Urritxe BHIko ikasleak Alemaniako Kempten hirian egon dira aste osoan, Staatliche Realschule eskolan eta hainbat jarduera egin dituzte: harrera ikastetxean, bisita gidatua hiria ezagutzeko, udaletxean ongi etorria, Neuschwanstein gaztelua etan ingurua bisitatu, Boulder erraldoi batera eskalatzera joan, dantza tradizionalak ikusi eta dantzatu, barbakoa baten inguruan elkartu, landutako proiektuak aurkeztu, Alpeetatik ibilalditxoa egin, elurretan jolastu ere, Wannenkopfütte jatetxean plater tradizionala afaldu, Munich hiria bisitatu, Allianz Arena futbol zelaia ezagutu... Azkenengo egunean, familiak, ikasleak eta irakasleak agurtu eta bidaia ahaztezin eta zoragarri honi amaiera eman diote. Eskerrik asko/Danke shön
3.DKko ikasleak, Gernika, gure historiaren memoria lantzen.
Memori tour gidatua: Gernikako ondare oroigarri, sinboliko, historiko eta kulturala. Foruen Plaza, Picassoren "Guernica" erreprodukzioa, babesleku antiaereoa, eta Batzar Etxea bisitatu dute. Goiz hunkigarria eta bihotz-hausgarri hau amaitzeko, Europako Herrien parkea atsedenalditxoa.
Batxilergoko 2. mailako 8 ikaslek, aste osoa, Milanera joan dira hango kultura eta ohiturak ezagutu eta elkarbanatzera. Pioltelloko ikastetxean lan egin dute eta Turin eta Milan ezagutu ere, San Ambrosio, Navigli, Novecento museoa, Duomo, Brera, Castello Sforzesco...Â
Urriak 28an, DBH 3. mailako ikasleak Zornotzako hiru baseliza ezagutu dituzte, Andres Espinosa PR-Bi 74 ibilbidearen zati bat eginez. Baselizak, San Isidro, Ergoieneko San Juan eta San Bartolome izan dira eta eguraldi zoragarriaz lagunduta gure herriko landa basterrak ezagutu dute ere.
Marrazketa eta Gorputz Hezkuntza mintegiak antolatuta, "Urritxetik Herrira" proiektuak, Zornotzako ondarea eta inguruak ezagutzea dauka helburua.Â
Urriak 21an, DBH 2. mailako ikasleekin Andres Espinosa PR-Bi 74 ibilbidearen zati bat egitera joan gara, Marrazketa, Gorputz Hezkuntza eta Historia mintegiak antolatuta.
"Urritxetik Herrira" proiektuak, Zornotzako ondarea ezagutzea dauka helburua, eta gaur herriko Andres Espinosa mendizale eta bidaiari ospetsuaren PR ibilbidearen zati bat egin dugu: Jauregibarria, Urritxe auzoa, Etxano, Epaltza auzoa, San Juan baseliza eta Urritxe instututura buelta.
Azterkosta programaren barruan, urriak 20an, LJAZko eta Laborategi Tekniketako ikasleak Busturiako eta Sukarrietako kostaldea aztertzen aritu dira: uraren kalitatea eta biodibertsitatea,
Urriaren 5etik, 12ra. gurean izan ditugu, Kempteneko (Bavaria, Alemania), eta Pioltelloko (Milan, Italia) ikasle eta irakasleak. Gure hizkuntza eta kultura ezagutzera etorri dira.Â
1.eguna, harrera Loiuko aeropuertoan.
2.eguna, Zornotzako alkateak taldekideei ongi etorria Zelaieta zentroan eta gero lanera Urritxe institutura.
3.eguna, Bilbo ezagutzera gure ikasleen eskutik eta Guggenheim museoa ere.
4.eguna, taldekideak lanean Urritxe institutuan eta herri kirolak patioan.
5.eguna, Zumaiara, geoparkea eta flyscha ezagutzera.
