EKINTZA OSAGARRIAK

(2019-02-17) "MARKO BERRIAREN ORIENTABIDE METODOLOGIA"

http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/index.php

Berritzegune Nagusitik etorri ziren Heziberri 2020 Markori buruzko hitzaldi eta azalpenak ematera. Hizlariak Maribi Apraiz (DBH eta Batxilergoko arduraduna ) eta Birjinia Pozo (LHkoa).

Maribi Apraiz

Birginia Pozo

metodologia orientabideak.pptx

HIZKUNTZAREN XEDEAK:

OINARRIZKO ZEHAR KONPETENTZIAK:

(2019-01-25) HITZALDIA ETA ANTZEZLANA

HEKTOR ORTEGA (Ibaigane Kultur Etxea)

Hektor Ortegak bere liburua "Tretatxu, lapurren gobernadorea" azaldu zigun Ibaigane Kultur Etxean.

Oso hitzaldi interesgarria iruditu zait, batez ere, gure kulturaren pertsonaia bitxiari buruzkoa delako.

Historia liburua da, euskal bandolero baten gaineko lehenengo biografia liburua. Lapurra izan zelako Batxi (Bautista) Landa (1716-1761), Larrauriko semea, Tretatxu gaitzizenez.

Lapur famatua izan arren bere garaian (1751-1753 bitartean ibili zen legez kanpoko jardunean), zeharo ezezaguna da XXI. mendeko euskal herritarrontzat.

Ezezaguna izan arren gaurko euskaldunontzat, haren gomuta ahozko tradizioaren bidez heldu da gure egunetara.

Ahozko tradizioak ez ezik, artxiboetako agiri sorta mardoek haren bizitzaren gaineko xehetasunak gorde dituzte.

Liburuko lehenengo atalak bere lapur ibilbidea jorratu du. Bigarrenak, garai hartako testuinguruak Batxi Landari eta bere garaiko baserritarrei ezarri zizkien baldintza makurrak aztertu ditu. Sasoi latzak ziren nekazarientzat eta Tretatxuk muturreko erantzunaren bidetik jo zuen.

Liburuaren azken zatiak galdera bati erantzun nahi izan dio. Bandolero sozialak baserritarrek mito eta haien heroi bihurtu dituzten lapur jakin batzuk dira. Euskal historiografiak orain arte bat baino ez du aurkitu: Manuel Antonio Madariaga, Patakon. Izan ote zen gehiagorik Euskal Herrian? Tretatxu ote horietako bat? Liburu honek erantzuna dakar: bai, Tretatxu ezpal horretakoa zen.

"7AK BAT" (Basauriko Sozial Antzokia)

Konpainia: Atx Teatroa.

Eszenografia: Asier Sancho Senosiain.

Musika:Zarzaparrilla.

Jantziak: Ane Galera.

Antzezleak: Miriam K. Martxante, Aiora Sedano, Estibaliz Villa

“Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?…” Galdera horiei guztiei erantzuteko, zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango dio Atx teatroak 7ak bat ikuskizun berrian: “groteskoa, basatia, gupidagabea…”, dela dio antzerki konpainiak. “Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da”.

Zazpiak bat, gaiztoetan gaiztoenak du izenburu osoa Atx teatroren lan berriak. Zazpi pekatu nagusiz osatutako munstroa, debekuen kontrako iraultza eta fikzioa obra berean.

Iritzia:

Oso antzezlana berezia izan da, baina gustatu zait. Zazpi pekatuak gizartean islatuta ikusten dira, denok "pekatariak" garelako. Egia da, era "berezian" egin dutela, baina puntu ironikoak ikusten dira, barregarriak eta hori eskertzen da. Gehien gustatu zaizkidan atalak hiru atsoenak eta Txano Gorritxu-rena izan dira, satira eta kritika oso ondo batzen dituztelako.

