Euskera

Aro Modernoaren Arkeologia Euskal Herrian

Iragana, orain eta geroa

Vitoria-Gasteizen, 2017ko azaroaren 14-15ean

Europan Erdi Aro Ondoko Arkeologiaren garapen beranduak eta Espainiako unibertsitateen irakaskuntza-planetan izan duen ezarpen urriak, oro har, Erdi Aro ondoko kronologiako ikerketa arkeologiko puntualak eragin dute eta, neurri handi batean, arkeologia enpresek egin dituzte ikerketa gehienak.

Azkenengo urteetan, Aro Garaikideko Arkeologikoari eta Arkeologia Koloniari buruzko ikerketak asko garatu dira (adibidez, Guerra Zibilari buruz edo ondare sortuberriei buruz) interes handia sortu delako.

Aro Modernoari buruzko Arkeologia, ordea, ia garatu gabe dago Iberiar Penintsulan. Nahiz eta espezialista-kopurua azken urteetan handitzen joan, eta beraz, informazio gehiago eskuragarri izan, Aro Modernoaren Arkeologiak ez du teorizaziorik eta ezta ikerketa- eta sozializazio-agendarik ez.

Mahai-inguru honen helburu nagusiak ondorengo hauek dira: azkenengo urteotan Euskal Herrian garatu diren Aro Modernoaren Arkeologiari buruzko ikerkuntzak kritikoki aztertzea eta diziplina honen geroaldiaren gainean hausnartzea.

Mahai-inguru honetarako, eremu desberdineko ikertzaileak gonbidatzen ditugu Aro Modernoaren Arkeologia bat eraikitzera (unibertsitateko ikertzaileak, enpresetakoak, ondare-kudeaketakoak, geografiakoak, antropologiakoak, arkitekturakoak, etab.). Honez gain, batez ere Euskal Herrian interesa dugun arren, Iberiar Penintsulako Iparraldeko beste aldeetako ekarpenak ongi etorriak izango dira baita ere. Gai batzuk aditzera ematen ditugu:

  • Paisaiaren Arkeologia
  • Baserrien eta Nekazal Espazioen Arkeologia
  • Hiri-Arkeologia
  • Ekoizpenaren eta Kontsumoaren Arkeologia: kultura materiala, burdinolak, etab.
  • Gatazkaren Arkeologia
  • Trukeen Arkeologia
  • Ondare babesa, kudeaketa eta dibulgazioa

Mesedez, zure artikuluaren laburpena (gaztelaniaz, 300 hitz gehiengoz) bidali ezazu 2017ko maiatzaren 31ren aurretik, Idoia Grau Sologestoari (idoia_grau@hotmail.com), zure izen-abizenak, afiliazioa eta gako-hitzak (5 hitz gehiengoz) adieraziz.

Mahai-ingurura etortzea dohainik da. Hala ere, etorri nahi baduzu, mesedez, bidali ezazu zure izen-abizenak, afiliazioa eta NANa, Idoia Grau Sologestoari (idoia_grau@hotmail.com).

Babesleak:

The Society for Post-Medieval Archaeology

UPV-EHUko Letren Fakultatea

UPV-EHUko Arabako Campusa

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa

Antolatzaileak

Idoia Grau Sologestoa (UPV-EHU)

Juan Antonio Quirós Castillo (UPV-EHU)

Komite zientifikoa

Idoia Grau Sologestoa (UPV-EHU)

Juan Antonio Quirós Castillo (UPV-EHU)

Belén Bengoetxea (UPV-EHU)

José Rodríguez (UPV-EHU)

Sergio Escribano (UPV-EHU)