IKKI
Ikasteko kooperatu / kooperatzen ikasi
Ikasteko kooperatu / kooperatzen ikasi
IKASLEA ERDIGUNEAN
MOTIBATZAILEA
TALDE LANA
METODOLOGIA AKTIBOEN OSAGARRI
Programak hiru eremu nagusi ditu, hiruak ezinbestekoak eta elkarrekin gurutzatuak doazenak:
Talde kohesioa (A eremua)
Lankidetzan aritzeko egiturak eta teknikak (B eremua)
Taldean lan egiten irakastea, hau da, taldearen antolaketa eta ebaluazioa (C eremua)
Bidea nola egingo dugun:
Tutoretzatan eta kurtso hasierako lan dinamiketan: A eremua landu, kohesioa alegia, eta C eremua, oinarrizko taldeak (O.T) antolatu, hau da, taldeak osatu, karguak banatu eta horien jarraipena egin.
Mintegietan: B eremua landu, egitura ezberdinak gogoratu/ezagutu, erabili eta esperientziak konpartitu. C eremuan, errubrikak, hau da, ebaluatzeko-kalifikatzeko txantiloi zehatzak eta mailakatuak. Eta A eremua ahal den neurrian edo beharra ikusten denean.