beraiek ez zutela oraindik inolako erabakirik hartu eta Arrobitxulorako eraikinaren inguruko aurreproposamen baten zain zeudela —aurreko udal gobernuak egin behar zuen hori, baina ez zuen egin—. Horrez gain, Hezkuntzak onartu du LHrako lanak presazkoak direla, eta horregatik datozen lau urterako aurrekontuetan sartu du Astigarraga, nahiz eta txostenean diru kopurua eta epeak ez diren zehazten.
Horren aurrean, Astigarragako Udalak proposatu dio Hezkuntzari Arrobitxulon eraiki beharreann, egungo eraikina handitzea, areto handiaren gainean beste pisu bat eginez eta baratzaren inguruetan ere eraikiz. Proposamen zehatzagoa abendurako egingo luke Udalak, baina Hezkuntzak ondo ikusi du asmoa.
Horrez gain, Udalak herriaren beharrei buruzko azterketa eskatu dio Siadeco enpresari, harekin datozen urteetan beharko diren zerbitzuei buruzko informazio zabalagoa izateko.
Ikastolako zuzendaritzarekin eta Guraso Elkartearekin hitz egin ondoren, argitu dute matrikulazioan aldaketarik ez bada, datozen bi ikasturtetarako tokia badela ikastolan, baina hala ere, eta kontuan izanik urtebete barru musika eskola kultur-etxe berrian izango dela eta udaleko langileak ere polikiroldegi azpiko aretotik irtengo direla, gela horiek behin-behinean ikastolarentzako uztea erabaki du Udalak.
DBHren proiektua
LHrekin ez bezala, Hekzuntza Sailak ez du presarik ikusten DBHren kasuan. Gema Gonzalez de Txabarri Hezkuntza sailburuak esan zien Udal ordezkariei Martuteneko institutura joaten segitu ahal izango zutela Astigarragako haurrek datozen urteetan. Alkateak eta zinegotziek azaldu zieten laster Martutenen ere arazoak izango zituztela haur guztiak hartzeko, baina hala ere ez zuten presazkoa ikusten Astigarragamn DBH eraikitzea.
Bestetik, maiatzaren 24an idatzi bat heldu zen Astigarragako Udalera esanez Hezkuntzak ez zuela begi onez ikusten Anibarren —hilerri azpian— eraikitzea. Zergatiez galdetuta Hezkuntzak azaldu zuen tokira iristeko arazoak egongo liratekeela. Baina Astigarragako udal arkitektoak azaldu zien ez legokeela halako arazorik eta aholkulari juridikoak argitu Astigarragan ez dagoela gaur-gaurkoz institutu bat eraikitzeko beste lur eremurik.
Hasiera batean hiru proiektu zeuden mahai gainean institutua eraikitzeko. Lehenenegoan Txalakakoan (Ergobian), zortzi edo hamar urte itxaron beharko lirateke egun uholde arriskuko eremua delako eta denbora hori beharko litzatekeelako Urumeako lanak amaitzeko. Bigarrena, Bidebitarte (Txingurri dagoen ingurua) oso garestia da, eta udalak zortzi milioi euro beharko lituzke bakarrik lurra erosteko. Horregatik hilerri ondokoa erostea erabaki zen, 114.000 euroan.
Lurrak martxoan erosi zituen Udalak eta dagoeneko bere izenean eskrituratuta daude. Udalak hori guztia azaldu zion Hezkuntzari eta hark erantzun zion kasu horretan ere proiektu zehatzagoa beharko luketela erabaki bat hartu ahal izateko.
Udalaren asmoa da abenduan DBHri buruzko proiektu zehatzago bat aurkeztea, eta aldi berean hiritartze lanak hasteko prozesua abiatzea, izan ere, Hezkuntzak eraikitzen hasteko lurrak hiritartuta jaso behar ditu. Dena den, azpimarratzekoa da Hezkuntzaren datozen lau urteko aurrekontuetan ez dela agertzen Astigarragako DBHrako dirurik.
Irailaren 25ean egingo da DBH Astigarraga Orain plataformaren hurrengo bilera.
Joan den astean etxez etxe banatu genuen oharrean aurreratzen genizuen DBH Astigarraga mugimenduko kideon asmoa zela hezkuntzari buruzko mahai-inguru bat antolatzea eta alkategai guztiak bertara gonbidatzea, banan bana azal zezaten zein diren euren asmoak.
