Psikoneuroimmunologia (PNI)

Patologiak era mekanizista eta segmentatuan ikusteko joera du osasunaren ikuspegi klasikoak eta, ondorioz, sintomei soilik heltzen die. Beste modu batean esanda, partxeak jartzen ditu, pazienteak benetan ulertu gabe.

Psikoneuroimmunologiak, ordea, osasuna eta gaixotasuna modelo jarraia eta bizi bat bezala ulertzen du eta -fisiologiaren ezagutza sakonaren bidez- tratamenduen arrakasta eragingo duten tresnei zabaltzen die atea. Horregatik, diziplinarteko ikuspegi batetik lan egiten du eta hainbat espezialitateen jakintzak bateratzen ditu; hala nola, psikologia, neurozientzia, fisiologia, biologia, endokrinologia eta immunologia.

Psikoneuroimmunologiak (PNI), finean, aukera ematen digu osotasuna ikusteko eta osotasunari erantzuna emateko.