Glosario

BIZKAIERAK LAGUNDUKO DEUST BATUA ADIERAZKORRAGO EGITEN

HARRIDURAK

-Inon direnak entzun behar!

-Beinke! Bai, gero! Bai. gero?

-Holakorik! Handiagorik!

-Hau da markea!

-Sekula halakorik!

-Hau da hau!

-Alfer hori/alfer halakoa!

-Horixe...-la/na! ("Horixe esango diodala!")

-Zein polita den! A zer-nolako ederra den! Zenbat .. -n!

-Nor eta zeu topatu behar Paris erdian!

-Zer baimen eta baimenondo(ko)!

-Zer berandu den!

-Zer arraio! Nola demontre!

-Zu bai zu!

-Ezta pentsatu ere!

-Jakingo ez dut, ba!

-Baietz/Ezezt hau egin!

-Ea egia den!

-Itoko ahal zara!

-Eskerrak etorri zaren! (....zarela!-Bizk.)

-Falta genuena!

-Etortzea ere! Eguraldi honekin!

-Kontuz gero!

-Auskalo! Batek daki! Nork jakin!

-Horra (hona, hara...) nor datorren!

-Asko da, ba!

-Guk zenbat perretxiko ekarri dogun! Zenbat baiña!

-Zuk jaten zu ona!

-Gizonak gara, barren! Ez garala diferentiak!

-Ene! Hor ezin neike nik sartu, behintzat! Pentsau bez!

-Ez jakiñat ba!

-Ha zuan poza!

-Azkarra gizona!

-Baiña zenbat perretxiko ekartzen genduan baiña!

-Joño! Kontxo! Ene demoniuak!

-Enee! Ene, ene!

-Bueno...! Jesus, Maria ta Jose!

-Halakorik! Hamaika ikusteko jaio gara!


IRAINAK

-Papao.

-Tauki.

-Zartaginburua.

-Narrasa.

-Ugerdo, ugerra.

-Zuzterbako, ganorabako.

-Tontolapiko.

-Babo, alen, ergel, kirten, lelo lerdo, ziztrin, alproja.

-Alu, zakil, potroso, zakilote, buztantxo, zakilpistola, pittitto, koxkabilo.

-Potrozorri, zerripotro, zerribuztan, astobuztan, astazakil, astotranka.

-Asto, astama, zerri, zerrama, urde, mando , zakur, putre, bixigu, mozolo.

-Xoxoburu, txoriburu, katabegi, oilarbuztan, oilarmoko, sugemihi, txoribuztan.

-Arbilore, artaburu, azaburu, azaosto.

-Gogourdin, mihizuri, sugegorri, atorzuri, txapelzuri, hankagorri.

-Zikin baldar, zarpail, faltsu, trakets, maltzur, gaizto, zital, ihar, gezurti.

-Muturzikin, burugogor, buruhaundi, kaxkamotz, kaxkazuri, sudurluze, ahobero.

-Mariapain, marilerdako, maribideetako, maribihurri.

-Betigaizto, betizital, betikontra, betilerdo, betikaka, betizikin, betiprest.

-Sasimaistra, sasimaisu, sasisgizon, saasiapaiz, sasimutil.

-Besomotz, entzungor, begibakar, antipar, ipurdifrontoi, ipurdipandero.

-Frantseskume, piperpotero, txapeloker.

-Segapoto, gizajopastel, kaxkoi, txorimalo, erretxin.


ADJETIBOAK

-Esanekoa/esan txarrekoa.

-Berba hutsa/berbontzi/bernalapiko.

-Uzkerontzi.

-Tripontzi/tripasaku.

-Amazulo.

-Txisontzi.

-Txotxolomendi.

-Handiputz.

-Harroputz.

-Zazpisukalde/zazpisute.

-Nazkante.

-Temoso.

-Nekoso.

-Gezurtero.

-Morrosko.

-Harrosko.

-Mondongo.

-Txarriton.

-Loditon/lodikote.

-Handikote.

-Astozar.

-Alpertzar.

-Astakilo.

-Kanpo-eder.

-Zolia.

-Mirri.

-Etxekalte.

-Ziztrina.

-Kaskarin.

-Zazpiki.

-Zorrizto.

-Mizkira.

-Loka.

-Zapa handi.