Asmo horrekin Komunikazio Taldeko kideok Astigarragan zerrenda aurkeztu duten lau alderdiekin jarri gara harremanetan: EAJ, EH Bildu, PSE eta PP. Guztiei azaldu diegu zein den gure asmoa eta denak gonbidatu ditugu mahai-inguruan parte hartzera, eta aukera eman diegu eguna eta ordua zehazteko.
Baina soilik EH Bilduko alkategaiak, Xabier Urdangarinek, onartu du gure eskaintza eta esan digu guk nahi dugun egun eta orduan etorriko dela eztabaidara. Aldiz, EAJko Zorione Etxezarragak bitan esan digu ezetz, “agenda arazoak” argudiatuta lehenengoan eta Batzordeak hala erabaki duela esanez bigarrenean.
Mahai-inguruan parte hartzeari uko egin diote PSEko Mikel Duranek eta PPko Jacobo Caparrosek ere. Lehenak esan digu ez duela tarterik eztabaidara etortzeko —nahiz eta eguna berak aukeratu zezakeela esan— eta bigarrenak erantzun digu denbora gehiago egiten duela Madrilen Astigarragan baino.
Dena den, nabarmentzekoa iruditzen zaigu guri ezezkoa eman diguten tarte berean bai Etxezarragak, Duranek eta Caparrosek ere elkarrizketa zabala eskaini diotela Kronikari.
Egoera horren aurrean, Komunikazio Taldetik erabaki dugu mahai-ingurua bertan behera uztea. Hala ere, gure asmoari eutsiko diogu eta hauteskundeen ondoren ere, Udaleko taldeekin harremanetan jarraituko dugu, batez ere, ikusita alderdi guztiek lehentasuntzat jo dutela hezkuntza.
DBH Astigarragan ORAIN!
Komunikazio Taldea
HAUTESKUNDEEZ HARATAGO, LANEAN JARRAITUKO DUGULA
BERMATUA GERATU DA.
Ohi bezela, azken asteetako laburpen eta balorazioarekin hasi genuen
batzarra, Aurreko asanblada bitartean aurrera eramandako ekintzak gogoratuz.
Alde batetik pasa den apirilaren 11n umeei zuzendutako lehen ekintza egin
genuen: Sormen tailerra. Eskolako jolas lekuan, pentsamenduen txokoan
norbere ekarpenak egin zituen, marrazteko aukera ere egon zen, gometxetan
DBHren aldarria idatzi ere egin zuten umeek eta baita, mural handi batean,
temperekin oinatzak margotu ere “DBH Orain” aldarriaren ondoan. “Famili”
argazki erraldoia atera eta kalejira alai batekin bukaera eman zitzaion.
Korrika egunean era, haren etorrera aprobetxatuz, hainbat kartel prestatu eta
puxikak bete ziren, Korrika herrian zehar ibili zen bitartean ikusi ahal izan
zirenak. Gainera, Guraso Elkarteak lekukoa hartu zuenean herriko balkoietan
ditugun banderola ere zabaldu zuten.
Komunikazio taldeak azkeneko astetan aipatu berri ditugun ekintzekin bete ditu
sare sozialetako edukiak. Bideo labur bat ere zabaldu da, modu labur eta errez
batean DBH herrian ez izateak dakarrena eta egungo egoeraren berri ematen
duena. Apirilaren 22an, Euskadi Irratiak mikrofonoak ireki zizkigun eta
elkarrizketa bat egin; etorkizunean gure berri izatea gustatuko litzaiekela esan
ziguten. Azkenik, mugimendua herrira eta herriko sektore ezberdinetara
zabaldu nahian, herriko hainbat elkarteekin lehen kontaktua egin da azken
hilabetean. Email bidez, gure burua aurkeztu eta gurekin bat egitea eskatu zaie.
Honekin aurrerantzean ere lanean jarraitzea da helburua.
Banderolen salmenta berriro martxan jartzeko nahia ere azaldu zen eta aldi
berean, horrek herrian presentzia izaten lagunduko digula plazaratu zen. Postu
informatibo moduan, banderola saltzeaz gain eskuorri batzuekin informazioa
zabaldu ahal izateko.