(2019-02-08)

LEKEITIOKO HERRI ESKOLA

(HIZKUNTZA PROIEKTUA, TERTULIA DIALOGIKOAK ETA IRAKURKETA PLANA)

http://www.lekeitiolhi.hezkuntza.net/web/guest

Klaseko liburutegiko txokoa

4. LHko klaseko "armairuak"

Zientzia gela

korrdoreko mahaia eta banakuak (taldeko lanak egiteko)

Kanpoko patioa

(material birziklatuak)

Kanpoko patioa

Kanpoko patioa

Taldeko argazkia

HIZKUNTZA PALANAREN AZALPENA

PRINTZIPIOAK

IRAKURKETA PLANA

HP GARATZEKO PLAN ESTRATEGIKOA

EBALUAZIOA-ULERMENA

LAGUNTZEN ANTOLAKETA

BALIABIDEAK-JARDUERAK

IRAKURKETA DIALOGIKOA

TERTULIA LITERARIO DIALOGIKOA

ANTOLAKETA

KLASIKOEN GARRANTZIA

(2019-02-15)

MARKINA-XEMEINGO

LIBURUTEGI-PROIEKTUA

HIZLARIA: IGOR IDOETA

http://mapak.ararteko.eus/p/markina-xemeingo-udal-liburutegia/

Igor Idoeta, Markina-Xemeingo liburutegiaren liburuzaina, etorri da IRALE: R800 ikastarora haien eskola-liburutegi-proiektua aurkeztera. "Bekobentan leidu ta leidu" leloarekin zertan datza azaldu digu. Beheko atalean bere aurkezpena ikus dezakegu.

(2019-02-26)

IPUIN TAILERRA

HIZLARIA: YOLANDA ARRIETA

Yolanda Arrietak azaltzen digu Mari Xor ipuinaren atalak eta horri buruzko hausnarketa egiarazi digu.

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (Etxebarria, Bizkaia, 1963ko uztailaren 6a).

Euskal idazlea da. Magisteritza ikasketak egin zituen Eskoriatzako Irakasle Eskolan. Antzerkia eta Kultura eta Gizarte Antropologia ere ikasi ditu. 2015ean Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen Argiaren alaba liburuarekin (Autoedizioa, 2014, Denonartean, 2015).

Begigorritarren erlojua (SM, 1992) ipuinarekin hasi zen haurrentzat idazten. Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean.


LANAK:

Zerrenda luzea da Yolanda Arrieta idazlearen liburuena. Bai Haur eta Gazte Literaturan, bai Helduen Literaturan hamabost lan baino gehiago argitaratu ditu. Hauek dira azken urteetako lan batzuk:

-Agur, ama! (2009, Aizkorri)

-Ongi etorri! (2009, Galdakaoko Udala)

-Itzalpetik (2010, Erein)

-Nitaz ahaztu dira (2010, Erein)

-Amaren urteak (2011, Aizkorri)

-Iturretako ermita (2011, Markina-Xemeingo Udala)

-ABCD berri bat (2011, Mezulari)

-Ai, ai, ai! (2011, Mezulari)

-Basajaun eta Martin (2012, Erein)

-Maddalenen usaina (2014, Ibaizabal)

-Argiaren alaba (2015, Denonartean) Euskadi Saria, Haur eta Gazte Literatura saria, 2015ean

-Kulun-kuttunak (2016, Denonartean)

-Aho bete amets: ahozko haur poesiaren alde (2016, Denonartean)

"KLASIKOAK GAUR: MARI XOR"

"Mari Xor" eta munduko beste ipuin batzuen artean antzezkotasun handiak daude, hau da, kontaketa hauetan nerabezaro-heldutasun bidaia iniziatiko bat azaltzen da. Mari Xorrek bere bidea aurkitzeko froga batzuk pasatu behar ditu eta horretarako autonomia eta heldutasun maila bat lortu behar ditu.

(2019-02-28)

BILBAO

BIKOIZKETA -MIXER

(FELIX ARKARAZO)

ARTE EDERRETAKO

MUSEOA

(CÉSAR OCHOA)

BIKOIZKETA -MIXER

(FELIX ARKARAZO)

Felik Arkarazo aktoreak azaldu digu zertan datza bikoizketa lana. Horretarako, lehen gidoiak euskaraz itzultzen dituzte, gero moldatzen dira eszenarako eta bukatzeko, toma bakoitzarako ("take"), pertsonaiek ahozkatzen dutenean esaldia koinziditzeko.

