Izen ematea

Izen emateak HEMEN Egin ahalko dira, urtarrilaren 4tik (9:00), otsailaren 14rarte (23:59). Data hauetan egiten diren izen emateak 10€-ko kostua izango dute (izen-ematetik astebeteren barruan ordainketa egiten ez bada, betiere Otsailaren 14-a baino lehen, izen ematea bertan behera geratuko da). Dortsalik libre egonez gero, lasterketa egunean ere izen emateak egin ahalko dira 15€-ren truke, 10:15-ak arte.

Diru zenbateko hauek, zera bermatzen dute:

· Proban parte hartu ahal izateko eskubidea.

· Erantzukizun zibileko asegurua eta ezbeharretakoa.

· Antolakuntzak parte hartzaileendako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea.

· Antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko eskubidea.

· Proban zehar, nahiz amaitu eta gero izango diren hornidura puntuen erabilpena egiteko eskubidea.

· Proban egongo den kontsigna zerbitzuaren erabilpenerako aukera.