-Gibelandi.

-Narru sendoa dauka.

KONPARATIBOAK

-Mandeulia baino pelmagoa da.

-Orratza baino finagoa da.

-Lupua baino txarragoa da.

-Piperra baino gorriago dago..

-Berakatza baino finagoa (langilea) da.

-Erratza(ginarra) baino latzagoa da.

-Makailoa baino sikuagoa da.

-Papera baino finagoa/meheagoa da.

-Tximinia baino beltzagoa da.

-Kaka baino motzagoa da.

-Eguzkia baino argiagoa da.

-Zorria baino alferragoa da.

-Larrosa baino ederragoa da.

-Kea baino zaharragoa da.

-Zazpi eguneko gosea baino luzeagoa da.

-Asta zahar bat baino motzagoa da.

-Aingira lakoxe (bezain) iheskorra da.

-Belearen hegala bezain beltza da.

-Akerraren adarra baino okerragoa da.

-Txakurraren muturra bezain hotz dago.

-Gaueko ordu bata baino bakarrago bizi da.

-Tiroa bezain zuzen joan da.

-Gatza baino gaziago.

-Elurra bezain zuria.

-Mandeuliak baino astunagoa/pelmagoa.

-Txingarra baino beroagoa.

-Sitsa baino harroagoa.

-Eztula baino zaharragoa.

-Mahats-parra baino okerragoa.

-ipar poloan ere ez du hainbeste hotzik egingo.

-Tximista bera baino argiago.

-Berakatz atala baino finagoa.

-Esnearen bitsa baino harroagoa.

-Sasiko masustarik helduena baino bigunago.

-Tximinia barruan baino ke gehiago irentsu dut taberna zulo horretan.

-Gazta zaharrari harra bezala gizon horri gezurra dario.

-Euria barra-barra hurreratzen dira, ba. Halantxe etortzen zaizkizu mutilak.


ONOMATOPEIAK

-Et-et-et.

-Txor-txor.

-Txut.

-Gur-gur.

-Txiri-txara.

-Mara-mara.

-Taup-taup.

-Mauka-mauka.

-Tuju-tuju.

-Firi-fara.

-Txin-txin.

-Plisti-plasta.

-Zinbulu-zanbulu.

-Tikili-tokolo.

-Ganduren-manguren.

-Kili-kili.

-Zalantza-malantza.

-Tiriki-trauki.

-Bor-bor.

-Zapla.

-Klix-klax.

-Danba-danba.

-Kar-kar-kar.

-Txirrin-txirrin.

-Marru-marru.

-Bee/Mee.

-Kukurruku.

-Kurrin-kurrin.

-Arran-arran.

-Ulu-ulu.

-Txio-txio.

-Ttipi-ttapa.

-Riki-raka//Ñiki-ñaka.

-Dar-dar.

-Purrut/Parrat.

-Tarrat.

-Dzanga-dzanga/Dranga.

-Zintz-zintz.

-Burrun.

-Zurrun-zurrun.

-Zizt/Zizta.

-Dilin-dalan.

-Mara-mara.

-Zarra-zarra.

-Txiri-txiri.

-Zirt-zart.

-Kax-kax.

-Blast.

-Zanga egin.

-Barra-barra.

-Klin-klan.

-Bolo-bolo.

-Mar-mar.

-Di-da.

-Zi-zi.

-Txor-txor.

-Piru-piru.

-Danba!

-Pil-pil.

-Pol-pol.

-Beaka.

-Karaka.

-Ajaja.

-Mar-ma-rmar.

-Far-far-far.

-Bun-bun-bun.

-Tarrapatapa.

-Grin-grin-grin.

-Fri-fri-fri.

-Tton-tton-tton.

-Tupust.

-Krausk.

-Txaka-txaka.

-Firri-farra.

-Txiki-txiki.

-Tapa-tapa.

-Bla.

-Tarras.

-Trikili-trakala.

-Ziri-miria.

-Furruntadak.

-Asa-asa.

-Kliskada.

-Zaust.

-Dindirria.

-Iji-aja!

-Bol-bol!

-Kimiliklik! (irentsi)

-Zausta-zausta!

-Dzu!

-Dzapart!

-Punba!

-Txo!


ERREPIKAPENAK

-Ate-atean.

-Polit-polita.