Felix Arkarazo Izarzelaia (1958ko irailaren 6a, Durango, Bizkaia).

Euskal aktore eta bikoiztaile bat da. Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua. Lanbide-heziketako irakasle bezala hasi zen lanean. Baina urte batzuk geroago, lana bertan behera utzi eta itzulpengintza eta interpretazio munduan sartu zen. Ikuska sailean kolaborazio lanak egin zituen eta gerora, Betirako sua (1984) filmean paper txiki batekin egin zuen debuta. 1986. urtean Jose Julian Bakedanok paper printzipal bat eskaini zion Oraingoz izen gabe filmean.

  • Bilboko egoitza toki erosoan dago: EITBren alboan.
  • 850 metro koadroko lanlekuan bikoizketarako bi areto daude, nahasketak egiteko bi areto (bata oso berezia: Dolby Digital baimenduna), zaratak eta efektuak grabatzeko gela bat, bideo-ediziorako gela bat, eta kalitate kontrolerako eta errepikatuetarako gela bat.

ARTE EDERRETAKO

MUSEOA

(CÉSAR OCHOA)

César Ochoak azaldu digu nola arte ederretako obrak lan egin ditugun gure ikasleekin. Perspektiba dialogiko batetik ea zer esaten dien obrak galdetu diezakegu eta handik bideratu eztabaida eramaten gaituen puntuetaraino. Mailaren arabera, mota bateko edo besteko galderak edo iradokizunak izan daitezke. Adibidez:

("Santa Isabel Turingiakoa", Francisco de Zurbaran)

Koadro honetan ikusten dugu argia sartzen ezkerraldetik. Neskak koro txiki bat eta palmondo hosto bat dauzka (Santa baten sinbologia), Aldi berean, ezkerreko eskuan liburu bat dauka eta arropa aberatsak dira, beraz, goi mailako "estatus" batean kokatzen da. Mugimendu emateko, eskuineko eskua eskaintzen digu eta atzeko lazo gorria mugitzen ari da.

Cesar Otxoa Museoan 2019-02-28 (1).mp3

Bisita egin ondoren, taldeka obra baten tertulia dialogikoa prestatu behar dugu hurrengo bisitarako.

Gure obra Museoan (2019-04-05):

MOGROBEJO, Nemesio

(Bilbao, 1875-Graz, Austria, 1910)

Hero eta Leandro

Brontzea

56 x 213 x 111 zm

1904

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 00/10

2000n eskuratua

Hero eta Leandro lanean, Mogrobejok bi maitale gazteren tragedia irudikatzen du. Historia hori Helespontoko itsasartean gertatu zen, gaur egungo Turkian, alegia. Leandro Asiako kostaldean bizi zen, Abydosen, eta, gauero, igerian gurutzatzen zituen bertako urak, Europako bazterrean Herorekin elkartzeko asmoz. Igeriketan, emakumeak dorrean piztutako argia zuen gidari. Ekaitza zegoen gau batean, nekearen nekeaz ito zen, eta olatuek Heroren hiriraino eraman zuten haren gorpua. Emakumeak hil egin zela jakin zuenean, bere burua bota zuen dorretik itsasora.

Hero eta Leandroren istorioa Ovidiok Heroides lanean jasotakoa da, eta oso ezaguna Europako literatura eta artean XIX. mendera arte –Boscan, Quevedo, Keats, Marlowe edo Byron idazleek islatu zuten, eta, margolarien artean, Regnier, Rubens edo Turnerrek–. Mogrobejok heldutasunezko lan bat egiteko erabili zuen, non ageri-agerian geratzen diren eskultore gisa zituen ezaugarriak: modelaketa zehatza, argilunaren erabilera fina, anatomiaren azterketa zorrotza, eta mugimenduaren eta lerroaren jarraikortasuna. Eskulturagileak historiaren indar emozional handieneko unea aukeratu du, hau da, olatuek inguratuta maitaleak heriotzan betiko elkartuta dauden unea.