6.eguna, Urdaibai, gure altxorra bisitatzera: Gernikan Juntetxea, Gernikako Arbola, eta Bermeon lamera, portua etaÂ
               Hegaluzera! San Juan de Gaztelugatze eta Izaro.
7. eguna, larunbata, familiekin eguna.
8.eguna, Aeropurtuan agurra. Laster gure txanda da! Gu joango gara beraien kultura eta ohiturak ezagutzera!Â
Aurten ere, Bertsolaritza martxan 2DBHn. Euskara indartu eta gure kultura ezagutuko dute, erritmoa, memoria, inprobisazioa, hizkuntza... landuz Joseba Ortuzar bertsolariarekin.
Etorri berri diren 1DBHko ikasleak, Urdaibaira irteera egin dute beraien tutoreekin batera irailak 26an.
Foruko erromatarren aztarnak ezagutu, Atzarre mendira igo eta Santimamiñeko kobazuloa bisitatu dute, beraien arteko harremana sendotu eta lantzeko.
Ongi etorri Urritxe institutuko ikasturte berrira!
Gure ikasle guztiek gainditu dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio proba ohiko deialdian. Zorionik beroena guztiei egindako lanagatik!
Etorkizun oparoa opa dizuegu guztiei!
Aurtengo beldurrezko idazmen lehiaketako irabazleak izan dira hurrenez hurren Oihane Montesino, Nahia Romero eta Gentzane Romero. Herriko dendetan erosketa batzuk egiteko bonuekin saritu ditugu.Â
Zorionik beroenak eurentzat!
Gure ikastetxeko 4. DBH-ko hiru ikaslek Eusko Jaurlaritzak eta Deustuko unibertsitateak martxan jarri duten gaitasun handiko ikasleentzako mentoretza programan parte hartu dute. Gaur, egindako proiektuak aurkeztu dituzte unibertsitatean. Lan bikaina egin dute, zorionak!
DBH4-ko zientzia eta teknologiako ikasleak Gernikan egon dira, Astrako Zientzia eta Teknologia egunean.
Batxilergoko komunitate proiektuak ikasgaiko ikasleak Mundakara joan dira.
Maiatzak 3, Santikurtze eguna da eta Zornotzarron ohitura Bizkargi mendira igotzea da eta batez ere errepetizio egunean, hurrengo igandean, maiatzak 5ean.
Horrexegatik, ikastetxeko "Urritxetik Herrira" proiektuan, gure kultura eta jarduera fisikoa uztartzeko asmoz, Bizkargi mendira joan gara 1DBHko ikasleekin.
4. DBHko Fisika eta Kimika ikasgaiaren baitan, Donostiako Zientzia Museoa bisitatu dute.
Aurten ere, 2. batxilergoko ikasleak Salamancara joan dira ikasbidaian. Zeinen ondo pasatu duten!
1. Batxileongoko Anatomia eta Biolgia eta Geologiako ikasleekin Leioako kanpuseko Medikuntza museoa bisitatu genuen. Bertan medikuntza eta zientziaren arlo ezberdinetako aurrerapen teknologiko, aparailu eta teknika ezberdinen eboluzioa behatzeko aukera izan genuen.Â
4. DBHko Ekonomia eta Ekintzailetza irakasgaian, Egin eta Ekin proiektuaren baitan Vicinay enpresa bisitatzera joan dira.
Martxan da aurtengo Korrika!
Ilusioz hartuko dugu parte aurten ere Euskararen aldeko aldarrikapen honetan. Aurten, bereziki pozik gaude gure zentroko guraso batek idatzi baititu abestiaren hitzak.
Herriaren txanda iritxi arte, Urritxe BHI-ko ikasleak hasi dira beroketa lanetan, eta ikastetxea apaintzen ibili dira.
HARRO, HERRI... KORRIKA!
Urritxe BHIko 2. batxilergoko Marrazketa Teknikoa irakasgaiko ikasleak Maier Kooperatiba elkartea bisitatzen egon dira.