Maiatza eta ekainean zehar herrian egingo diren jaialdi edota ekintzetan, bertan
egotea eta gure aldetik zerbait antolatzeko asmoa egon badago, beraz adi egon
beharko gara deialdi ezberdinetara.
Azkenik, EAJ-PNVk bere herri programan gure irudia erabili izanarekin haserre,
guztia azaltzen duen testu bat herri osoan zabaltzea adostu zen. Eta era
berean, alkatetzarako hautagai diren guztiak Hezkuntza ardatz hartuta, mahai-
inguru batean parte hartzera gonbidatzea proposatu.
DBH Astigarragan osatzen dugun herritarroi larritzekoa eta salagarria iruditzen zaigu EAJk, bere herri programan, gure banderola beraiena egin eta hau politikoki erabiltzea.
Idatzi honen bitartez Udal ordezkariekin izan ditugun nondik norakoak argituko ditugu.
2019ko Apirilaren 8an bildu ginen lehenengoz, egun alkate kargua duen Zorione Etxezarragarekin eta Urkiri Salaberria Hezkuntza zinegotziarekin. Bilkura honen helburua, sortu berri den DBH Astigarragan herri mugimendua aurkeztea zen eta bide batez, gure eskua luzatzea, elkarlanean, Astigarragan DBH ahalik eta azkarren lortzeko. DBH Astigarraga osatzen dugun herritar taldea anitza da, bakoitzak bere pentsamendu eta sinesmen politikoak ditu, edo ez du sinesmen politikorik. Udalaren jarrera positiboa eta konprometitua zela esan ziguten.
2019ko Apirilaren 12an izan genuen bigarren eta azken zita. Oraingo honetan, gure nahia garbia zen: ez genuen nahi mugimendua eta haren irudia inork politikoki erabiltzerik eta Udal Hauteskundeak pasa arte ez genuen hasi berri dugun hartu-emana publiko egiterik nahi. Beraien erabateko adostasuna aurkeztu ziguten. Hitzak haizeak eramaten dituelako, bertaratu ginen guztiok dokumentu bat izenpetu genuen, hori horrela izango zela bermatuko zuena.
Non gelditu dira bileretan erakutsitako asmoak? Elkarlana nahi du Udalak? Non gelditu da konpromezua? Aukera izan duten lehen aldian saldu egin gaitu eta honek mindu eta amorratu gaitu. Batetik, herri mugimendu hau, bere egin nahi izan duelako EAJk, eta bestetik, emandako hitza bete ez dutelako.
Astigarragak ez luke herri mugimendu honen beharrik izango Udal gobernuak bere lana burutu izan balu. EAJren eskutik, zuzenean edo zeharka, egin dira herri honetako plangintza urbanistiko guztiak. Zoritxarrez, inoiz ez du aurrikusi, ezta bermatu ere, gure seme-alabek -berdintasunez- merezi duten eskolaratze duina, herrian bertan, jasotzea.
Dena den elkarlanerako borondatea mantenduko dugu, elkarren aurka ez dugulako ezer lortuko, elkarrekin eta elkarlanean baizik. Horregatik udal bozetarako hautagaiei Hezkuntzari buruzko euren ikuspegia plazaratzeko aukera eman nahi diegu datozen egunetan antolatuko dugun mahai-inguru batean.
ASTIGARRAGAN DBH ORAIN!
-Ari dira hauek berriz ere txapa ematen. Zer duzue orain? Ari gara, bai. Baina ez arrazoirik gabe. Gaur egun Astigarragako haur gehienak Martuteneko institutura joaten dira 12 urte betetakoan, eta dagoeneko herrikoak dira hara doazen hiru ikasletik bi. Gainera toki faltan geratzen hasiak dira, eta ordutegi trinkoa jarri behar izan dute horregatik.
-Bueno eta zer? Orain arte moldatu badira, gero ere egingo dira, ezta? Ez ba. Hori da kontua. Martutenetik ohartarazi dute hiru urte barru tokirik gabe geratuko direla, eta Astigarragak ordurako DBHrik ez badu, arazoa larria izango da.
