URRIAK 25, BARIKUA, 17:45etan
Baditugu erronkako bi parte hartzaileak! Alde batetik, π΅ββοΈ Ugaitz Lekue txirrindularia eta bestetik, ππ» Aritz Leturiaga korrikalaria! Nor iritsiko da lehena? Zenbat denbora beharko du?
Egin zure ekarpena (2β¬) zure aukeraren alde!
Froga hasi eta 30 minutu pasa arte izango duzu denbora ekarpena egiteko, dena streaming bidez eskainiko dugu Gizarte - Etxean. Sari ederra irabaziko dugu asmatuz gero.
Bildutako dirua ESKERRAK AHULAK GAREN proiektuari zuzenduko da. Proiektu honek esklerosi anizkoitzaren inguruko informazioa zabaltzea eta gaixoen bizitza hobetzeko inpaktu positiboa sortzea du helburu.
Ibilbidea:Β
Herriko plazatik hasita, Zabale eta Goizarri auzoak zeharkatu eta Madalenarako bidea hartu (beti mendi pistatik). Madalena aurreko aldapa, erdiko pistatik igo (Burdin Hesiko marketatik). Madalenako aterpea zeharkatzean, zuzen egin gora eta mendi pistatik jarraitu Goikoganeko tontorrera (gurutzera) iritsi arte. Beheranzko ibilbidea, berdina izango da baina kontrako norabidean.Β
Hasiera eta amaiera (plazatik Zabalerakoa), Arrankudiaga-Zolloko trail lasterketek izaten duten hasiera eta amaiera berdina izango da. Hau da, Garondo auzoko eskumaldetik gorantza hasi eta Garondo auzoko beste aldetik amaitu tunela zeharkatu eta plazara iristeko.