EGUTEGIA
Nazioarteko Batxilergoaren programa berriari eta Urritxe BHIk eskaintzen duen hezkuntza-eskaintzari buruzko xehetasun gehiago ezagutu nahi baduzue, etorri ate irekien jardunaldira. Saioa martxoaren 7an izango da, 12:00etan, ikastetxeko instalazioetan.
Jardunaldi horretan Gizarte Zientzien modalitatea aurkeztuko dugu, baita eskuragarri dauden gainerako hezkuntza-aukerak ere. Era berean, onarpen-prozesuari eta Nazioarteko Batxilergoa ikasteak eskaintzen dituen abantailei buruzko informazio zehatza emango da.
Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, galdetegia betez edo zuzenean ikastetxearekin harremanetan jarrita, 944 280 154 telefono zenbakira deituta edo urritxe@urritxe.eus helbide elektronikora idatzita.
Izen-emate galdetegia: https://forms.gle/vgSfGx6pkqJ862dr7
Laster arte!
Oharra: BAOan argitaratu dena gehitzen dizuegu
Hemen duzue datorren ikasturterako LIBURU SOLIDARIOAREN ebazpena:
Hemen duzue datorren ikasturterako testu liburuen zerrenda:
2025-2029 ikasturteetarako zuzendaritza proiektua aurkeztu da. GURE IKASTETXEA > Dokumentuak atalean duzue eskuragarri.