Urritxe BHIko 1. eta 2. batxilergoko Proiektu Komunitario irakasgaiko ikasleek "Euskal Herriko Down Sindrome eta beste adimen urritasunen Fundazioa" bisitatu dute, Bilbon.
Urritxe BHIko 2. batxilergoko ikasle guztiak "La Casa de Bernarda Alba" antzezlana ikustera joan dira Campos Eliseosera.
Gabonetako merezitako deskantsuari hasiera eman baino lehen, Santo Tomas eguna ospatu dute 4.DBH-ko eta 2.Batxilergoko ikasleek, taldeka azoka-postuak antolatuz.
Bertan, 1.DBH-ko ikasleek Proiektu Komunitarioan egindako eskulanak saldu, eta bildutako dirua "Animalien Lagunak" elkarteari eman diote.
Urritxe BHIko 1. batxilergoko Biologia irakasgaiko ikasleak eta 2. batxilergoko Geografia ikasleak Zumaiara bisita egin genuen bertan ikusgarria den formazio geologiko ikusgarria eta bertako ekosisteman dauden animaliak ezagutzeko. Lehenik Algorri interpretazio zentroan jaso genuen informazio teorikoa, harri eta fosilak ukitzeaz gain. Ondoren, kostara hurbildu ginen animaliak batzera eta ondoren San Telmo ermitara bidean eta hau bisitatu ostean Flysch-aren geruza esanguratsuenetara hurbildu ginen.Â
Zumaian eta orokorrean Sopelanatik Mutrikura dodan kosta eremuan mundu mailan ezaguna den flysch-a aurki daiteke. Sedimentuz osatutako geruzen segida honetan miloika urteetan zehar gertatutakoa ikertu ahal izan dute geologoek. Besteak beste, Dinosauruoen extinzioa suposatu zuen meteoritoaren iridio zantzuak ere topa genitzake bertan orain dela 65 milioi urte igaro badira ere. Era berean, Zumaiako labarra eta itsasoaren artean kokatzen den harraldean espezie ugari topa genitzake, besteak beste zefalopodo, artropodo edo ekinodermoak. Gure ikasleak bikain aritu ziren animali bila eta besteak beste olagarroa, itsas-izarra, holoturia edo itsas luzokerra, izkirak, ermitauak, anemonak edo itsas-tomateak ikusi genituen.
4.DBHko Plastikako ikasleak Bilboko Arte Ederretako Museora Irteera. Apirilaren 20an, Bilbora joan ginan, museoko "Topaketak" programan parte hartzeko.
3Ako ikasleek ikastetxe sarrerako paretak margoztu dituzte adierazpen artistikoa ikasgaian.
Batxilergoko zientzietako ikasleak Bergarako Laboratoriumera joan dira.
.
.
.
.
2. Batxilergoko ikasleak, Federico GarcÃa Lorcaren La casa de Bernarda Alba antzezlana ikusten egon dira, Campos ElÃseos antzokian, gaztelania mintegiak antolaturik.
.
Oporrak gozatzen hasi aurretik, inauteriak ospatu ditugu ikastetxean.
Mozorro leihaketa, txokolatada eta guzti!
MOZORRO LEIHAKETAREN IRABAZLEAK:
Urritxe eraikina: 1C taldea
Zornotza eraikina: 4C taldea
Eskerrik asko epaile taldeari!
.
.
.
2. Batxilergoko marrazketako ikasleak, Maier Enpresa bisitatzen egon dira, STEAM proiektuaren barruan.
STEAM - TALENTATU programaren baitan, 2. DBH-ko ikasleek Emakumeak zientzian mahai inguruan parte hartu dute.
.
.
Gaztelania mintegiaren eskutik 1. batxilergoko ikasleak Gasteizera joan dira.
.
.
.
1. Batxilergoko ikasleak Soriara joan dira Antonio Machadok bertan izan zuen bizitza ezagutzera.