Garezur-osteopatia eta fasziala erabiltzen dut. Metodo honek gorputzeko edozein ehunen mugikortasunean izandako gorabeherak eskuekin diagnostikatzen eta lantzen ditu.
Horretarako, gorputzaren alderdi muskuloeskeletikoa, erraiena eta nerbiosoa aztertzen ditu zatiezina den unitate moduan, hirurak estuki elkarlotuta baitaude eta bata besteen menpeko baita.
Osteopatia mota hau ez da batere inbasiboa eta gorputzari bere oreka eta harmonia naturalak berreskuratzen laguntzen die.