Helburua: Gelakideen izena ikasi eta giro ona sustatu gauza positiboak esanez.
Garapena:
Zirkulu handi batean kokatzen dira ikasleak.
Ikasle batek bere ikaskide baten izena esango du pilota berari botaz eta zerbait positiboa adieraziz.
Txandaka denek parte hartuko dute.
Helburua: Kideen izen guztiak ikastea.
Garapena:
Ikasle bat bere izena esaten hasten da. Hurrengoak, berea eta aurrekoa esango ditu eta banan-banan jarraituko dute izen guztiak aipatu arte.
Helburua: Gelako ikasleek elkar ezagutzea.
Garapena:
Ikasle bakoitzak bere izenaren letrekin bere aurpegiaren marrazkia egin behar du.
Marrazki guztiak nahastu eta banatu.
Tokatu zaion aurpegiaren jabea bilatu behar du.
Aurpegi guztiak kortxoan jarriko ditugu.
Helburua: Ikasleek elkar ezagutzea eta konfiantza hartzen joatea.
Garapena:
Ikasle bakoitzari asmakizun, esamolde, bertso… zati bat eman.
Zati kopurua bitik laukora izango da.
Testua osatzeko zatia(k) ditu(zt)en kidea(k) bilatuko du/dituzte.
Elkartzen direnean, eseri eta beraietaz (zaletasunak, interesak, ezaugarriak,...) hitz egingo dute.
Talde bakoitzak bere testu osoa irakurriko du eta elkar aurkeztuko dute, izenari, adinari, zaletasunei… buruzko datuak emanez.
Helburua: ikasleek elkar ezagutzea eta talde bat osatzen dutela ohartzea.
Garapena:
Gelan edo patioan, korroan jarriko dira. Irakasleak soka edo hari matazarekin bere burua aurkeztu (izena+izaera+zaletasuna) eta beste bati pasatzen dio muturra askatu gabe.
Prozedura errepikatuko dute ikasle guztiek bukatu arte.
Amaieran armiarma-sare bat sortuko dute eta irakasleak aipatuko du guztiok garela inportanteak, batek kale egiten badu, sarea desegin egingo da.
Helburua: Elkar ezagutzea.
Garapena:
Irakasleak egun batean maleta bat eramango du, objetu, argazki, gustuko kanta, liburuz… beteta. Horiek erabiliaz bere burua aurkeztuko du. (Txokolatea asko gustatzen zait, horregatik ekarri dut tableta hau…)
Hurrengo saiorako ikasleei maletan sartu nahi dituzten objetuak ekartzeko eskatuko zaie, beren burua aurkezten laguntzeko.
Ekarritako materialarekin taldearen “Aurkezpen liburua” osatu daiteke familietara eramateko edo beste geletan aurkezteko.
Helburua: Ikasleek elkar ezagutzea
Garapena:
Ikasle bakoitzari ondoko fitxa betetzea eskatuko zaio, ondoren guztiak jasoko dira eta ausaz banatuko dira. Egokitutako kidearen fitxa aurkeztuko du izenik esan gabe eta besteek nor den asmatu beharko dute.
Helburua: Taldearen barruan elkar ezagutza eta distentsioa bultzatzea.
Garapena:
Gutun baten bitartez ikaskideen ezaugarriak (beti positiboak) adierazten dira.
Egilearen izena jarri ordez, sinatzailearen deskribapen txiki bat jartzen da. Gutuna txoko batean jarritako postontzian botako du.
Taldean bakoitzak jasotako gutuna irakurriko du eta denon artean egilea nor izan den asmatzen saiatuko dira.
Nor da Nor?
Helburua: Taldearekiko duen jarreraren arabera, ikaskidea identifikatzea irakaslearen laguntzaz.
Garapena:
Beheko antzeko fitxa pasatzen zaie ikasleei osatu dezaten.
Irakasleak fitxa osatuak jasoko ditu eta bakoitzari zenbaki bat esleituko dio. Ondoren ikasleei banatuko die eta egilearen izena asmatu beharko du haren izena dagokion lekuan jarriz.
Irakasleak esleitutako zenbakiarekin bat datorren egiaztatuko du.
Aulkien erronka
Helburua: Taldea indartzea, elkarri laguntzea, besteen ideiak kontutan hartzea.
Garapena:
Partaide bakoitza aulki baten gainean zutik jarriko da. Behin jolasa hasita, ezin da inor aulkitik jaitsi. Aulki gainean egonda ezin da aulki eta guzti saltoka edo arrastaka mugitu.
Erronka da gelan zehar sakabanatuta dauden aulkiak borobilean jartzea eta haien gainean zutik daudenak aldez aurretik erabakitako era zehatz batean ordenatzea. Adibidez: urtebetetze egunaren arabera.
Gora eta behera
Helburua: elkar ezagutzea eta solasaldia.
Garapena:
Norbaitek ezaugarri bat esaten du (adibidez: hegazkinean ibili dena). Ezaugarri horiek betetzen dituzten pertsona guztiak zutik jartzen dira beren aulkiaren gainean.
Gero beste pertsona batek beste ezaugarri bat esaten du (gaur goizean ohea egin duenak). Aulkitik aurretik igo zirenak jaitsi eta ezaugarri berriaren baldintzak betetzen dituztenak igo egiten dira.
Behin baino gehiagotan errepikatzen dugu ezaugarri berriekin (noizbait desobeditu duenak. Maiteminduta dagoena...).
Estatua
Helburua: ikasleek elkar ezagutzea.
Garapena:
Bikoteak osatuko dira, elkar ezagutzen ez duten pertsonek elkarrekin lan egiteko helburuarekin..
Horietako batek estatuaren rola hartuko du eta besteak begiak estali beharko ditu.
Tapatu ondoren, estatuak postura bat hartuko du eta bere lankideak ukituz zein postura hartu duen asmatu behar du eta imitatu.
Ariketa errepikatu rolak aldatuz.
Ebaluazioa: bikoteei galdetu zer rol iruditu zaien errazena , eta lankideen arteko kontaktu fisikoarekin eroso sentitu al diren.