Lehen prestakuntza artistikoa jaioterrian jaso zuen arren, Mogrobejok Parisen ikasi zuen eskultura –1894tik 1897ra bitartean bertan bizi izan zen–, baina, batez ere, Italian. 1902. urtean, lehen aldiz joan zen Italiara, Bizkaiko Aldundi Probintzialak eman zion pentsioari esker. Lehenengo Erroman egon zen, eta, gero, Florentzian. Hiri horietan ez ezik, Bartzelonan, Grazen (Austria) eta Munichen ere lan egin zuen. Bertan, beraren lanak bezero burgesen gustukoak izan zirenez, erretratu eta tamaina txikiko erretratu eta apaingarri ugari egin zituen eurentzat. Erroman modelatu zuen, 1904ko udaberrian, Hero eta Leandro, eta handik hiru urtera pasatu zuen brontzera Florentziako tailer batean. Fundizio prozesua oso zaila izan zen eskultorearentzat, izan ere, ordurako oso gaixo zegoen. [M.A.]


(2019-03-25)

"IRAKURKETATIK IDAZKETARA" HITZALDIA

JABI SANTA CRUZ

Jabi Santa Cruz (Erandio, 1964).

Maisu ikasketak egin zituen Derion, eta Portugaleteko Ari Leku ikastolan lan egiten du, 25 urtez jada, Haur Hezkuntzan. Bi poesia liburu ditu argitaratuak: Moko bilduma (Ibaizabal, 2000) eta Hiriko baratzean (Pamiela, 2008), haur eta gazte literatura hurrenez hurren. Bestealde, poema-bilduma bat argitaratu gabe: At (Mario Angel Marrodan saria, 2012).

Itzea Jauregia, Beran, Pío Caro Baroja han bertan bizi izan zen.

"Urxo xuri poilt bat"

HAIZEGUA

Jabi Santa Cruzek azaldu digu oso era gertua eta berezia Pío Caro Baroja idatzi zuen liburua. Harriagarria izan da, liburu honetan azaltzen dena, gezurra izatea. Santa Cruzen ustez, Caro Baroja ez zegoen oso pozik liburu honekin, ez delako ateratzen leku askotan bere liburu bildumen artean.

Bernando Atxaga iruzurraz konturatu zen lehena, baina, irakurtzen dugun bitartean gure oroimei egan egiten laguntzen badie, inportantea da egia a la gezurra izatea?

(2019-03-27)

GETARIA

(CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA)

CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA

Cristóbal Balenciaga Eizaguirre Getarian jaio zen (Euskal Herria, Espainia), 1895eko urtarrilaren 21an, langileen familia baten altzoan. Aita arrantzalea zen, eta Balenciagak 11 urte zituela hil zen. Ama, Balenciagarentzat figura nabarmena izan zena, jostuna zen, eta Casa-Torresko markesen familiarentzat egiten zuen lan.

Hortaz, gazte-gaztea zenetik, harremana izan zuen amaren lanbidearekin eta markesaren dotorezia eta gustu onarekin. Markesak laguntza eman zuen Balenciagaren talentua pizteko, eta haren lehen bezeroetako bat izan zen. 1907an, Donostian erroldatuta agertzen da, eta hirian hasi zen jostun-lanbidea ikasten, Parisko modarekin lotura zuten era askotako saltokietan lan egiten. Garai hartan, hiria loraldi betean zegoen, hirugarren sektoreko jarduera ekonomikoari dagokionez, neurri batean, gortea uda garaian Donostian egoten zelako eta euskal itsasaldean turismoa zegoelako.

22 urte zituela, Cristóbal Balenciagak lehen negozioa jarri zuen abian: matrikula industrialeko liburuan eman zuen izena, Jostuna epigrafean, kategoria gorenari zegokion kuota fiskalarekin, C. Balenciaga izenez, Bergara kaleko 2. zenbakian. Urtebeteko epean, sozietate modura aldatu zuen inskripzioa, bazkide berriak sartzeko: Lizaso ahizpak. Hortaz, sozietate mugatu bat eratu zuen, sei urteko indarraldirako, hain zuzen, Balenciaga y Cía, negozioaren helbide berbera utzita.