-Gori-gori.

-Dotore-dotore.

-Oso-osoan.

-Nazka-nazka.

-Pitea-pitean.

-Hor-hor.

-Txiki-txiki (egin)

-handi-handi.

ESAPIDEAK

-Egon gara joan ez joan.

-Joan eta joan.

-Oraintxe esan dozu!

-Beharlekua hartu doguna!

-Hobe ez!

-Hori dok eta!

-Txakurraren flauta!

-Kakazaharra!

-Baita zera be!

-Izango ez da, ba!

-Bai, zera da...!

-Puntuan ikusi dut.

-Argi zaude!

-Horretan bazaude, jai daukazu!

-Kuku bat egingo dugu.

-Atzamar puntetan hasi da hori.

-Gezurra dariola dabil.

-Hori eta esku bete euli hegobako...!

-Gehiagoko barik.

-On beharrez.

-Beren-beregi.

-Kopletan ibili.

-Koitak jo.

-Plantak egin.

-Bazkari modu.

-Badaezpadakoak.

-Bokata tutu.

-Plater kukuan.

-Gela kukuak.

-Auto tutu.

-Liburu tutu.

-Opor antzekoak.

-Makal antzean.

-Jendemodua.

-Jo eta... txikitu.

-Datorrela datorrena.

-Aurreragoak izan.

-Zirkin egon.

-Egundoko harrikada.

-Berba jan.

-Hutsaren hurrengoa.

-Bereak eta bi esan.

-Txakurrarenak esan.

-Joan zaitez pikutara1

-Niri bost!

-Nik al dakit ba!

-Batek daki!

-Adarrik ez jo niri, e?

-Bai, intzazu gorrarena eta kito!

-Tira, ahotik kendu didazu!

-Noizbait aurkituko duzu zeure neurriko zapata!

-Nik ez dut inoiz ere neure hitza jaten!

-Aho bete hortz utzi ninduen!

-Hortxe dago koxka, ba!

-Hori patxada zurea, txo!

-Txantxetan zabiltza, ala?

-Ixilduko naizela, jai daukak!

-Joan zaitez popatik hartzera!

-Beti pipertuta zaude!

-Begitan hartuta nauka!

-Zure lepotik egiten dute barre horiek!

-Larrutik ordainduko duzu!

-Tripak jaten egon nintzen, baina isildu behar izan nuen.

-Zein erraz ikusten diren inoren buruko zorriak, e?

-Lehengo lepotik segitzen du burua, e?

-Hori etorri denetik hemen ez da giro!

-Nahi duzuna esan, ni lehenean nago!

-Kopeta iluntzen zaionean kopla gutxi horrekin!

-Sudurpean bai zuk indarra!

-Tematia zara gero, ba!

-Ni, hor, azkeneko mamu gorria naiz, ala?

-Kipula tristura de zurea!

-Ni ez naiz gaur goizekoa, e?

-Sutan nago!

-Arrainari igerian erakutsiko diozu, ala?

-Txakurrarenak esan zizkiidan!

-Ezta hurrik eman ere! (Ezta pentsatu ere!)

-Hori gibela zurea!

-Kopla barik ibili nirekin, adina daukat eta!


INTERJEKZIOAK

-Tira!

-Ostera!

-Hara!

-Gero!

-Haor!

-Txo!

HADIGARRIAK/TXIKIGARRIAK

-Autouskada etorri da.

-Gizontzarra.

-Kuku=tutu (txikia)

-Upela lakoxe.

-Lurrean ageri ez direnak.

EGURALDIA

-Euri-denborea.

-Euria sendo bota dau.

-Txakur-eguraldia.

-Afrontua (euria eta haizea batera)

-Lanbro lodia (laino beltza)

-Hodeiak jotzea (trumoiak jotzea)

-Langarra edo lanparra (euri arina)

-Txutxua (euri-jasa handia)

-Euri ziri, euri miri egotea (atertubako zirimiria)

-Oinestua, inizitua (tximista)

-Garoa, ihintza, inontza.

-Haizea altxatzea, mugitzea (haizea egiten hastea)

-Haizea errea dabil (hego-haize sikua)

-Hondartza hau haize-gordea da (hondartza haizetik ezkutuan dago)

-Elur bustia bota du bart (gogortu ez den elurra)

-Gure etxea eguzki-begian dago (eguzkiak bete-betean ematen dio)

-Eguzki-galdatan egoteko, hobe larrugorrian.

