Ibilbidea


Proba, Antzuolan hasi (244m) eta 7. kilometroan Irimoko tontorrera helduko da, lasterketako puntu altuenera alegia (876m). Ondoren, puntaz punta, Trekutz-era jaitsi eta azken malda gogor bat igo eta gero, beherantz berriz ere Antzuolara jaitsiko da.

Lehen 2 kilometroak bide eta trenbideetatik egingo dira. ondoren mendi pista eta bide zidorretan sartuko gara lehen anoa postura heldu arte 4,7 kilometroan. Arnasa hartu ondoren Irimoko puntara bidean jarriko gara (7.km). Bertan trekutzera bidean mendizera ikusgarria gurutzatuko dugu eta trekutzeko aisialdi lekua pasa ondoren, aldapa gogor baten bitartez musikaz girotuta egongo den azken anoa postura helduko gara (9.km). azkenik 3km inguruko jeitsiera azkar eta tekniko bat eta 1.5km bidez egin eta gero, helmugako aldapatxora helduko gara.

Lasterketak 13,83 kilometroko distantzia izango du eta 836m-ko desnibel positiboa.