Mundua behatzen dugun ikuspegiaren angelua edo perspektiba aldatzea beti da atsegingarria, harrigarria eta baita terapeutikoa ere. Argazkigintzan ere antzeko zerbait gertatzen da; jaurtitze-angelua aldatzean, irudiak erabateko aldaketa eragin dezake erakargarritasunari eta interesari dagokienez. Horregatik, erronka honetan, gutxitan erabiltzen den eta gehien kostatzen zaigun angelu zenitala praktikan jarriko duzu. Onartzen duzu erronka?
Angelu zenital batetik jaurtita dauden argazkiak, goitik beheera aterata egongo dira, baina ez edozein modutan, baizik eta zoruarekiko edo motiboarekiko angelu perpendikular batean, goitik behera.
PLANO ZENITAL ADIBIDEAK
Hiritik igarotzen zarenean, ziur ingurura begiratzen duzula, baita gora ere, baina zenbat aldiz begiratzen duzu behera? Zure oinetatik harago, esan nahi dut, saiatu zara eraikin garaienera igotzen, zubi edo harresi batera? Zure etxeko leihoak ere balio dizu. Probatu argazki-ariketa zoragarria da!
Eskailerak aukera zoragarria dira angelu zenitaletik tiro egiteko. Karratuak, laukizuzenak edo kiribilak, berdin dio, txundigarriak dira. Eskailera bat gertu duzula? Segi korrika goiko solairura!
Itzalek joko asko ematen badute, zer esanik ez ikuspegi honetatik harrapatzen dituzunean (are gehiago eguzkia behean dagoenean). Emaitza benetan harrigarria da, baita dibertigarria ere.
Hasieran esan dizudan bezala, ez dago hegazkin batera edo Empire Statera igo beharrik plano zenital bat lortzeko. Are gehiago, etxetik irten beharrik ere ez dago. Askotan, eguneroko objektuen edertasuna ahazten dugu, eta kamera paseatzera ateratzeko aukera faltan babesten gara, gure sudurraren aurrean aukera handiak ditugunean. Nondik begiratu besterik ez duzu jakin behar.
ALAITZ VICENTE
MILENA SOLORZANO
JUAN OREJUELA
IRENE SOBRINO
AROA SAEZ
NAHIA MARTIN
ONEKA SOLANA
NORA VALDIVIESO