-Ez ote zarete kontua apur bat puzten ari? Datuak hor daude. 2018 urte hasieran 10 eta 14 urte arteko 400 haur inguru zeuden Astigarragan; 500 inguru 5 eta 9 urte artekoak; eta 600dik gora 0-4 artekoak. Beraz, urtetik urtera gehiago izango dira DBH egitera Astigarragatik Martutenera joango direnak.
-Ufa! Asko da bai. Astigarragan DBH egiteko eskatzea ez da inoren kapritxoa. Beharra da. Gipuzkoan gehien handitu den herrietako bat izan da gurea, eta etorri den jende guzti horri baliabideak eman behar zaizkio, ez bakarrik aterpea. Eta hezkuntza oinarrizko behar bat da. ASTIGARRAGAKO HERRIAK DBH BEHAR DU, ORAIN!
DBH Astigarraga Herri Mugimendua sendotzen doa egunez egun eta horren adibide da pasa den Martxoak 27an egindako bigarren asanblada eta baita Kronika-k argitaratutako erreportaia ere. Jende andana bildu zen bertan, ideia berri ugarirekin, mugimendua indarrez datorren seinale.
Ordura arte egindakoen errepasoa egin zen: banderolen banaketa eta salmenta, komunikazio taldekoen lana (whatsapp mezuak, sare sozialak,…), ekintzen antolaketen dabiltzanen azalpenak, etabar luze bat.
Alde batetik, umeekin egingo den lehen ekintzaz hitz egin zen. Datorren apirilaren 11n egingo da, arratsaldez, eta datozen egunetan zehaztuko dira jarduerak.
Apirilean zehar beste ekintza handi bat egin beharra ere azaldu zen eta Korrika Astigarragara iristearekin batera egitea proposatu zen. Horren guztiaren nondik norakoak ere, lotu ahala zabaltzen joango dira.
Bestetik, kezka zabaldu zen, mugimenduaren mezua herrira behar bezala ez dela zabaldu, beraz herriko gainontzeko kolektiboetara eta herritar guztietara nola iritsi behar den zehazteko plan berri bat egitea proposatu zen.
Bukatzeko argi eta garbi gelditu zen, udalarekin esku emanda joan behar dugula Hezkuntza Sailera. Horretarako lehenik, udalarekin bildu eta elkarren arteko konpromezua bilatu behar dela; ondoren Hezkuntza Sailaren atea jo eta DBH ahalik eta azkarren herrian behar dugula helarazi.
Horregatik guztiagatik, ADI DATOZEN DEIALDIETARA eta PARTE HARTU!
Astigarragak DBHa behar du, ez bihar, ez etzi, ORAIN baizik!
Kaixo herritarrok, Herriko Komertzio ezberdinetan salmenta puntuak dituzue gaurtik aurrera, erosi nahi izanez gero. Honakoak dira salmenta lekuak:
Merke Azoka
Zubitxo
Ixa Coviran
Aliciaren fruta denda
Ikatza
More kolore ileapaindegia
Kiriketa Haurreskola
JTM botika
Ametsa Haurreskola
Maieko ileapaindegi ekologikoa
Beizama
Dastatzen
Zatoz eta eros ezazu, eta balkoian, leihoan... Zintzilikatu! Gure herriak behar gaitu!
Kaixo denoi! Banderola irudia perfilean jartzea proposatzen dizuegu. Gure seme alabek Astigarragan hazi eta bertan hezitzeko eskubidea dutelako. Kalitatezko hezkuntzaren alde!! Lagundu zabaltzen mesedez!
Irakur ezazu Urumeako Kronikak eginiko elkarrizketa
Astigarragako Udalak dagoeneko erosi du DBHko institutua egiteko aurreikusitako lur saila. Baina hori lehen urratsa baino ez da. Orain, Udalak eta Hezkuntza Sailak bide orri bat adostu behar dute, prozesua nola jarraitu zehazten duena. Zein da arazoa? Ez batak eta ez besteak ez dutela presarik.
Horretarako hasi gara mugitzen. Astigarragan DBHko institutua egitea da gure helburua eta horretarako sortu dugu herri mugimendu hau. Baina laguntza behar dugu. Bakarrik ez gara ezer.
Ez dizugu asko eskatuko. Antolatuko ditugun ekintzetan parte hartzea soilik. Lehena hauxe: zure balkoi, terraza edo leihoan banderola bat zintzilikatzea.