Aldi hori igaro ondoren, 1924an, elkartea desegin zen, eta, horren lekuan, Cristóbal Balenciaga gisa hartu zuen alta, eta etorbideko 2. zenbakira eraman zuen negozioa. Urte horretan, 71 langile zituen negozioan (68 emakume eta 3 gizon). 1927ko martxoan, Martina Robes et Manteaux sortu zuen, Okendo kaleko 10. zenbakiko 1. solairuan (Martina zen haren amaren izena), bigarren marka gisa, dibertsifikatzeko estrategia baten barruan. Urte bereko urrian, izen berria eman zion: EISA Costura (haren amaren deiturarekin erlazioa duen izena berriz: Eizaguirre).

Lehenengo enpresa, Cristóbal Balenciaga, etenik gabe egon zen zabalik 1937ra arte, hau da, Parisera joan zen arte. Bigarren enpresa, EISA Costura, geografikoki dibertsifikatu, eta Madrilera (1933) eta Bartzelonara (1935) joan zen, EISA BE izena hartuta, eta Donostian ere jarraitu zuen, etorbideko 2. zenbakian.

Hala ere, zalantzarik gabe, Parisko etapari esker da Balenciaga eraginik handien izan duen historiako diseinatzaileetako bat. Espainiako Gerra Zibilak bultzatuta, Balenciaga Parisera joan zen, eta George V. etorbideko 10. zenbakian jarri zituen aretoak. Erabaki hori ikusita, nabaria da ehunen hornitzailerik garrantzitsuenak eta goi-mailako joskintzari lotutako lanbideetako espezialista gorenak eskueran izateaz gain, harremanean jarri zela gizartean, kulturan eta politikan garrantzi handia zuten bezero kosmopolitekin, eta nazioarteko hedabideek, gainera, jomugan hartu zutela.

Arrakasta lortu zuen 1937an lehen bilduma aurkeztu zuenetik, eta haren sormen-lanak –erosotasuna, lerro gardenak, Espainiako tradizioaren berrinterpretazioa eta bolumen berritzaileen garapena oinarritzat zituenak– XX. mendearen erdialdeko hamarkadetako moda markatu zuen, 1968. urtera arte. Urte horretan, goi-mailako joskintza garrantzia galtzen hasi zen, prêt-à-porte estiloari bide emateko, eta, orduantxe, Balenciagak erretiroa hartzea erabaki zuen.

Doikuntza, teknikaren erabilera eta perfekzionismoa zirela-eta, lankide garaikideen mirespena lortu zuen Balenciagak. Christian Diorren ustez, “gu guztion maisua” zen; Hubertde Givenchyk zioenez, “goi-mailako joskintzaren arkitektoa” zen; eta Coco Chanelen hitzetan, "benetako couturier bat zen".

Dena dela, berrikuntzarako zuen ahalmena, etengabeko bilakaera sotilean, ehunez zuen jakintza, eta proportzioaz eta neurriaz zuen zentzua, eta emakumearen gorputzez zuen ikuspegia direla-eta da Balenciaga eragin handiena izan duen diseinatzaileetako bat.

Sorkuntzako bilakaeran, Balenciagak lerro desberdinak ikertu, esperimentatu, erabili eta hobetu zituen, orduan nagusi zen emakumearen silueta aldatu, orduko kanon soziokulturaletatik aldendu, eta pixkanaka gero eta abstrakzio-maila handiagoa sartzeko. Bizkarra ardatz gisa hartuz, gerria lausotuz, bolumenak sortuz eta ebakidurak sinplifikatuz.

Horrela sartu zituen “tonneau” lerroa (1947), look “erdi-estutua” (1951), “globo” gonak (1953), tunika (1955), “zaku” soinekoa (1957) eta ”baby-doll” soinekoa (1958), hurrengo hamarkadako sorkuntza-lanen bereizgarria den minimalismo formalerantz aurrera eginez.

Balenciagak berak artista-lantzat hartu zuen bere lana: “jostun batek arkitektoa izan behar du planoak egiteko, eskultorea formak moldatzeko, pintorea koloreak lantzeko, musikaria harmonia lortzeko, eta filosofoa neurriaren zentzuan”.

