Gogoan duzu Amélie film frantsesean munduan zehar zebilen lorategiko gnomo ospetsua? Protagonistak gnomo figura lapurtzen dio aitari, eta hegaldiko lagun azafata bati ematen dio, hainbat herrialdetan gnomoaren argazkiak egin eta aitari bidal diezazkion.
Argazkigintzako praktika hau zure objektu eramangarria bilatzean datza, beti zurekin eramateko eta zoazen tokian argazki bitxiak egiteko. Praktikatzeko eta aldi berean argazki-serie original eta atsegin bat sortzeko modu egokia izan daiteke.
Adibide argazkian ikusi dezakezuen moduan, argazkigileak bere C3POra (Star Wars) mundu osoan zehar bidaiatzera eraman zuen. Leku baten ohiko argazki turistikoa igo beharrean, irudi ezagun hau bere konposizioen barruan sartzen du, eta horrek ukitu dibertigarri eta paregabea ematen dio.
ALAITZ VICENTE
AROA SAEZ
ONEKA SOLANA