Aurreko urteko Erasmus+eko proiektuarekin jarraituz, “The Green Revolution The Best Solution” deiturikoa, oraingo honetan Latviara bidaitzea tokatu zaigu. Urriaren 8tik 14ra joan gara eta herrialdeko ekialdean kokatu dagoen herri txiki batean egon gara. Cesvainen gure 10 ikasle hango familietan egon dira aste osoan zehar eta horrela haien kultura eta bizitzeko erak hobeto ezagutzeko aukera izan dute. Aste osoan zehar proiektuaren gaiarekin lotuta dauden ekintza desberdinak egin ditugu, hala nola, garbigune bat bisitatu, haien ingurune berdeak esagutzea eta picnic bat egitea, aditu baten aurkezpena entzutea, etb.
Esperientzia bikaina izan da, eta gauza desberdin asko ikasteko oso esperientzia baliogarria izan da.