Traje adibide batzuk.

Balenciaga prentsan.

Diseinuak paperetan.

Iratirekin bisita gidatua egin genuen.

"Avec les tissus, nous faisons ce que nous pouvons. Balenciaga, lui, fait ce qu'il veut". CHRISTIAN DIOR

Lagin bat soinean. Sakua.

Laginak, frogatzeko.

Saku mota desberdinak.

Fantasia. Aurretik laburrago.

Kutxaren detaile bat, parpailaren modukoa.

Ezkontza-soinekoa.

Eraman zuenaren argazkia.

Balenciaga: "jostuna formaren arkitektua izan behar da."

GETARIA

Getaria Gipuzkoako kostaldeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdean. Ekialdean Zarautz du mugakide, eta mendebaldean Zumaia. Getariako Alde Zaharra edo herrigunea Gipuzkoako kostaldeko bazter askotatik ikusgarria den San Anton mendi eta penintsularen inguruan zabaltzen da. Penintsula lehorrera lotzen duen istmoaren gainean dago Getariako herrigune zaharra. Historian, Getaria Juan Sebastian Elkano marinelaren jaioterria da, munduari bira osoa eman zion lehena. Arrantzale giroko herria, Euskal Herriko kostako turismogune ezaguna da eta Getariako Txakolina jatorrizko izendapenaren udalerri nagusia. Cristobal Balenciaga museoa ere han dago.

Herriak lau auzo ditu, herriguneaz gain:

  • Askizu: Udalerriaren mendebaldean dago, Zumaia aldera. Antzinako parrokia eta dozenaren bat etxebizitzaz osatutako herrigune txiki bat du. Aldiz, bere inguruan banaturik dauden baserri ugari ditu. Denera 100 auzotar inguru bizi dira.
  • Eitzaga: Udalerriren ekialdean dago, Getariako herrigunea eta Zarautzen artean. Sakabanaturik dauden baserri giroko auzoa da, 52 auzotar ditu.
  • Meaga: Udalerriaren hegoaldean dago, itsas mailatik 95 metrora eta Garate mendiaren oinpean, mendi honek herrigunetik banatzen du. Auzoa izen bereko Meaga mendigainan kokatua dago, barnealdetik Zarautz eta Zumaia lotzen dituen errepidean. Bi udalerriek Getariako herrigunetik barna zeharkatu eta lotzen dituen kostaldeko N-634 errepidea eraiki aurretik, Getaria eta kanpoaldea nahiz inguruko udalerriak lotzen zituen bide nagusia Meagako mendigaina zen. Bertan 125 auzotar bizi dira.
  • San Prudentzio: Auzoak izena San Prudentzio baselizari zor dio, eta Getariatik Askizu auzora doan bidean dago. Sakabanatutako baserriz osatutako auzoa da. 84 auzotar ditu.

Udalerriaren ikuspegi panoramikoa.

Alde Zaharra

(Kale Nagusia)

Arrantzaleen etxeak.

San Salbador eliza (Gotikoa)

Eliza portutik ikusita.

"Sagua"

Bistak Sagutik.

Mapa.

Egun ederra pasatu genuen!

Hurrengo bidean laburbiltzen da ;)

bideoa

(2019-03-29)

HITZALDIA ETA ANTZEZLANA


JAKOBA ERREKONDO

(Ibaigane Kultur Etxea)

"BASOGINTZA, LEHEN ETA ORAIN: PINUAK, GAIXORIK"

Gaixo daude Gipuzkoako eta Bizkaiko pinuak, 'Lecanosticta acicola' onddoak erasanda. Erabat gorritu dira, eta pinudi jabe askok moztea erabaki dute, eta beste zuhaitz batzuk landatzea haien lekuan. Diru ugari eman izan duen zuhaitza arazo iturri bihurtu da orain.

Jakoba Errekondoren aurkezpena.

Hitzaldian.

Azaltzen zergatik EHan tenperaturak jaitsiko diren.

