Alemania - LETonia - Grezia Urretxindorran

2023ko martxoan, proiektuko delegazio guztiak gugana etorri ziren eta jasangarritasunaren bidean trebatzen jarraitu genuen aste oso batean: BC3-Basque Centre for Climate Change-tik, Marta Olazabal adituak tailer teoriko-praktikoa eskaini zigun hirien jasangarritasunaren inguruan; Artigas hondakinei buruzko interpretazio zentroa bisitatu genuen; Igor gure sukaldariak janari-soberakinak aprobetxatzeko eta hondakinak murrizteko aholkuak eta ideiak eman zizkigun; eta belar aromatikoen lorategi txikia sortu genuen patioan gure ikastola berdeagotzeko, besteak beste. Hau izan zen gure agenda.