-Leia (izotza) egiten duenean, kontuz errepideetan!

ARROPA

-Galtzerdiaren laguna.

-Sartu zapata.

-Pijama hutsean.

-Berna hutsik ibili.

-Beso hutsik eta paparra agerian.

-Buru hutsik.


HAUR HIZKERA

-Pitxikadaka/txatxamarkada

-Aldean egin dau txiza.

-Eman patxo bat!/Badago muxurik niretzat?

-Lo-zorrak dauzkat!

-Ume hori logureak erreta dago.

-Ondo letorkio lo-kukuluxka bat egitea (lo-kuku bat, begi itxi bat).

-Honek lo baten egiten du (taketa legez, lo gogorra).

-Ez ibili angulatan!

-Kendu piztak! (bekarak, makarrak).

-Zintz egin!

-Hau da hau arnabasa! (lorrina, nahaste-borrastea, etxe tarroa, kuarto tarroa).

-Atzekoa aurrera jarri duzu (iruntzitara).

-Beso hutsik ibiltzea gustatu zaigu.

-Kateatu zait.

-Jan ganoraz (patxadaz)!

-Hartu arloan/sailean/maratu barik!

-Ondo dago hotz-beroan?

-Zelan dago gatzetan?

-Zurrutada bvarik!

-Okerreko bidetik (kontrako zulotik) joan zait ogi kuskurrua (ogi zatia/ txatala) itotzeko moduan!

-Zopa irakiten (hestegorria erretzeko moduan) dago.

-Beroak ito beharrean gaude.

-Hotzak hilik zaude. Larruak kausteko modukoa hotza!

-Esan txarrekoa halakoa! Ematen badizu matraileko (kokotero/ zaplasteko/belarriondoko/musturreko) bat!

-Hazi ere hazi da, gero!

-Eztul-aldikada (eztul estua) izan dut.

-Botaka egiteko gogoa (goragalea dut, gomitularri naiz, okadaka dabil).

-Zama-zarratua nabil (eztarria zarratua daukat).

-Siku nabil (tripetatik nabil).

-Orkatila bihurtu du (okertu, irakatu zaio).

-Jarri kokoriko (kukurrixo) eta egin txiza!

-Ez jan azazkarik (oskolik) ezta (hatz) bizarrik ere!

-Sakatu botoia!

-Egingo dugu ezkutaketan? (ibiliko gara oston-ostonka?)

-Egingo dugu futbolean?

-Ibiliko gara amaka?

-Apatx.

-Apapa.

-Kokolo.

-Mama.

-Pa (patxo).

-Txitxia.

-Kika.

-Ninia.

-Pupu.

-Papo.

-Goazen lolo!

-Handi-handia haztko, nanan (ñañan) egin behar duzu!

-Egon apatze hor, punba-punba (punbala) egin eta pupu hartuko duzu eta!

-Popa jan! Gero osterantzean ez duzu kokolo jango!

-Ez bota papa!

-Ez ibili plisti-plasta!

-Joan zaitez handi-handi!

TABERNAN

-Zurrutero (zurrut!)

-Atxurra.

-Katua.

-Mozkorti, mozkor.

-Zanga-zanga.

-Txurrunplin egin.

-Zaust-zaust!

HIZKERA BEROA

-Zirriak egin,

-Txortadopina.

-Txerak egin.

-Txortan egin.

-Larrutan egin.

-Musukatu.

-Piropoak.

-Sexu jolasean aritu.

-Eiakulazioa.

-Kondoia.

-Ligatzen saiatu.

-Txolinduta egon.

-Hitz goxoak.

-Txortan egin.

-Mok-mok.

-Tiki-tiki.

-Mutil/neska katxarroa.

-Mutil/neska puska.

-Hori gerribuelta!

-Txora-txora eginda ibili.

-Panpoxa.

-Sorgintxu.

-Laztana.

-Zurrukutuna.

-Kuttuna.

-Txilipristina.

-Bihotza.

-Azukre-koskorra.


JANARIA

-Janariari ekitalditxo bat egin.

-Txorikumeak zelan egoten diren jan eske, horrela egoten dira umeak makarroiak ditugunean.