Iruzkinak:

Jakoba Errekondok ea zergatik nekazaritza eta basogintza hain inportanteak diren gure ekosistemetan. Egia esan, nekazaritza barik (latinetik, agri-cultura) ez genuke kulturik izango (gaur egun ezagutzen moduan). Kontatu digu, era nahiko muturrekoa, gure ekosistemak %100 gutaz egindakoak direla eta horri buelta emateko pribatuak diren baso eta larre guztiak publikoak egin behar direla sistema horiek mantentzeko, basati eta aske.

Egia da, onddoen arazoengatik, zuhaitz mota desberdinak galtzen ari direlako, globalizazioaren poderioz baita klima-aldaketagatik. Baina, ez da egon beti gure planetan klima-aldaketarik? Glaziazioak? Itsas-mailaren aldaerak? Beti gizkiok errudunak gara?

Bere hitzaldiarekin hainbat debate zabaltzen direnez, zein izango da biderik zuzenena?

"GHERO"

(Basauriko Sozial Antzokia)

Dramaturgia egilea: Patxo Telleria

Zuzendaritza: Jokin Oregi

Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Olatz Ganboa, Ane Pikaza

Jantziak eta Eszenografia: Ana Garay

Musika egilea: Iñaki Salvador

Argiztapena: David Rodríguez

Diseinu grafikoa: Paradox

Kartelaren argazkia: Mikel Alonso

Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Gartzia

SINOPSIA

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari.

Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria.

3000 urtean euskara egongo al da?

Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz.

Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua.

Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat

Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea…

Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren planetaren inguruan orbitatzen.

Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

9 parabola euskara planetaren inguruan orbitatzen

GHERO: Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira.

Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregiren eskutik datorkigu. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira.

Eskenografiaren diseinua Ana Garayk egin du eta Musikaren egilea Iñaki Salvador da.


IRITZIA:

Antzezlan honetan denetarik aurkitzen dugu: drama, irribarreak, malenkolia, ea. Sentimenduz gainezka dago eta batez ere, elkarbizitzaz. Ate bat zabaltzen da denok elkarrekin eta errespetuz bizitzeko. Ate hau zabalik mantendu beharko dugu gure zera ez galtzeko eta etorkizunean egongo direnak pentsamendu horrekin hasteko. Bizitza koloreztatu behar dugu eta horretarako hizkuntza guztiek balio dute, txikiek eta handiek. Esaten duten moduan handia bazara handiago egiten zaitu txikiak errespetatzeak. Beraz, obra honetan bukatzen da itxaropenarekin, ez da gutxi!

Kartela

Sinopsia

"Euskararen benetako misterioa bere iraupena da, ez jatorria"

Koldo Mitxelena

(2019-04-04)

BASAURI SOZIAL ANTZOKIA

ZINEMA

'Gure oroitzapenak', Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa.

Hamabi zinemagilek, Adabaki ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren poemak eta ipuinak film kolektibo batean zinemara ekartzea erabaki dute .

Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, 30 urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunentzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia.

Sarri iruditan agertzea du helburu Gure oroitzapenak filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, Adabaki ekoiztetxeko kideen arabera, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. "Poeta ez da ezer, bere obra ez bada". Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko aukeratu duten modua bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da.

Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena… Maider Oleaga, Ane Muñoz, Josu Martinez bilbotarra, Eugene Green, Itziar Leemans, Carlos Quintela, Asier Altuna, Maialen Sarasua, Fermin Muguruza, Oskar Alegria, Mireia Gabilondo eta Ozcan Alper dira hamabi zinemagileak.

Auzolana ere bada proiektu honen oinarrian. 200 lagun baino gehiago aritu dira filman parte hartzen eta kolaboratzen. Informazio gehiago gureoroitzapenak.adabaki.eus webgunean.

Hibai Castrok azaldu zuen nola izan zen filma ekoizteko prozesua.

(2019-04-11)

KORRIKA ERREKALDETIK

ARTAZUGOIKOKO IRALE IRAKASLEEK ETA "IKASLEOK" PARTE HARTU DUGU KILOMETRO BATEAN

(BILBO)

(2019-04-12)

AGURRA

MIREN NARBAIZA ("MICE")