Denok dakigun arrazoangatik berezia izan da 2019-2020 ikasturtea. Orain arte jaso ditugun Hezkuntzako aginduak 2020-2021 ikasturtea hasiera batean eta protokolo zehatz baten barruan normalidadean hasiko dela dio. Hezkuntzak emandako agindu eta orientabide batzuk kontutan hartuta eskola bakoitzak diseinatu behar izan du datorren ikasturteko antolamendua. Gure eskolan, hartu beharreko neurri horiek direla eta, antolaketan eragina izango du. Urkipe Herri Eskolako ezaugarrietako bat da egunerokotasunean, ikasle eta irakasle guztien artean dugun hartu emana eta lan dinamikoa. 2020-2021 ikasturtean dinamika hori asko murriztuko da, talde finkoak izango dira eta gela finko batetan egongo dira. Aldaketa honek COVID-19a gure eskolara iritsiko balitz ahal den ikasle eta irakasle kopuru txikienari eragina izatea du helburu. Ahalegin handia egingo dugu eskola berriz ere itxi ez dadin ikasle guztien garapena ziurtatu nahiean.
Ikasturtea aurrera joan ahala egoerari egokituz joango gara eta antolaketa beharraren arabera aldatuko dugu.
Bidali dizuegun Site honen bidez jakinaraziko dizkizuegu egoera dela eta ,hartu beharreko azken erabaki edo aldaketak. Zuek informatuta egotea da site honen helburua.
Oso garrantzitsua da bertan aurkituko duzuen KONTIGENTZI PLANA arretaz irakurtzea.