Honako tokietan jarriko ditugu salgai martxoaren 22tik aurrera: ikastolako sarreran ostiralean, eta datorren asteko astelehen eta ostegunean, 16:00etatik 17:00etara; Erribera plazan (Día supermerkatuaren ondoan) datorren asteartean, hilak 26, 17:00etatik 18:00etara; ; eta Joseba Barandiaran plazan (Txiki ondoan) datorren ostiralean, hilak 29, 17:00etatik 18:00etara. Ikus gaitzatela! Entzun gaitzatela! Astigarragan DBH Orain!
Azken urteotan asko handitu da Astigarraga. Tarte txikian auzo berri oso bat eraiki dute eta jende ugari etorri da gure herrira. Azken hamar urteotan 4.300 biztanle izatetik 6.300 izatera igaro gara.
Baina duela hamar urte bezala, DBHko instituturik gabe jarraitzen du herriak. Gazteek, behin 12 urteak beteta, kanpora joan behar dute horrek berekin dakartzan zailtasunekin.
Nabarmentzekoa da, gainera, gurea dela 6.000 biztanletik gora izan arren, DBHrik ez duen Gipuzkoako herri bakarra. Konparaziorako: Mutrikuk eta Debak, 5.400 biztanle ingururekin, badute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako institutua. Gauza bera gertatzen da Urnieta, Lezo, Orio edo Villabonarekin.
Baina Astigarragak, urteetako borrokaren ondoren ere, DBHrik gabe jarraitzen du. Udalak lur eremu bat erosi berri du institutua eraikitzeko erabil daitekeena, baina Hezkuntza Sailari dagokio orain hari baietz esatea. Eta lurra haren gustokoa balitz ere, lan asko dago egiteko. Horregatik, bada garaia gure eskubideak aldarrikatzeko: Astigarragak DBHa behar du, ez bihar, ez etzi, ORAIN baizik!!!
Udalak hilerri ondoko lurrak erosiko dituela berretsi du eta bi asteren bueltan notaritzan erregistroa egingo dutela esan du.
Orain arte esan denaren kontra, erosketa egin ondoren eta lurrak hiritartu gabe Hezkuntza Sailan aurkeztuko du proiektua honek ontzat ematen badu, ondoren hiritartzeko.
Honek guztiak hainbat duda sorrarazi dizkigu, Hezkuntzari hiritartu gabeko lur sali bat eskaintzeak ekar dezakeen ondorioak esate baterako.
Horregatik lanean eta gure nahia ozen aldarrikatuz jarraitu behar dugu!
Kiroldegiko lokalean egin da asanblada, deialdian zehaztu bezela, Azpimarragarriena bertan bildutako guraso andana. Urteetan Guraso Elkarteak deitutako batzar batean elkartutako guraso kopuru handiena. Horrek gurasook gure seme-alabek, lehenbailehen, DBH Astigarragan egin dezaten dugun kezka eta konpromezuaz gain, mugimenduarekin hasteko une egokian gaudela adierazten duela iruditzen zaigu.
Hauexek izan dira bertan azaldutakoak:
Lehenik eta behin, Guraso Elkarteko kideek egoeraren berri eman dute.
Egun gutxitara Udalak hilerri azpiko lurrak erosiko dituela esan du, ondoren partzela hiritartu egin behar omen da eta hortik Hezkuntza Sailera bidali, honek oniritzia eman eta DBH Hezkuntzak berak eraiki ahal izateko.
Lurraren erosketa hain gertu ikusita, erosketaren helburua DBH eraikitzera bideratu dadin ziurtatu nahi da, hori baita, momentu honetan aurrikusten den proiekturik motzena.
Udalak zein Hezkuntzak gurasook dugun ezinegona ikus dezaten Herri Mugimendua sendotu eta ekintzak egiten hastea adostu da. Herrian bertan, ere ikus dezaten zer-nolako presentzia dugun eta zein den gure aldarrikapena.
Hainbat talde sortu dira hori guztia aurrera eraman ahal izateko. Batzuk egoeraren azalpena eta horren zabalkundeaz arduratuko diren bezela, beste batzuk ekimenak prestatzen hasi dira.