GORPUTZA

-Errea. (oso argal)

-Bista bajatuta daukat.

-Ulea eperditik ebagi.

-Egunik onenak joan zaizkigu.

-Bere sorbaldean 82 urte handi ditu.

-Urteetan aurrera sartuta dago.

-Urteetan hor-hor dabiltza biak.

-Ni baino aurretikoagoa da bera.

-Gurean alaba batek nagusi eginda izan zuen elbarria.

-Umetxo ozta berbaz dakitenak, eta lurrean ageri ez direnak.

-Upela lakoxe gizon lodi batek orratza lako gizon argal bat ikusi zuen.

-Erruz gizenduta etorri da Ingalaterratik.

-Zotza lakoxe gizon txakil zimel bat.

-Andra koitaduna ezpal bat dago.

-Zelako gizona! Luze beste zabal bazan!

-Gauza zen bat ez zen geratuko joan barik.

-Ez dakizu, horrela alferrik galduko duguna osasun guztia?

-Oraintsu makalik jausi eta alde egin zuen herritik.

-Atzera egin du gaixoak.

-Ardoak eragin du gaixoak.

-Jan barri nago.

ESAERA ZAHARRAK

-Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.

-Gogoko lekuan, aldaparik ez.

-Bakoitzak, bere opilari putz.

-Behargin onarentzat erreminta txarrik ez.

-Berezkorik ez dago inon.

-Bitsetan bizi da (Zoriontsu)

-Burutu ezinik dabil.

-Dirua, satsa legez! (diruduna)

-Ipurdian gatza dauka.

-Era onari txera ona.

-Gazteak, buruan ere hesteak.

-Laztan asko eta maite gutxi, asko gura eta bertan utzi.

-Eguzkixa nora, zapixak hara.

-Bereak oso, besteena erdibana.

-Aita bai zuela langilea.

-Onez ez bada, txarrean.

-Ontzia galduz gero, guztiok pilotu.

-Oroitzapen onak labur irauten, txarrak inoiz ez ahazten.

-Osasun ona edukitzeko, oiloekin ohera eta txoriekin jalki.

-Barikua, kaskajoen eguna.

-Otsoak ez du otsokirik jaten.

-Parisen ere umea ume.

-Pobre harrorik baino txarragorik ez dago.

-Presak lana, lan alferra ("Atajue, trabajue").

-Zorra norberarena baino, inorena hobea.

-Nagia beti nekatuta.

-Guzurra esan neban mendian, neu baino lehenago herrian.

-Inuzentea eta harroa eskutik doaz.

-Daukonak dauko, ez daukonak baleuko.

-Ahateari igerian irakatsi.

-Arrainak joanda sarea bota.

-Nork bere astoari arre esan.

-Zalditik astora eta astotik lurrera.

-Aho handi, beso motz.

-Burutik ez eta txapela nahi.

-Eskola mutilak sasirik sasi, asko jan eta gitxi ikasi.

-Atza bada, eskua esango dau.

-Gau alaiak, goiz tristeak.

-Usteak erdi ustel.

-Batzuek fama, besteak lana.

-Geroa, alferraren leloa.

-Kaka ere izan ez eta mokordoa dela uste.

-Arrain handiak txikia jan.

-Alferraren kolpea zuzena.

-Haritz erorari denok egur.

-Aho itxian eulirik ez.

-Ez duenak ezin gai.

-Gutxi ikusi, gutxi ikasi.

-Hala ez bada, halatsu.

-Zorri hil biztua gaiztoena.

-Etxeko gauzak etxean harrotu behar.

-Ez da larrosarik arantzarik gabe.

-Ez da ogirik neke gaberik.

-Egin ezazu on, ez jakinagatik non.

-Ehun ahaide baino, adiskide on bat hobe.

-Ahuntza beti larrera.

-Gogoa den tokian aldaparik ez.

-Guztia nahi, guztia galdu.

-Zelako egurra, halako ezpala.

-Zer ikusi, ha ikasi.

-Umearen zentzuna, entxean entzuna.

-Aharrausi luzea, logura edo gosea.

-Umeak ume, hemen eta Parisen.

-Umeak geldi egon ezin, eta zaharrak ibili ezin.

-Umeak begi handiak eta tripa txikiak.